Lankide:Janislaka/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sua Jatabeko musika talde bat da, pop rock estiloa jorratzen duena. Ane (ahotsa), Janire (baxua eta teklatuak), Julen (gitarra) eta Estebanek (bateria) osatzen dute taldea.

2018an eratutako talde horrek argi utzi du transmititzeko gai direla, esperientzia eta sormen-dosi handiak emanez.

Lau gazte bizkaitar hauek estilo propioa eta irmoa uztartzen digute. Gai lasai eta sakonenetatik hasi eta geldirik egotea opzio bat ez den intentsitate handienetaraino mugitzen dira.

Hasiera batean beste proiektu bat zuten eskuartean Ane Barrenetxea eta Janire Lopez taldekideek. Emakumez osatutako taldea egin nahi zuten, baina zailtasunak izan zituzten. Hartara, bidean topatu ziren Julen Gilbert-Wright eta Esteban Gabiriarekin eta gaur egungo taldea osatzeko pausoa eman zuten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde misto hau 2018an hasi zen musika sortzen, eta gutxira kaleratu zuten beren izena zeraman EPa. Hango kantuekin irabazi zuten 2019ko Gaztea Maketa Lehiaketa eta horrek ate gehiago irekitzea ekarri zien. 2020an, Ordu Beltzak diskoa kaleratu zuten eta, urte bereko azaroaren 26an, Gaztea Saria irabazi zuten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sua (2019, Bestia Parda Records) - EPa
  • Ordu beltzak (2019, Airaka)
  • Gorde genituen beldurrak (2022, Airaka)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. GURRUTXAGA, Iker. (2020-11-26). «Bi kantu laster argia ikusteko moduan dituztela esan dute SUA taldekoek MusikHaria saioan» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  2. «Sua» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  3. «Ordu beltzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  4. «Gorde genituen beldurrak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).