Lankide:Jalkorta
Sunsundeguiko aurreko zuzendaritza ikertzeko eskatu dute LABek, CCOOk eta ELAk
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Langileen batzordearen gehiengoak idatzi bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. UGTk ez du bat egin, eta eskatu du irregulartasun zantzurik badago salaketa jartzeko.
Sunsundegui Altsasuko autobus ekoizlea hartzekodunen konkurtsoan dago. Nahiz eta inbertitzaile baten aukera zabalik den, zenbat eta denbora gehiago pasatu, gero eta okerrago da. Hala, langileen batzordeak deituta, langileak Nafarroako Parlamentu aurrean elkarretaratze bat egin dute gaur, konponbide bat eskatzeko. Amaieran, dokumentu bat erregistratu dute bertan, baina sindikatuen artean zatiketa islatu da. LABek, CCOOk eta ELAk eskatu dute azken hamalau urteetako kudeaketa iker dadila; aldiz, UGTk erantzun die irregulartasun zantzuak egonez gero salaketak jarri behar direla: «Juridikoki hala balitz, han egongo gara erantzukizunak eskatzeko».
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UGTk bost ordezkari ditu batzordean; LABek eta CCOOk, hiru, eta ELAk, bi. Azaroaren 10ean, Altsasun, manifestazioa egin zuten etorkizuna bermatuko duen industria plan bat aldarrikatzeko, eta, orain, legebiltzarkideen aurrean kontzentratu dira. Bertan, komunikabideen aurrean egindako adierazpenak egin dituzte UGTko David Trebejok eta LABeko Oskar Telletxeak. «Elkarretaratzearen helburua da fabrikaren eta Sakanako eskualdearen etorkizuna bermatzea. Garrantzitsua da industria plan serio bat izatea, eta balio dezala aurrera egiteko», aipatu du Telletxeak.