Lankide:Janfri/artikulua2

Wikipedia, Entziklopedia askea

50.000 artikulurako iritzi-artikulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

0.1 bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea hastearekin batera, euskarazko wikipedia, 50.000 artikulutara heldu da. 8 urteko ibilbide luzea bezain oparoa behar izan du euskarazko wikipediak muga hau gainditzeko. Ehunaka pertsona, auzolanean, sareko entziklopedia libre eta euskaldun bakarra eraikitzen. Independenteki, inolako erakunde edota enpresarekiko lotura gabe, euskarazko jakintza askea bultzatzen ibili gara, tantaka-tantaka egindako ekarpenekin itsasoa sortuz.

Iraganari erreparatzen badiogu, badugu harro egoteko arrazoirik, baita ilusioa ere, etorkizunari begiratzen badiogu. Baina horretarako, aurrera egiteko, auzolanean eraikitako proiektu ororen modura, beharrezkoa da denon laguntza. Edukiak kontsultatuz, erabiliz, zuzenduz, sortuz... asko egin dezakegu euskal wikipediaren alde. Animatu zaitez zu ere! http://eu.wikipedia.org/