Lankide:Ibar Nahia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pierre Bourdieu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapital kulturalaren kontzeptu soziologikoa Pierre Bourdieuk munduratu zuen. Gizarte klase batek metatutako kulturari erreferentzia egiten dio, oinordez zein sozializazioaren bidez lortutakoa. Lehenengo aldiz aipatzen da 1993.urtean “La Reproducción” liburuan, Pierre Bourdieuk eta Jean-Claude Passeron-ek idatzia. Mundu sozialak historia pilatzen du eta, beraz, ezin da berehalako oreka batetara murriztu. Mundu honetan, gizakiek truka daitezkeen partikulen zeregina betetzen dute. Murrizketa hori ekiditeko, kapitalaren kontzeptua berrerabili (ekonomiari lotutako kontzeptua izan delako betidanik) behar da, eta, horrekin batera, kapitalaren pilaketa kontzeptua, bere inplikazio guztiekin. Kapitala lan metatua da, bai materiaren forma batean, barneratuta edo norbaiten baitan dagoenean. Banakako eragileek edo taldeek kapital pribatuaz jabetzen direnean, energia sozialaz ere jabetzen dira.

Kapitalak bizitza sozialean elkartrukerako joku batzuk planteatzen ditu, zehazki bizitza ekonomikoak, baina askotan ez dira ematen zorizko jokuak izango balira bezala. Erruleta, adibidez, diru asko irabazteko aukera ematen du denbora gutxian eta, beraz, egoera sozial berri bat lortzeko, geroago, hurrengo txandan, aurreko txandan lortutako irabaziak arriskutsuak eta galduak izan daitezke.Erruletak ahalbidetzen du irudi nahiko zehatz bat, aukera berdinak bermatzen dituelako, kanpoan utziz, inertziarik gabe, metaketarik gabe, jabegorik eta oinordetzarik gabe, momentu bakoitza erabat aurrekoarekin bat ez datorrena. Edonork eskuratu dezake bere helburua zoriaren bidez teoria ekonomikoak inplizituki definitzen ditu truke sozialen forma guztiak .

Poder, Derecho y Clases Sociales [1] (1983) liburuko “Las Formas de Capital” pasartean, Bourdieuk hiru kapital forma bereizten ditu:

Horrela, kapital ekonomikoa zuzenean eta berehala bihur daiteke diruan, eta batez ere instituzionalizazioan adierazten da horrela jabetza eskubideen arabera. Kapital kulturala baldintza jakin batzuetan kapital ekonomikoa bihurtu daiteke, batez ere titulazio akademiko moduan. Kapital soziala, konpromiso sozialen eta "harremanen" kapitala dena, konplexua da, baldintza jakin batzuetan, kapital ekonomiko bihurtzeko; izenburu noble moduan instituzionalizatu daiteke. Geroago, Bourdieuk “Kapital sinbolikoa” gehitzen dio bere zerrendari. Beste hiru kapitalak bereganatzean lortzen dena.

Kapital kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bourdieuk hiru ataletan sailkatzen du Kapital Kulturala; kapital kultural erantsia, objetibatua, eta instituzionalizatua. Kapital kultural erantsia: Kapital kultural erantsiak erreferentzia egiten dio gizakiak bere burua lantzeko eta zaintzeko duen gaitasunari. Pertsona baten habitus-a adierazten da kapital kulturalaren barneratzea eta bereganatzea ematen denean. Hala ere, kapitalaren transmisioa ez da bat batean ematen baizik eta gradualki eta denboran zehar. Kapitak kultural objetibatua: ondasun kulturaletan du oinarria (liburuak, margoak, diskoak…). Kultur ondare batetaz jabetzeko, beharrezkoa da habitus-a izatea. Kapital Kultural instituzionalizatua: Erakunde politikoek aitortzen dute esate baterako, eskolako tituluen bidez. Eskola titulua merkatu baten arabera baloratzen da, eskola tituluen bidez. Bere balioa erlatiboa da eta eskola-tituluen eskala erlatiboan kokatzen da. Titulu baten balioa da onuraduna bihurtzen zaituena; lan merkatuan edo ondasun kulturalen merkatuan. Kapital hau denbora inbertituz eta diru-inbertsioak eginez lortzen da. Beraz, Bourdieuk, dirua trukatzeko kapital gisa ikusten du.

