Lankide:Itsaso Estala/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laneko segurtasun eta osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laneko segurtasun eta osasunak, babes neurri eta beharrezko jardueren garapena ezartzeko helburu nagusia du, lanean gertatu daitezkeen edo gertatzen diren istripuak ekiditeko. Eduki honen ardura Nazioarteko Lan Erakundearen 155 hitzarmenak dauka.

Laneko ingurumen egokian eraikitzen da bidezko lan-baldintzekin. Langileek duintasunez aktibitate bat garatu dezakete eta osasun eta segurtasunaren neurriak hobetzeko partaidetza bermatu.

Osasunaren kontzeptua, Osasunaren Mundu Erakundearen Konstituzioaren (New York, 1946) hitzaurrean definitu zen, besteak beste, erabateko ongizate fisiko, adimen-osasun eta soziala, eta ez bakarrik afekzio edo gaixotasun absentzia. Honez gain, organismo baten eraginkortasun funtzional edo metaboliko maila bezala ere definitu daiteke, bai mikro (zelular) mailan, baita makro (sozial) mailan ere.

Lana osasunaren iturri bat kontsideratu daiteke, langileari aspektu positibo eta onuragarriak ematen dizkiolako. Adibidez, lortzen den soldatarekin bizitzeko beharrezkoak diren eta orokorrean beharrezkoak diren ondasunak ordaintzeko gai izango gara; adimen aktibitate eta aktibitate fisikoa egiten laguntzen du organismoa bizirik eta aktibo mantenduz; eta autoestima igoera bat sortzen du, bakoitza bere burua erabilgarria dela sentituz. Lanak, ordea, kalte ezberdinak sor ditzake adimen-osasunari, fisikoari edo emozionalari, baldintza sozial eta materialen arabera.

LANEren bandera

Osasunari lanak eragiten dizkion kalteei aurre hartzeko, Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE) osatua dago; hitzarmenen bidez laneko kondizioen hobekuntza bermatzen duen nazioarteko erakunde nagusia da, eta hitzarmen hauek urteroko konferentzietan eta zuzendaritzetan sortu eta hartzen dira. LANE Nazio Batuetako erakunde espezializatu bat da. Erakundeko estatu kideetako gobernu, enplegu-emaile eta langileek osatzen dute eta munduan zehar lan duina sustatzeko ekintzak burutzeko sortua dago.

Laneko arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalte larriak sor ditzakeen edozein laneko alderdiari laneko arriskua deitzen zaio. Lan arriskuen prebentzioa langileen osasun eta segurtasuna bermatzen duen diziplina da, eta arrisku hauen identifikazioa, ebaluazioa eta kontrola egiten da. Honez gain, lan arriskuei aurre hartzeko beharrezko neurri eta aktibitateen garapena sustatzen du lan arriskuen prebentzioak.

Nahiz eta esparru honek Espainian 100 urte baino gehiagoko historia izan, izendapen hau nahiko berria da, Laneko Arriskuen Prebentzioko azaroaren 8-ko 31/1995 Legea kontutan hartuz; izan ere, lege honek Espainiako Konstituzioko 40.2 artikulua garatzen du. Artikulu honek, botere publikoei laneko segurtasun eta osasuna bermatzeko gomendioa ematen die, politika sozial eta ekonomikoaren printzipio nagusienetakoa izanik.

Laneko arrisku motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumen arloko lan arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Klimatizazioa
  • Lan zentroaren itxura orokorra
  • Kutsatzaile biologikoak
  • Kutsatzaile kimikoak
  • Lanpostura arte dagoen distantzia
  • Argiztapena
  • Erradiazioak
  • Zaratak
  • Aireztapen industriala

Ingurune-baldintzak bai osasun fisikoarentzat, baita adimen-osasunarentzat ere kaltegarriak izan daitezke, perturbazio batzuen funtzio izanik. Perturbazio hauetako batzuk oldarkortasun handikoak izan daitezke. Adibidez, lan-ingurune kimiko, fisiko edo biologikoak aipa daitezke, bertan lan egiten duten pertsonek osasunean negatiboki eragina duten arriskuak jasan ditzaketelako. Hauek higiene-arrisku deiturikoak dira.

Honez gain, sentsazio negatiboak sortu daitezkeen lan-kondizio batzuk ere badaude, hauek kontutan hartu beharrekoak izanik. Ahal bada zuzendu behar dira. Atal honetan aipatu beharreko ikuspuntu batzuk ere badaude, adibidez, lantokiaren aspektu orokorra, langileak etxetik lantokiraino ibili behar duen distantzia, lantokia zein ingurunetan kokatua dagoen, langileak lan-ingurunetik kanpo eduki ditzakeen arazoak, enpresak edukiko duen kokaleku geografikoa edota enpresaren balorazio soziala. Kondizio guzti hauek langilearentzat kaltegarriak baldin badira, langileak berak ondoeza jasan dezake eta enpresaz aldatzeko intentzioa eduki dezake.

