Lankide:Ikermu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

HERRI KIROLEN GAINONTZEKO MODALITATEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15) Giza probak Giza proba herri kirol bat da, probarri izeneko harri astun bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datzana. Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke eta harritik tiratzeko kirolaria kate batez harria lotzen duen gerriko bat jartzen du. Atzerantz tiratuko da. Bidea plazan eta joan etorrian egiten da. Erreka harri biribilez egindako plazetan lehiatzen da normalean harriak ondo irrista daitezen. Gerria ahalik eta tinkoen mantentzea eta lan gehiena hankekin egitea ezinbestekoa da. https://eu.wikipedia.org/wiki/Giza_proba 16) Zaldi probak Zaldi Probak zaldi batek probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eraman behar duen animalia proba da. Zaldi Probetan 900 kilo inguruko harriak erabiltzen dira. Proba hauek Bizkaian dute ospe gehien, aipagarria da Lea Artibai eskualdean dagoen zaletasuna edota Berangon ospatzen den Jose Antonio Landa Memoriala. Gipuzkoan ere zaletasun handia dago. https://herrikirolakbizkaia.eus/portfolio/zaldi-probak/ 17) Idi probak Idi Probak, idi pare batek (batzuetan idi kopurua handiagoa bada ere) 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko probarria izeneko harria probaleku edo plaza batean zehar denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeena (untze izeneko unitatetan neurtuta) egitea helburu duen herri kirola da. Idiak gidatzen dituenari idi-probalari edo akuilari deritzo. https://herrikirolakbizkaia.eus/portfolio/idi-probak/ 18) Asto probak Asto Probak asto batek probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eraman behar duen animalia proba da. Asto Probetan 600 kilo inguruko harriak erabiltzen dira. Proba hauek Bizkaian dute ospe gehien, eta nabarmentzekoak dira Mendatan Errege egunean egiten diren probak. https://herrikirolakbizkaia.eus/portfolio/asto-probak/ Hala ere, badira tradizioa duten beste kirol edo joko batzuk, aurrekoez gain, askotan herri kiroltzat hartzen direnak: 1- Antzara jokoa. Antzara-jokoa Euskal Herriko zenbait puntutan egiten den jokoa da. Helburua, oinetatik zintzilik dagoen antzara bati lepoa kentzea da. Jokoaren aldaerarik ezagunena, Lekeition urtero irailaren 5ean ospatzen den Antzara eguneko lehiaketakoa da. Bertan, portuko uretan dagoen parte-hartzaileak, portua alde batetik bestera gurutzatzen duen soka baten erdialdean oinetatik eskegita dagoen antzara bat lepotik heldu eta soka tenkatuz eta laxatuz doan heinean gora eta behera ibiliko da, uretan sartu eta irtenez, ahalik eta lepoa kendu ala antzarak eskuetatik ihes egiten dion arte. Dena den, lehorrean ere jokatzen da joko horretan, beste era batera. Antzara Lekeition bezalatsu eskegitzen da, baina ez da gora eta behera mugitzen, alta, geldi geratzen da bere lekuan. Lepoa kentzeko, parte-hartzaileak, zaldi gainean antzararen azpitik behin igaroz, eskua luzatu eta burutik egiten dio tira antzarari. Biriatun behintzat, antzara azpitik igarotzen den lehen parte-hartzaileari erregea deritzo eta ezpatarekin jotzen du hegaztia.