Lankide:Joxan Garaialde/Auto elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Auto elektrikoa, bateriazko auto elektrikoa edo guztiz elektrikoa den autoa da motor elektriko batek edo gehiagok bultzatzen duen automobila, baterietan gordetako energia soilik erabiltzen duena. Barne-errekuntzako motorraren (BEM) ibilgailuekin alderatuta, auto elektrikoak isilagoak dira; ez dute ihes isuririk, edo, oro har, isuri txikiagoak dituzte[1]. Estatu Batuetan eta Europar Batasunean, 2020tik aurrera, ibilgailu elektriko berrien jabetza-kostua BEM auto baliokideena baino merkeago ateratzen da, erregai eta mantentze-kostu txikiagoak direla eta[2][3]. Auto elektrikoaren karga hainbat kargagunetan egin daiteke, kargatzeko gune horiek etxeetan zein gune publikoetan jar baitaitezke[4].

2021ean, mundu osoan, 6,6 milioi auto elektriko entxufagarri saldu ziren; 2020ko salmentak bikoiztu baino gehiago egin ziren, eta auto berrien merkatu globalaren % 9ko merkatu kuota lortu zuen[5]. Entxufagarriak ziren auto-salmenta guztien artean, erabat elektrikoak zirenak % 71 izan zen 2021ean[6]. 2021eko abenduan, 16 milioi auto elektriko entxufagarri zebilen munduko errepideetan[5]. Herrialde askotako gobernuek, ibilgailu elektriko entxufagarrientzako, pizgarriak ezarri dituzte auto elektrikoen erosketa bultzatzeko: zerga-kredituak, diru-laguntzak eta dirutan ez diren beste pizgarriak, eta beste hainbat herrialdek, airearen kutsadura murrizteko eta klima-aldaketa mugatzeko, erregai fosilen auto salmenta pixkanaka kentzeko legedia ezarri dute[7][8][9].

Tesla Model 3 autoa munduan gehien saldu den auto elektrikoa bihurtu zen 2020 hasieran[10], eta, 2021eko ekainean, milioi baten salmenta globala gainditu zuen lehen auto elektrikoa izan zen[11]. Adopzio zabala izan zuten aurreko modeloen artean, Mitsubishi i-MiEV eta Nissan Leaf japoniarrak dira. Sortzen ari diren automobilgintzako beste teknologia batzuekin batera, hala nola gidatze autonomoa, konektatutako ibilgailuak eta mugikortasun partekatua, auto elektrikoek Mugikortasun Autonomoa, Konektatua, Elektrikoa eta Partekatua (MAKEP) izeneko etorkizuneko mugikortasun-ikuspegi bat osatzen dute[12]. [[Kategoria:Teknologia iraunkorrak]] [[Kategoria:Automobilaren teknologiak]] [[Kategoria:Auto elektrikoak]]

  1. (Ingelesez) «Reducing Pollution with Electric Vehicles» www.energy.gov.
  2. (Ingelesez) Preston, Benjamin. «EVs Offer Big Savings Over Traditional Gas-Powered Cars» Consumer Reports.
  3. «Electric Cars: Calculating the Total Cost of Ownership for Consumers» BEUC (The European Consumer Organisation) 25 April 2021.
  4. (Ingelesez) «How to charge an electric car» Carbuyer.
  5. a b (Ingelesez) Paoli, Leonardo. (January 30, 2022). «Electric cars fend off supply challenges to more than double global sales – Analysis» IEA.
  6. Jose, Pontes. (2022-01-30). World EV Sales — Tesla Model 3 Wins 4th Consecutive Best Seller Title In Record Year. CleanTechnica. "The top 3 global best selling plug-in electric cars in 2021 were the Tesla Model 3 (500,713), the Wuling Hongguang Mini EV (424,138), and the Tesla Model Y (410,517). Nissan Leaf sales totaled 64,201 units and Chery eQ 68,821 units."
  7. (Ingelesez) «Governor Newsom Announces California Will Phase Out Gasoline-Powered Cars & Drastically Reduce Demand for Fossil Fuel in California's Fight Against Climate Change» California Governor 2020-09-23.
  8. (Ingelesez) Groom, David Shepardson, Nichola. (2020-09-29). «U.S. EPA chief challenges California effort to mandate zero emission vehicles in 2035» Reuters.
  9. EU proposes effective ban for new fossil-fuel cars from 2035. Reuters 2021-07-14.
  10. Holland, Maximilian. (2020-02-10). «Tesla Passes 1 Million EV Milestone & Model 3 Becomes All Time Best Seller» CleanTechnica.
  11. Shahan, Zachary. (2021-08-26). Tesla Model 3 Has Passed 1 Million Sales. CleanTechnica.
  12. Hamid, Umar Zakir Abdul. (2022). Autonomous, Connected, Electric and Shared Vehicles: Disrupting the Automotive and Mobility Sectors. SAE.