Edukira joan

Lankide:Iparra.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iparra.eus euskararen erabilera zabaltzeko eta ezagun egiteko helburuarekin sortu da. Duela urte batzuk, 2013ko urtarrilaren 10ean www.iparra.net izenean sortu zen eta poliki poliki webgunea aldatzen joan da, diseinuz eta gauza gehiago gehitzen. 2014. urtean, .EUS domeinua martxan jarri zenean eta proban jartzeko, webgunea aitzindari izateko aukeratu zuten eta horrela webgunea domeinu berria izango zuen, iparra.eus. Poliki poliki Iparra.eus handitzen joan da euskararen erabilera bultzatzen. Orain arte aldarrikatu duen ekintza nagusiena, Apple enpresaren sistema eragile eta gailu guztietan euskara instalatzeko izan da, euskaldunak euskaraz erabiltzeko aukera izateko. Orain arte lortutako edo egin dituen ekintza guztiak ikusi nahi baduzue sakatu hemen.

Iparra.eus ez du inolako diru laguntzarik ezta babeslerik, Xabier Martin da pertsona bakarra webgune honen atzean dagoena, bertan ikusten diren gauza guztiak, berak egin edo jarri egin du, inolako laguntzarik gabe. Iparra.eus-en topa ahal diren atalak hauek dira:

APLIKAZIOAK EUSKARAZ

Edozein motatako sistema eragileentzat euskaraz dauden aplikazioak topa ditzakezue (Windows, Mac, Linux, Android eta iPhone), beti software libre edo doakoak direnak bakarrik. Aplikazio batzuk aipatu ahal dira: open office, libre office, windows eta microsoft office aplikazio osoa euskaraz erabiltzeko euskara paketeak, adobe reader,...

Euskaraz bizi nahi badugu, aukera ona da gure ordenagailuetan euskaraz dauden aplikazioak instalatzeko eta euskaraz erabiltzeko. Ikusteko sakatu hemen.

EUSKAL ENPRESAK

Euskal Herriko eta beste lekuko enpresentzako atala da. Enpresei (jatetxeak, dendak, establezimenduak, hotelak,...) haien publizitatea dohainik jartzeko aukera ematen zaie, eskatzen den bakarra da gutxienez arreta edo zerbitzua euskaraz izatea. Ikusteko sakatu hemen.

EUSKAL MUSIKA TALDEAK

Euskal musika taldeen abestiak eta diskoak entzuteko eta erosteko atala da. Hemen talde bakoitzaren diskoak ikus ditzakezue, entzuteko eta erosteko iTunes aplikazioaren bidez egingo da. Ikusteko sakatu hemen.

BIDEOAK

Euskararekin lotuta dauden bideoak ikus ditzakezue. Ikusteko sakatu hemen.

FILMAK ON-LINE EUSKARAZ IKUSTEKO

Internetetik euskaraz dauden filmak euskaraz ikusteko, eitb kulturara webgunetik. Ikusteko sakatu hemen.