[1] Lehorreko aldaera hori Sara, Zuraide, Biriatu, Ainhoa, Ahetze eta Urruñako auzo Oletan egiten da jaietan, eta Markina-Xemeinen, inauterietan. Nahiz eta iraganeko jokoetan antzarak bizirik egoten ziren, gaur egun hilik egoten dira, animaliaren sufrimendua saihesteko. https://eu.wikipedia.org/wiki/Antzara-joko_(jaia) 2- Bola jokoa. Bola-jokoa, jatorria nekazaritza- edo itsaso-lanetako jardueretan ez duen herri kirol bakanetariko bat da. Jokoaren helburua da jaurtigai batekin (gehienetan bola esferikoak) itu batzuk (txirlo, birlo, pirla, pirle, birla, brila, txirla... deituak) eraistea, horretarako prestatutako ingurune batean (bolatoki, bolaleku, karrejo edo boladera). Jaurtigaia botatzen duen jokalariari bolari deritzo. Aldaera asko dira Europa osoan eta, Euskal Herriari dagokionez, jokoa arruntagoa izan da Hegoaldean azken mendeetan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta maila apalago batean Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Euskal Herrian jokatzen diren aldaeretan, txirloen forma, kopurua eta kokapena aldatzen dira, hala nola bolaren forma eta bolatokiaren trazadura. Bolak hiru motakoak dira gehienetan: hiru zulokoak, esku zulokoak eta esku-azpikoak. Hiru zuloko bolek hiru atzamar sartzeko hiruna zulo izaten dituzte; esku zulokoek bi zulo izaten dituzte, batean atzamar lodia eta bestean eskuko gainerako atzamarrak sartzeko balio dutenak; azkenik, esku-azpikoek ez dute inolako zulorik; eta, aurreko bi motak baino arinagoak izanik, esku-azpiaren gainean jarrita jaurtitzen dira. https://eu.wikipedia.org/wiki/Bola_joko_(herri_kirola) 3- Traineru estropadak. Arraunketa Euskal Herrian eta Kantauri osoan herri kirola da, traineruekin, batelekin nahiz trainerillekin egina. Estropadak egiteko, ontziok, hainbat txandatan banatuta, distantzia jakin batean elkarren arteko lasterketa bat egiten dute. Estropada irabazten duenak bandera bat jasotzen du saritzat, edota ligarako hainbeste puntu. Ia herri kirol guztiak bezala, estropadak ere garai bateko eguneroko lanean (kasu honetan arrantzan) oinarritzen dira. https://eu.wikipedia.org/wiki/Traineru_estropada 4- Palanka jaurtiketa. Barra jaurtiketa kirol ezaguna zen antzina baina gaur egun oso gutxi praktikatzen den kirola da. Euskal Herrian kirolik zabalduena izan zen, baina jaurtiketa olinpikoak (diskoa, mailua, pisua eta xabalina) zabaltzen zihoazen heinean, palanka-jaurtiketa desagertzen joan zen. Euskaldunak palanka erabiltzen zuten harrobietan lan tresna gisa. Jokoaren helburua palanka ahalik eta urrunen botatzea da. Horretarako erabiltzen den palanka metalikoa eta neurri eta pisu desberdinetakoa izaten da. Arruntenak, 8, 10, 12 eta 25 libratakoak izaten dira. Jaurtitzeko lekuak hasiera batean zelai, gero futbol zelaia eta hondartza ziren. https://eu.wikipedia.org/wiki/Palanka_jaurtiketa 5- Sagar biltzea. Sagar biltzea sagardoa egiteko sagarren bilketa irudikatzen duen joko bat da. Jokoak aldaera zenbait ditu: Kizki Eguna izeneko jaian esaterako, benetako sagarrak belarrez estalitako azalera batean jarri eta jokalariek ahalik eta sagar kilo gehien bildu behar dituzte kizkiarekin; beste aldaera baten arabera, sagarrak irudikatzen dituzten plastikozko zulodun pilotak jartzen dira han eta hemen eta jokalariek ahalik eta pilota gehien bildu behar dituzte kizkiaz baliatuz. https://eu.wikipedia.org/wiki/Sagar_biltze_(jokoa) 6- Oilar jokoa. Legazpi da, Baztanekin