Lantokiaren aspektu orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantokiaren aspektu orokorra eraikinen egituren segurtasunak definitzen du. Hau da: jaulkitze edo behe-jauzi arrisku ezak kontutan hartu behar dira, oso zaharrak direlako edo gainkargatuak egon daitezkeelako; eraikin gaixoaren sindromeaz kaltetua ez dagoela ziurtatu behar da; ingurune-arrisku ezak atmosferan edota ingurune naturaletan isurketa kaltegarriak ekiditen ditu; langileek beraien lanpostuan jasan dezaketen arrisku fisikoak kontrolatu behar dira, norbera babesteko ekipamenduak (NBE) langile bakoitzak edukiz; lantokien seinalizazio egokiak jarri behar dira; ingurunearen argitasuna eta zainketa mantendu behar da eta ebakuazio-plan azkar eta seguruak seinalizatuak eta organizatuak egon behar dira.

Klimatizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantoki baten baldintza klimatikoak, bertan burutzen ari diren lanen tenperatura eta hezetasun baldintzen araberakoak dira. Lan fisikoak gorputzean beroa sortzen du. Bero hau erregulatzeko giza-organismoak inguruko gorputz-tenperatura konstantea mantentzeko sistema bat du. Erregulazio termikoa eta konfort termikoaren sentsazioa, gorputzak sortzen duen beroaren eta pertsona dagoen ingurunean gertatzen diren tenperatura aldaketen araberakoak dira. Guzti hau hurrengo puntuen funtzio da:

  • Giro-tenperatura.
  • Ingurunearen hezetasuna.
  • Garatzen ari den jarduera fisikoa.
  • Laneko janzkera motak.

Tenperatura eta hezetasun kondizio txar batzuen ondorioz, osasunean efektu negatibo eta kaltegarriak sor daitezke. Efektu kaltegarriak arrazoi batzuen funtzio aldatuko dira, pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta beraien aklimatazio kapazitateak kontutan hartuz adibidez. Arrazoi hauengatik hozturak, izozketak, deshidratazioak, bero-kolpeak eta nekea handitzea gertatu daiteke, arazoak istripuetan bukatu daitezkeelarik.

Lantokiaren kanpoaldean egiten diren lanetan, beste faktore batzuk ere izan behar dira kontutan. Faktore klimatikoetan adibidez eguzki-izpien azpian denbora asko pasatzeak azalean minbizia sor dezake.

Arrisku Biologikoen Ikur Internazionala

Kutsatzaile biologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan-baldintzak negatiboak izan daitezke kutsatzaile biologikoen presentzian egiten badira. Kutsatzaile mota hauek agente biologiko batzuk dira, eta giza-gorputzean sartzen badira infekzio edo parasitoen gaixotasunak sor ditzakete.

Agente biologikoaren kontzeptuak honakoak hartzen ditu barnean: bakteriak, onddoak, birusak, protozooak, rickettsiak, klamidiak, giza-endoparasitoak, birkonbinazio produktuak, giza kultibo zelularrak edo animalien kultibo zelularrak eta zelula hauek eduki ditzazketen agente biologiko infekziosoak, prioiak eta beste infekziozko agenteak.

Kutsatzaile biologikoak gorputz barnean sartzeko bide nagusiak ondorengoak dira:

  • Arnasbidea: inhalazioaren bitartez. Bide honetatik sartzen diren substantzia toxikoak normalean ingurunean egoten dira barreiatzen edo esekituta, adibidez, gasak, lurrunak edo aerosolak. Kutsatzaile biologikoak sartzeko bide nagusia da.
  • Bide dermikoa: azalarekin kontaktuan egon eta gero sortutakoa, kasu askotan larruazaleko erupzio edo alterazio nabarmenik eragin gabe.
  • Irensketaren bidea: aho, hestegorri, urdail eta hesteen bidez sartzen dena, orokorrean laneko orduetan elikagaiak irestean, edariak edatean edo tabakoa erretzean.
  • Bide parenterala: gaizki babestu diren zauriekin kontaktuan jartzean.

Substantzia toxikoa odolera pasatzen denean, odolak organismo guztian zehar banatzen du. Organismoan zehar banatzeko abiadura substantzia sartu den gunearen eta odolaren zikulazioan non sartu den araberakoa izango da.

Lan-baldintzak egokiak ez direnean, kutsatzaile biologikoak giza-gorputzean sartzeko ahalmena izango dute. Hauek gorputzean bertan berehala kalteak sor ditzakete edo denbora pasa ahala pixkanaka kalteak azaltzen joan daitezke. Egun batzuetara intoxikazioa nabaritzea gerta daiteke, edo urte batera gutxienez laneko gaixotasuna bilakatzea ere gerta daiteke.

Kutsatzaile biologikoen aktibitatea hobetzeko, hiru baldintza nagusi bete behar dira: nutrienteen presentzia egotea, hezetasuna eta tenperatura mantentzea eta horiek kontrolatzea.