Lankide:Jaristondo002/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Web zerbitzari edo HTTP zerbitzari bat, zerbitzari aldeko aplikazioa prozesatzen duen programa informatiko bat da. Bezeroarekin konexio noranzko biko edo noranzko bakarreko eta sinkrono edo asinkronoak izan daiteke, bezeroaren aldean edozein lenguaia edo aplikaziotan erantzun bat sortzen edo uzten.

Bezerotik jasotako kodea web nabigatzaileak errendatu egiten du. Datu hauek guztien transmisiorako protokoloren bat erabiltzen da. El código recibido por el cliente es renderizado por un navegador web. Para la transmisión de todos estos datos suele utilizarse algún protocolo. Orokorrean OSI ereduko aplikazio geruzako HTTP protokoloa erabiltzen da komunikazio hauentzako.

Gainbegirada

Web zerbitzariaren oinarrizko funtzioa, web orrialdeak biltegiratu, prozesatu eta bezeroei itzultzea da. Bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikaziua hipertextu transferentziarako protocoloa (HTTP, ingelesezko, Hypertext Transfer Protocol-tik)  erabiliz gauzatzen da.

Esleitutako orrialde gehienetan HTML dokumentuak dira, irudiak, estilo-orriak eta gidoiak eta testu-edukiak barne dituenak.

Erabiltzaile agente batek, normalean web nabigatzailea edo web indexatzailea, komunikazioa abiarazten du HTTP bidez baliabide jakin baten eskaera eginez eta zerbitzariak baliabide horrekin erantzutzen dio, edo errore mezu batekin egin ezin badu. Baliabide hau zerbitzariaren bigarren mailako biltegiko benetako fitxategia izan ohi da, baina ez da beharrezko kasua, eta web zerbitzaria nola inplementatu den den azaltzen du.

Edukiaren lehen funtzioa betetzen duen bitartean, HTTPren ezarpen osoak bezeroen edukiak jasotzeko moduak ere biltzen ditu. Eginbide hau web inprimakiak bidaltzeko erabiltzen da, fitxategiak kargatzea barne.

Web zerbitzari generiko askok zerbitzariaren aldeko scriptinga ere onartzen dute Active Server Pages (ASP), PHP edo bestelako scripting hizkuntzak erabiliz. Horrek esan nahi du web zerbitzariaren portaera fitxategietan bananduta scripteatu daitekeela, zerbitzariaren softwarea aldatu gabe. Normalean, HTML dokumentu estatikoak itzuli beharrean dinamikoki ("on-the-fly") sortzeko erabiltzen da. Dinamikoa datu-baseetatik informazioa berreskuratzeko edo aldatzeko erabiltzen da batez ere. Estatikoa normalean askoz azkarragoa eta errazagoa da “cacheatzeko”, baina ezin du eduki dinamikoa eman.

Web zerbitzariak ez dira World Wide Web zerbitzurako bakarrik erabiltzen. Halaber, gailuetan txertatzen dira, hala nola inprimagailuak, bideratzaileak, eta abar. Web zerbitzaria gailu horren jarraipena egiteko edo administratzeko sistema baten zati gisa erabil daiteke. Horrek esan nahi du software gehigarririk ez dagoela bezero ordenagailuan instalatuta, web arakatzailea soilik beharrezkoa baita (gaur egun sistema eragile gehienek ekartzen dutena).

Historia

1989an Sir Tim Berners-Lee-k, CERN-eko enpresariak, proiektu berria proposatu zuen, zientzialarien arteko informazioa trukatzeko hipertestu sistema baten bidez. Hau, 1990ean, bi programa idazten hasi zen:

·        WorldWideWeb deitutako nabigatzailea.

·        Munduko lehenengo web zerbitzaria, geroago CERN httpd izenez ezaguna, NeXTSTEP-ekin exekutatuko zena.

1991 eta 1994 bitartean, World Wide Web bidez nabigatzeko eta datuak trukatzeko erabilitako teknologia goiztiarren sinpletasunak  eta eraginkortasunak hainbat sistema eragileei konektatzen lagundu zien,  eta beren erabilera erakunde zientifikoen eta unibertsitateen artera zabaldu zen eta, ondoren, industriara.

1994an Berners-Lee-k W3C World Wide Web Consortium (W3C) sortu zuen, normalizazio prozesu baten bidez, parte hartzen duten teknologia asko (HTTP, HTML ...) garatzeko.