Kapital sozialaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imanol Zuberok, Gizarte Kapitala irakurgaian dio,Kapital soziala, gizarte zientzietan asko erabilzen den kontzeptuetako bat da. Egun, kapital sozialaren barruan, bi ikuspegi garrantzitsuren artean badago distantzia. Bi ikuspegi hauek, Bordieu eta Colemanen zein Putnamen ingurukoak dira.[2]1986an, Bordieuk, kapital soziala deskribatu zuen, esanahia plazaratu zuen. Bordieuren aburuz, kapitalak, onurak lortzea ahalbidetzen digu. Hau da, gizabanako zein taldeek, beren arteko harreman eta lankidetzaren ondorioz, lortu dezaketen onura ekonomiko eta kolektiboa da. Lortzen diren onurak, bi eratakoak izan daitezke: Pribatuak zein publikoak. Labur esateko, kapital soziala, sortzen diren harremanen sareetan, errekurtsoak lortzea da.[3]Kapital sozialaren barruan, bi elementu bereizten ditu Bordieuk: Harreman sozialak eta abantailak. Sarearen barruan, sozializatzetik at, abantailak lortu ditzakegulako. Beraz, esan daiteke, kapitalaren xedea, onurak lortzea dela. Hala ere, onurak ez dira lortzen beti, sarri emaitza negatiboak ere suertatzen direlako.

Kapital soziala ikerketan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapital soziala, hainbat ikerketetan erabili izan da eta kapital soziala, ikerketetan, hainbat modu ezberdinetara interpretatu daiteke:

1-Kapital soziala, pobreziari aurre egiteko estrategia moduan. Adibidez, Munduko Bankuak.

2-Kapital soziala, ongizate estatua areagotzeko instrumentua da.

3-Kapital soziala, politika sozialen esparruan. Partaidetza handiko herrialde batek, satisfakzio handiagoa du sistema demokratikoarekiko, partaidetza baxuko herrialde batek baino.

Harreman sareak eta kapital soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Ignacio Garciak (2011) dio, harreman sare bakoitzak, forma desberdinak dituela eta harreman sare bakoitzaren estrukturaren arabera, kapita soziala eraldatu egiten dela, modu batekoa edo bestekoa bihurtuko delarik.[4] Harreman sare batean, era askotako harremanak aurkitu daitezke. Horien artean daude esaterako, lagun talde bateko harremanak, familia harremanak zein lan-esparruko harremanak. Estruktura desberdin hauek medio, bi sare mota desberdintzen dira: Sare itxiak eta Sare irekiak.Sare itxietan, konfiantza sortzen da eta mesedeak elkartrukatzen dira. Sare irekietan berriz, ideia eta jarrera berriak sortu daitezke.

  1. 1930-2002., Bourdieu, Pierre,. Poder, derecho y clases sociales. (2a edition. argitaraldia) ISBN 9788433014955. PMC 893974057..
  2. 1Imanol Zubero (2011): Kapital soziala. EUSTAT.pp 249
  3. 2 Gipuzkoa Sarean Proiektua(2011): Gizarte kapitala eta Balioak Gipuzkoan. pp 44-47
  4. 3 Jose I. Garcia (2011): UNA DEFINICIÓN ESTRUCYURAL DE CAPITAL SOCIAL. REVISTA HISPANA PARA EL ANÁLISIS DE REDES SOCIALES. https://rfdvcatedra.files.wordpress.com/2013/02/pierre-bourdieu-poder-derecho-y-clases-sociales.pdf