Edukira joan

Lankide:Jone Gallego/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laocoonte eta bere semeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laocoonte eta bere semeak eskultura grekoko garai helenistikoko artelan bat da. K. a. III. mendean egin zen Rodas Eskolan. Originala bronztezkoa zen baina kopia erromatarra k. o. I. mendean egin zen eta marmolezkoa da. 242zm-ko altuera du.

Alexandro Handiaren inperialismoaren ondoren, hiritarrak ez zuten polisean zuten konsiderazioa eta babesik gabe aurkitzen zen, aldatzen zuen munduan. Horregatik eredu klasikoengan ezarritako konfidantz desagertu zen eta gai ugariagoak landu zituzten. Partikularra eta konkretuarekiko arreta handiagoa jarri zuten, gai orokorrak baino.

Giza fasea bizitza fase ezberdinetan adierazi zen, haurtzarotik zahartzaroa. Erretratuak gero eta ugariagoak izan ziren, batez ere heroien eta pertsonaia publikoena, psikologia indibiduala sakonduz. Tristura, mina, poztasuna... beraz, drama adierazteko aprobetxatu zuten, haietako garrantzitsuenetakoa, Laocoonte eta bere semea.

Greziar mitoak zioenez, Laocoonte Troiako apaiza zen eta greziarrek troiarrei oparitutako zladiari uko egitea aholkatu zien troiako biztaneei. Baina jainkoek Greziaren garaipena nahi zuten, eta ez zuten Laocoontek haien planak zapuztea utziko. Horregatik Apolo jainkoak bi itsas-suge erraldoi bidali zituen Laocoonte eta bere semeak hiltzera.

Laocoonte eserita dago eta eserlekuan arropa tolestu batzuk daude, zutabeen estriak gogoraraziz. Eskuineko hanka tolestua dauka eta ezkerrekoa atzera botata du, tentsioa adieraziz. Sugea bi eskuez eusten du. eskuineko besoaz gorputza altxatzen du eta ezkerrekoaz burua eusten du sugearen haginkada sahiezteko. Burua eskuinera okertuta du, keinua adierazteko. Ezkerreko gaztea zorabiatuta dago eta besoa altxatzen du , eta eskuinekoak talde multzoaren kontrako norabidea okerturi, besoa altxetzen du era adierazkorrean. Biek bizkarretik eskegitako tunika dute.

Laocoonte minaren adierazle da, eta keinu desesperatua eta agonikoa du, espresibitate eta plastizismo handiz irudikatuta. Gazteak minez tolesten dira eta aitari begiratzen diote, laguntza eskean. Laocoonteren mina tragediaren ondorioz handitzen da. Hiru pertsonaiak dramatikoki borrokatzen dira sugeen kontra.

Gorputzak garai klasikoko ezaugarriak apurtzen ditu, eta lasaitasuna eta oreka alde batera uzten ditu, okerdura eta adierazkortasuna zehaztuz. Laocoontek galeraren pathos-a adierazten du, gorputzaren giharren bidez. Semeek, Laocoonte ez bezala, indarra galdu dute eta atarengan butua okertzen dute, guztiz beldurtuta.

Lana ikupegi bakar batetik ikusteko egina izan zen, eta konposizio priramidala eta diagonala dauka.

Konkor biribileko zenbait eskulturaz osatutako multzoa da: biluzik dagoen gizonezko bat, biluzik dauden bi gazte eta pertsonaiak kiribiltzen dituzten bi suge.