Lankide:Iraia123/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Geranium dissectum[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uholdeetatik gertu eta lur hezeak dauden lekuetan geranio hau aurki dezakegu, hostoak oso zatituta ditu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geranium dissectum normalean 10-40cm-ko altuera duen landarea da. Gehienez 50cm neurtzera irits daiteke. Petaloak, 4-5mm gutxi gora behera neurtzen dute.

Loreak arrosak, moreak edo gorrixkak dira eta batzuetan hostoen artean ezkutatzen dira.

Zer nolako bizi-baldintzetan bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur landuetan, sega-larreetan, dehesetan eta lurzoru hezeetan bizi dira. Udan loratzen dira, lorategian, terrazan edo balkoian, baina barruan ere mantendu daitezke, baldin eta berogailutik oso urrun dagoen leku argitsu batean jartzen badira.

Egunean 6 argi ordu behar dute eta astean bitan ureztatzea komenigarria da. 30ºC-tik gorako tenperaturak onartzen dituzte bakarrik eta 40 urte edo gehiago bizi daitezke behar bezala zaintzen badugu.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geranio-hostoek eta funtsezko olioak buruko minak eta bestelako lesioak sendatzeko balio dute. Gaur egun, loreak eta hostoak aromatizatzaile edo gozagarri gisa erabiltzen dira entsaladeetarako, postreetarako, etab.

Landarearen lorea