Lankide:Istarí Imhotep/Euskal Herriko Wikimedia Atalbururako estatutuak
Appearance
Argentinako Wikimedia Atalburuko Gizarte Estatutuen oinarrituak egongo dira estatu hauek:
I. atala: Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1. artikulua - Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2008ko uztailak ___ean izaera zibil eta irabazinahirik gabeko erakundea osatzen da, Euskal Herriko Wikimedia izenpean, bere egoitza _____n duelarik.
2. artikulua - Erakundearen gizarte helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erakundearen helburuak honakoak dira:
- Ezagutza eta honen aurrerakuntza euskal gizartean bultzatzea, entziklopedia, aipu bildumak, hezkuntza-luburuak eta bestelakoak garatuz euskaraz eta zabalduz, beti ere:
- - Sarean eskuragarri badaude, euren iturrien informazioa eskuragarri badago, lizentzia askepean badaude eta neurri teknikoak direla eta mugaturik ez badaude eta publikoarentzat eskuragarri.
- - Lizentzia askea izateak honakoa esan nahi du:
- Obra horien erabilera eta horietatik eskuratutako onuretatik probetxua ateratzeko askatasuna izatea.
- Obra horietaz ikasteko eta hauetatik lortutako ezagutza erabiltzeko askatasuna
- Obra horien kopiak egin eta banatzeko askatasuna, ataletan edo bere osotasunean.
- Obra hauetan aldaketak eta hobekuntzak egiteko aldaketak eta hauetatik sortutako aldaketak banatzeko askatasuna.
- Floridako Estatuan (Ameriketako Estatu Batuak) izena eman duen Wikimedia Foundation, Inc. irabazinahirik gabeko erakundeak Euskal Herrian dituen proiektu, aplikazio, transposizio eta itzulpenak bultzatu eta zuzenki edo zeharka laguntzea. http://www.wikimedia.org/ gune ofizialean (edo etorkizunean ordezkatzen duen gunean) zerrendaturik agertzen diren proiektuak hartuko dira Wikimedia Foundation Inc.-ren proiektu gisa. Jarraian zehazturiko erabiletarako Wikimedia Foundation Inc.-ren markaren erabilpena, kasu bakoitzean kontratu bidez zehaztuko da Euskal Herriko Wikimedia eta Wikimedia Foundation Inc.-ren artean:
- - Fondo bilketetan lehen zehazturiko helburuetarako.
- - Estatuko edo estatuz besteko beste elkarte publiko zein pribatuekin harremanak izaterakoan.
- - Autoritateekin harremanak izaterakoan.
3. artikulua - Ordezkaritzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko edozein herrialdetan ordezkaritzak ireki ahal izango ditu. Herrialde horretan erroldaturik dauden wikilari aktiboek eskatu beharko dute ordezkaritza honen irekiera, lan-plangintza eta helburu partikularrak zehaztuz. Eskaera hau Zuzendaritza-Batzordeak onartu ahal izango du behin-behinekoz, urrengio Ohiko Batzar Nagusian bozketa bidez onartu edo arbuiatuko delarik behin-betikoz.