Wikipedia, Entziklopedia askea

Jokin Totorika/Proba orria


Barraskilo molusku mota bat da. Gorputz likatsua dute eta hau oskol baten bidez estaltzen dute. Haien gorputza mugitzeko, kontrakzio muskularren bidez egiten dute, hau da, muskulua tentsatuz eta desntentsatuz. Horretarako lehenik mukia uzten dute lurrean errazago mugitu ahal izateko.

Barraskiloa

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barraskiloen gorputza bi ataletan banatuta dago, batetik oskola eta bestetik oina. Oskola pieza bakarra da, gogorra eta espiralean bilduta dago. Oina berriz, masa gihartsu bat da eta horren gainean jartzen da barraskiloaren gorputza.

   Ba al dakizu   
Barraskiloak hemafroditak dira, bi sexuetako genitalak dituzte. Gainera, espezie askotan barraskilo emeak bakarrik daude.


Lau antena dituzte, bi handiak eta bi txikiak. Handienak, gora begira daudenak, ikusteko eta ukitzeko erabiltzen dituzte. Aurrera begira dituztenetan berriz, txikietan, ukimenaren eta usainmenaren zentzumenak dituzte.

Barraskilo txiki bat

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belarjaleak dira gehienak, baina orojale edo Haragijale ere dira beste batzuk.Fruituak eta Barazkiak dira gehien jaten dituzten elikagaiak, hala nola, uraza, kardu, zerbak... Jateko hagin oso txikiak dituzte ilaratan jarrita, haien mugimenduaren eraginez jaten dute.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obiparoak dira, hau da, arrautzak jartzen dituzte. Berezitasun bat dute, hemafroditak direla, hau da, sexu maskulino zein femeninoa dituzte. Hilabetero ehun harrautza inguru jartzen dituzte. Sexu harremanak 2 eta 12 ordu bitartekoak izaten dira normalean.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean hezetasun handia dagoen tokietan bizi dira, eta honen arabera hiru mota bereizten dira; lurrean bizi direnak, ur gazitan (itsasoan) bizi direnak, eta ur gezitan (erreka, laku, txarko...) bizi direnak. Barraskiloak hemafroditak dira, bi sexuetako genitalak dituzte.

   Ba al dakizu   
Barraskilo gehienak ez dira 6 urte baino luzeago bizitzen.