Lankide:Ibai13

Wikipedia, Entziklopedia askea

Balbula trikuspide edo eskuineko balbula aurikulobentrikularra ugaztunen bihotzaren eskuineko aldearen atal dortsalean dago, eskuineko atrio eta bentrikuluaren artean. Balbularen funtzioa eskuineko bentrikulutik eskuineko aurikularako odol errefluxua (erregurgitazioa) saihestea da eskuineko bentrikulua uzkurtzen den momentuan, sistolean.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

bihotz balbulak

Balba trikuspideak hiru balbula izan ohi ditu, aurreko, atzeko eta septaleko balbula izenekoak.[1] Balbula bakoitza eskuineko bentrikuluaren aurreko, atzeko eta trenkadako muskulu papilarretan lotuta dago, tendoi-soken bidez, hurrenez hurren. Balba trikuspideak bi edo lau balba ere izan ditzake eta bizitzan zehar zenbakia alda daiteke.[2]

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balba trikuspideak norabide bakarreko balbula bat bezala funtzionatzen du, odola aurikulatik bentrikulurako noranzkoan bakarrik mugitzea ahalbidetuz. Bentrikulu-sistolean ixten da bentrikuluaren presioa aurikulakoari gainjartzean, eta bentrikulu-diastolean irekitzen da aurikulako presioa bentrikulukoari gainjartzean.

Balba trikuspidearen itxiera egokia ez bada, odol errefluxua gerta daiteke, gutxiegitasun trikuspidea deritzona.[3] Gutxiegitasun trikuspide honek prekarga bentrikularraren handitze bat suposa dezake, bihotz-ziko batean aurikulara itzultzen den odola, hurrengo diastole bentrikularraren zikloan bentrikulura itzuli behar den odol-bolumenari gehitzen zaiolako. Eskuineko bentrikuluaren aurrekarga luzaroan handituz gero, eskuineko bentrikulua handitu daiteke (dilatazioa),[4] eta eskuineko bihotz-gutxiegitasuna areagotu dezake zuzentzen ez bada.[5]

Nahasmendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balbula trikuspidearen birurgitazioa ez da arraroa.

Infektatutako balbulek endokarditisa eragin dezakete zain barruko drogen kontsumitzaileengan.[6][7] Zain barnetik narkotikoak edo beste droga batzuk injektatzen dituzten pazienteek infekzio bat sar dezakete, bihotzaren eskuinaldera mugi daitekeena; normalean S. aureus bakterioak sortzen du infekzio hau.[8] Zain barneko esposizio-aurrekaririk ez duten pazienteetan, endokarditisa ohikoagoa da ezkerreko aldean.

Balbula trikuspideoak sukar erreumatikoa pairatu dezake. Honek, estenosi trikuspideoa edo errejurgitazio trikuspideoa eragin dezake.[9] Badira kasuak zeinetan balbula trikuspideoaren anomalia kongenitoekin jaiotzen diren. Balbula trikuspidearen jaiotzetiko desplazamendu apikalari Ebsteinen anomalia deitzen zaio, eta errejurjitazio trikuspide esanguratsua eragin ohi du.

Kartzinoide sindrome batzuek balbula trikuspideari eragin diezaiokete, eta fibrosia sor dezakete tumore horiek serotonina sortzen dutelako.

Balbula trikuspide endobaskularraren lehen inplantea Cleveland klinikako kirurgialariek egin zuten.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Anatomy of the Tricuspid Valve» e-echocardiography.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  2. Stiller, Brigitte. (2013-09-18). «Soft Skills in Pediatric Cardiology, Cardiac Surgery and Cardiac Intensive Care» Pediatric and Congenital Cardiology, Cardiac Surgery and Intensive Care (Springer London): 3519–3525. (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  3. (Ingelesez) «Tricuspid Valve Function, Anatomy & Location | Body Maps» Healthline 2015-03-20 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  4. Reynertson, Sandra I.; Kundur, Ramesh; Mullen, G. Martin; Costanzo, Maria Rosa; McKiernan, Thomas L.; Louie, Eric K.. (1999-08-03). «Asymmetry of Right Ventricular Enlargement in Response to Tricuspid Regurgitation» Circulation 100 (5): 465–467.  doi:10.1161/01.CIR.100.5.465. (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  5. (Ingelesez) «Enlarged heart - Symptoms and causes» Mayo Clinic (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  6. Demin, Alex A.; Drobysheva, Vera. (2018-09-15). «Pulmonary onset and complications of intravenous drug users infective endocarditis» Pulmonary embolism (European Respiratory Society)  doi:10.1183/13993003.congress-2018.pa3131. (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  7. (Ingelesez) Butany, Jagdish; Dev, Varun; Leong, Shaun W.; Soor, Gursharan S.; Thangaroopan, Molly; Borger, Michael A.. (2006-11). «Infective Endocarditis of the Tricuspid Valve» Journal of Cardiac Surgery 21 (6): 603–604.  doi:10.1111/j.1540-8191.2006.00313.x. ISSN 0886-0440. (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  8. Robbins basic pathology. (8th ed. argitaraldia) Saunders/Elsevier 2007 ISBN 1-4160-2973-7. PMC 69672074. (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  9. (Ingelesez) «Cardiology Health Information | Mount Sinai - New York» Mount Sinai Health System (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  10. «University Circle Inc.» web.archive.org 2008-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).