Lankide:IratiAranguren/Umorea itzulpenean

Wikipedia, Entziklopedia askea

Umorea itzulpenean itzulpengintzan sortzen diren erroreen ondorioz sortu daiteke, itzultzaileak itzultzen saiatzen diren zenbait gauzaren arteko irregulartasun eta desadostasunengatik. Hau itzultzailearen ezjakintasunak eraginda izan daiteke baina baita testuaren itzulezintasunagatik ere, alde liguistiko eta kulturalen ondorioz. Gainera, itzulpenetan erroreak sor daitezke itzultzailearen hizkuntza-gaitasun ezaren ondorioz itzuli nahi den hizkuntzan. Itzulpen erroreek, egilearen edo hizlariaren esanahiak, zetzugabe eta barregarri izateraino desitxuratu ditzakete, efektu umoretsu eta komikoa emanez. Itzulpeen erroreek nahi gabeko umorea sor dezakete, nahita sortutakoaren antzekoa izanik. Nahitako umoerearen antzera, nahi gabeko umoreak linguistika eta kulturaren arteko konbinazio bat da, ezaugarri espezifikoak dituena, eta umorea sortzeko gailuak (hitzak eta esaldiak bezala) bertan tertatuak dauzka, eta umorea transmititzeko bezain trebea da.