Lankide:Ikeretxeba12/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fotorresistorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LDR-a edo fotozelula bat fisikoki.

Fotorresistorea, LDR-a edo argiaren menpeko erresistentzia, osagai elektroniko bat da. Bere gainean jotzen duen argiaren arabera, fotozelularen erresistentzia aldatuz joaten da. Normalean, zenbat eta argi gehiago jo LDR-an, orduan eta erresistentzia gutxiago egiten du. Osagai elektroniko honen ikurra erresistentziaren sinboloan oinarritzen da; baina, gainean bi gezi ditu, bertan argia jotzen duela adierazteko.

LDR-aren ikurra.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fotoeroankortasunaren printzipioak euskarri bezala hartzen ditu erresistentzia honek. Fotoeroankortasuna fenomeno optiko bat da; zeinetan material baten eroankortasuna handitzen joaten den, argia xurgatzen duen heinean.

Fotoiak gailuan erortzen direnean, hots, argia sentsorean jotzen duenean, material erdieroalearen balentzia zintaren elektroiak eroale zintara kitzikatu egiten dira. Beraz, fotorresistentzian energia nahikoa duen argia jasaten denean, gero eta elektroi gehiago kitzikatzen dira, eta ondorioz, karga-eramaile ugari sortzen dira. Sentsorean jausten den argiaren ondorioz, gailuan gero eta korronte gehiago pasatzen hasten da zirkuitua itxita dagoenean, eta emaitza bezala gailuaren erresistentzia gutxitu egin dela da. Hau da LDRaren funtzionamendurik ohikoena.

Hala ere,LDRak ere maiztasun sorta zabal bati erreakzionatzeko gai dira, besteak beste: infragorriak (IR), argi ikusgaia eta ultramorea (UV).Gainera, erresistentziaren balio aldaketak atzerapen txiki bat du; atzerapen hori desberdina da ilunetik distiratsura edo distiratsutik ilunera joaten bada.Horregatik LDRak mugatuta daude argi-seinalea azkar aldatzen den aplikazioetan. LDR baten erantzun-denbora tipikoa 1/10 segundokoa da.

Laburbilduz, LDRak argia jasotzen duenean, bere erresistentzia baxua izango da, kilohmekoak, eta iluntasunean geratzen denean, bere erresistentzia oso handia izango da, megaohmekoak.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foto sentsore baten funtzietako bat.

Fotoeroale hauen egitura oso sinplea eta kostu baxua dela eta, erresistentzia hauek argi sentsore gisa erabili ohi dira gehienetan. Gailu hauek argi kantitatea eta argiaren presentzia sumatu behar duten proiektuetan erabiltzen dira batez ere, hala nola,lapurren kontrako alarmetan, iratzargailuetan, argi intentsitate-neurgailuetan, argiztapen automatikoan, etab. Gainera, asko erabili ohi dira DBHko teknologia irakasgaiko proiektuetan, batez ere, argiari jarraitzeko robotak egiteko eta aplikazioak garatzeko Arduino (Kode irekiko aplikazioa, proiektu elektronikoak garatzeko erabiltzen dena) erabiliz.