Lankide:Janfri/Ikasleak idazkia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Azkenaldiko ikasle bandalismo uholdeen aurrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenaldian, Wikipediak, ikasleen aldetik bandalismo uholde ikaragarria pairatu du, guretzat, wikilariontzat lan gehigarria suposatu duelarik. Honi amaiera emateko eta probetxuzko Euskarazko Wikipedia bat izateko, honako hau proposatzen dugu:

  1. Wikipedia ez da bereziki ikastera orientaturik dagoen tresna, hots, ikasleek euren proiektuak egin eta plazaratzeko plataforma doakoa. Entziklopedia librea da, edonork edita dezakeena, estilo arau erraz batzuri jarraituz gero. Oso aberasgarria da, bi aldeentzat, ikasleek wikipedia edukiz hornitzea, baldin eta era egokian egiten baldin bada: wikipediak kalitatezko edukietan irabaziko luke eta, ikasleak, edukien bereganatzean eta lanerako motibazioan.
  1. Kalte handiena ezjakintasunetik datorren aldetik, beharrezkoa da klaseko proiektu bat aurkeztu baino lehen, irakaslea trebaturik egotea wikipediaren erabileran, ikasleei azaltzeko nola erabili tresna eta nola idatzi. Wikipedia zer den eta zer ez den ulertu behar du, behinik behin, irakasleak.
  1. Beharrezkoa da, era berean, Wikipedian proiektu horren berri ematea, lankide guztiok jakitun egon gaitezen eta koordinaziorako onuragarriak izan daitezkeen argibideak emateko irakasleari.
  1. Bandalismoa ekiditeko, beharrezkoa da ikasleen kontrola wikipedian dabiltzanean, eta ezin dena besterik gabe ikasleak noraezean saltseatzen utzi, azkenean bandalismoa egitera jotzen baitute, lan gehigarria suposatuz wikilarioi eta kaltegarriak izan daitezkeen ondorioak ekarriz eskolara (blokeoak etab.).

Puntu gutxi hauek jarraituz gero, ziur gaude, Wikipedia askoz esperientzia pedagogiko eta aberasgarria izan daitekeela ikasleentzat.