Lankide:Jon Gonza/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europa Plaza

Europa Plaza (Donostia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa Plazako proiektuarekin hasi ziren, Donostiako udaleko proiektuetako udal zerbitzuak, aurretik Andres Nagel-ek sortua zuen eskultura biribilgune berrian kokatzearen beharragatik. Honen helburua zen eskulturaren ezaugarri espazialak ulertzea, eta honen araberako espazio bat sortzea. Eskultura brontzezkoa da, 5 metroko altuera du eta 3 hankako animali bat da, bere gainean pinoa egiten ari den emakume batekin. Javier Mariscal-ek irakatsi zion Andres Nagel-eri bere diseinuak sortzeko prozesuan, egiten dituen objektu guztiei bizitza ematen, ingurune oso bat sortzen famili eta lagunez beterik, hau da, ekosistema guzti bat sortzen bere diseinuko objektuari.

Ekologiaren ulermenaren egokitzapen honek, baita umoreak ere,  gidatu zion biribilgune honetako proposamena sortzeko, eskulturari ekosistema propio bat sortzeko beharretik.

Eskulturak urteak eguzkitara erakutsita egon zen eta itzala eskatzen zuela bere nahitaezko iraunkortasun estatikoa leuntzeko pentsatzen zuten. Ondorioz, pinudi baten itzaletan kokatu egin zen, fidatuz Maria del Monte-ren kantu batek ibiltzera anima zezala… Eskultura eguzkiaz babestu izan ondoren belarrez inguratua izan zen hau gosea eduki ez zezan eta honen eraginez bere inguruan belardi ondulatu bat sortuz, espezie askotako gramineak parte hartuz eta itxura basatia emanez biribilguneari.

Lehen auzo-kritikek belarra biribilgunearen gainetik ken zezatela eskatu zuten belardi mota hori belar txarrekin elkartzen baitzuten hala eta guztiz ere ez zituzten kendu.

Itzala eta janaria  aseta, biribilgunearen proiektua osatzen da eskultura beste denbora batean girotzeko beharrarekin, ekosistema berezi honen berezko denbora magikoan. Honetaz gain, eguneko lehen eta azken orduetan instalatutako sistema baten bidez eskultura lainotu egiten da gu eskulturako mundu magikora garraiatzen laguntzeko. Sortzen zuen arriskuagatik lainotu egiten zuen sistema kendu egin zuten.[1]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa Plaza oso erabilia den biribilgunea da eta eguneko edozein ordutan ibilgailuz betea egoten da. Honen ondorioz edozein motatako ibilgailuak ibiltzen dira: kotxeak, motorrak, autobusak,...Hain erabilia den biribilgune honetan nahiko ohikoa izaten da istripuak egotea biribilgune honetako seinalizazioa nahiko kaxkarra baita, eta irteera asko dituelako baita ere. Esan bezala oso erabilia den errepide honetan garraioak oso denbora gutxiro pasa egiten dira, autobusak batez ere. Gainera biribilgunearen errepidearen ondoan bide-gorri bat dago eta bizikleta elektrikoen estazio bat dago kokatua bertan.

Autobusei dagokienez biribilgune inguruan hainbat geltoki daude eta bakoitzak autobus baino gehiago hartzeko aukera ematen du.

-Unibertsitatea Elhuyar geltokia: 25, 33, 40, B1 zenbakia duten autobusak har daitezke bertan.

-Unibertsitatea Tol.70 I-ko geltokia: 5, 25, 45 zenbakia duten autobusak har daitezke bertan.

-Elhuyar plaza geltokian: 33, 35, 40 zenbakia duten autobusak har daitezke bertan.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Biribilgune honetatik Donostiako Klasikoa pasatzen da, abuztuero Donostian egiten den txirrindularitza txapelketa.[2]

-Biribilgune honetatik, Donostian egiten den erdi maratoia eta maratoi osoa pasatzen dira.[3]

-Biribilgune honetatik, Donostiako Klasikoa pasatzen da, 15K + 5K-ko lasterketa pasatzen da. [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) sitio.nu. «lur paisajistak | Plaza Europa | Donostia» lurpaisajistak.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-24).
  2. (Gaztelaniaz) «DONOSTIA KLASIKOA – CLASICA DE SAN SEBASTIAN 2017» Plataforma Recorridos Ciclistas 2017-07-28 (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
  3. SPAIN), Dynamic MacroWeb & Design (San Sebastian. «Recorridos del maratón, media maratón y 10km del maratón de San Sebastián» www.zurichmaratondonostia.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
  4. SPAIN), Dynamic MacroWeb & Design (San Sebastian. «15K + 5K La Clásica de San Sebastián» www.15kmsansebastian.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).