Edukira joan

Lankide:J Perez Arribas/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Joanna Moore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanna Moore(1934ko azaroaren 10ean jaio eta 1997ko azaroaren 22an hil zen) Estatu Batuetako zinema eta telesail aktore bat izan zen. 17 pelikuletan eta telebistako telesaileko ia 100 kapitulutan agertu zen bere lanbidearen urrezko urteetan. Ryan O'Nealrekin ezkondu (1963 - 1967) eta bi seme-alaba izan zituzten: Griffin O'Neal eta Tatum O'Neal.

Joannaren karrerak 60. hamarkadan urrezko urteak bizi zituen. Urte horietako hainbat telesail ezagunetan parte hartu zuen, adibidez: Alfred Hitchcock Presents, Perry Mason, The Fugitive, Bewitched edo The Real McCoys. 1962tik 1963ra The Andy Griffith Showtelesailean agertu zen, Peggy "Peg" McMillan pertsonaia jokatuz, Sheriff Andy Tayloren interes erromantiko bezala. Agertu zen beste pelikuletako batzuk hauek izan ziren: Monster on the campus, Ride a Crooked Trail, Follow That Dream edo Walk on the Wild Side .

70. hamarkadan bere karreraren arrakasta gutxituz joan zen bere alkohol eta drogaren erabilera ezegokiagatik. 1986. urtean egin zuen bere azken lana eta 1997an birikietako minbiziagatik hil zen.


[1]

[2]

[3]

[4]

[5]

[6]

[7]

[8]

[9]

[10]

  1. (Ingelesez) Joanna Moore. 2022-05-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Ingelesez) Griffin O'Neal. 2022-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. (Ingelesez) Bewitched. 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. (Ingelesez) The Real McCoys. 2022-04-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. (Ingelesez) The Andy Griffith Show. 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. (Ingelesez) Andy Taylor (The Andy Griffith Show). 2022-04-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  7. (Ingelesez) Monster on the Campus. 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  8. (Ingelesez) Ride a Crooked Trail. 2021-10-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  9. (Ingelesez) Follow That Dream. 2022-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  10. (Ingelesez) Walk on the Wild Side (film). 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).