batera, Euskal Herrian oilar-jokoa gorde duen herri apurretako bat. Baztanen inauteri aurreko ostegunean, orakunde egunez, ospatzen da (Erratzun oilar eguna deitzen omen dute); Legazpin, aldiz, Korpus zortzigarrenean ospatzen da, Euskal Herria plazan (udaletxea dagoen enparantzan). Enparantzaren azken moldaketan, milurte honen haseran, harlauza batean marraztua agertzen da oilarra. Eta hantxe kokatzen da oilarra, azken urteetan kaiolatua. https://eu.wikipedia.org/wiki/Legazpiko_oilar_jokoa 7- Toka. Toka Euskal Herriko doitasun-joko tradizional bat da, metalezko piezak eskuz jaurtikiz metro batzuetara dagoen toka izeneko txapa bat jotzea helburu duena. Piezak disko itxurakoak dira, 250 gramukoak eta 6 cmko diametrokoak gutxigorabehera eta 11-50 metroko distantzia batetik jaurtiki behar dira. Toka egurrezko kutxa ireki batean iltzaturik dagoen gutxi gorabehera hiru cmko zabalera duen burnizko txapa kurbatu bat da. Pieza batek toka edo txapa jotzen duenean kontatzen da tantoa (piezak txaparen aurka joaz eragindako soinuaz erraz frogatzen da hau), betiere piezak aurretik lurra jo ez badu. Kutxaren neurriak gutxi gorabehera 60×60×60 cm dira. Batzuetan toka lurrean bertan iltzaturik agertzen da, plaza batean edo etxe bateko pareta ondoan. Txanda bakoitzean jaurtikitako pieza kopurua aldakorra da tokiaren arabera (6-10) eta batzuetan piezak bi eskuak txandakatuz jaurtiki behar zirela eta txanpon arruntak jaurtikiz jokatzen zela ere jaso da. https://eu.wikipedia.org/wiki/Toka 8- Artzain-txakurren lehiaketak. Artzain-txakurren lehiaketa artzain txakur batek artzainaren agindupean artalde bat zaindu eta gidatzeko duen trebezia neurtzen duen lehiaketa bat da. Euskal Herrian artzain-txakurren ohiko zeregina izan da artaldeak otso eta beste basapiztiengandik babestea; horretarako, mota berezi bateko txakurrak erabiltzen zituzten, artzakurrak edo artzanorak. Euskal Herrian zakur hauek bi arrazakoak ziren, nafar artzanorak Hegoaldean eta Pirinioetako mendiko zakurrak Iparraldean. Denan den, bi arraza oso antzekoak dira eta azken mendetan baino ez ziren bereizi. https://eu.wikipedia.org/wiki/Artzain-txakurren_lehiaketa 9- Ahari jokoa. Ahari-jokoa, ahari-talka edo ahari-topeka Euskal Herriko joko tradizionala, non bi artzainek prestatutako ahari aurrez aurre jarri eta borrokari egiten dioten, apustu bat tarteko gehienetan. Jokoa zortzi kintze edo ekitalditan zehar burutzen da; ekitaldi horietan zehar irabazi-talka edo topekada gehien jo dituen ahari-jabeak irabazten du; kintze batean, ahari batek atzera egiten badu, jabeak aharia hartu eta berriz bestearen aurrean jartzeko aukera du. XX. mendearen bukaeratik, ahari-jokoak eztabaida bizia sortu zuen, animalien eskubideen aldeko eta jokoaren tradizioa aldezten dutenen artean. 2007 urtean, Eusko Jaurlaritzak Iurretako jaietan ospatzen ziren ahari-jokoak debekatu zituen. https://eu.wikipedia.org/wiki/Ahari-joko 10- Aker proba. Aker proba dema proba bat da, non akerrak probarriari tira egiten dion. Idi demaren antzerako proba da. Denbora jakin batean ahalik eta plaza gehien egitean datza, eta proba honen inguruan apustuak egiten dira. Azken urteetan Euskal Herriko hainbat jaietan ospatzen dira Aker demak. https://eu.wikipedia.org/wiki/Aker_proba[aldatu | aldatu iturburu kodea]