Lankide:Joxan Garaialde/Cerrado ekoeskualde

Wikipedia, Entziklopedia askea

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore-soroak udaberrian loratzen, Chapada dos Veadeiros, Goiás, Brasil

Cerradoak landaredi mota bereziak ditu[1]. Habitat-mosaiko aldakor batez osatuta dago, Cerradoa bera sabana-itxurako ondo drainatuta dagoen eremua erreketan zehar dauden galeria-baso lerro artean (oihan altua, itxia)[2][1]. Cerrado eta galeria-basoaren artean, eremu heze bezala ezagutzen den landaredi-eremu bat dago, gora eta beherako ertz bereiziak dituena, non zuhaitzen hazkuntza galarazten den maila freatikoaren urtaroen gorabehera handiengatik[1][2].

Cerradoko sabana-zatia heterogeneoa da estalkiaren aldetik. Goodland-ek (1971)[3] lau kategoriatan banatu zuen Cerrado, estalki txikienetik garaienera: campo sujo (geruza belarkara, noizean behin zuhaitz txikiekin 3 m altu inguru), campo cerrado (zuhaitzen dentsitate apur bat handiagoa 4 m altu inguru, batez beste), cerrado sensu stricto (baratze itxurako landaredia 6 m altu inguruko zuhaitzekin) eta cerradão (% 50 inguruko estalkia 9 m altuera orokorrarekin[3])

Ziurrenik, 800 zuhaitz espezie inguru aurkitzen dira Cerradon[1]. Cerradoko zuhaitz-familia anitzenen artean, Leguminosae daude (153 esp.), Malpighiaceae (46), Myrtaceae (43), Melastomataceae (32) eta Rubiaceae (30). Cerradoaren zati handi batean, Vochysiaceae dira nagusi (23 espezie Cerradon) Qualea generoko hiru espezieren ugaritasunagatik[1]. Belar-geruza 60 ingurura iristen da, normalean 60 cm-ko altuerakoa, eta, batez ere, Poaceae, Cyperaceae, Leguminosae, Compositae, Myrtaceae eta Rubiaceae-ek osatzen dute[1]. Galeria-basoetako landarediaren zati handi bat inguruko oihanaren antzekoa da; hala ere, Cerrado galeriako basoetan bakarrik aurkitzen diren espezie endemiko batzuk daude[1].

Ustez, lurzoruaren emankortasuna, suaren erregimena eta hidrologia dira Cerrado landaredia zehaztean eragin handiena dutenak. Cerradoko lurzoruak beti ondo drainatuta daude, eta, gehienak, pH baxuko eta kaltzio eta magnesio gutxiko oxisolak dira[1][4]. Potasio, nitrogeno eta fosforo kantitatea, positiboki, erlazionatuta dago Cerradoko habitatetan zuhaitz-enborraren eremu basalarekin[5]. Beste belardi eta sabanetan bezala, sua garrantzitsua da Cerradoko paisaia mantentzeko eta moldatzeko; Cerradoko landare asko, sutara egokituta daude, eta, beroari aurre egiteko, kortxo azala lodiaren antzeko azalak erakusten dituzte[1].

Cerrado landaredia antzinakoa dela uste da, Afrika eta Hego Amerika bereizi baino lehenagokoa, eta, beharbada, Kretazeoa bezain forma prototipikoan. Historikoki, Cerrado eta Amazoniako oihanaren arteko hedapen eta uzkurtze dinamiko bat gertatu da, ziurrenik, Cerradoren hedapenarekin Pleistozenoa bezalako glaziar garaietan[6]. Prozesu horiek, eta horren ondorioz, babesleku anitzetan zatikatzeak, ziurrenik, Cerradoko zein Amazoniako oihaneko espezieen aberastasun handian lagundu dute[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j Ratter, J.A.; Ribeiro, J.F.; Bridgewater, S.. (1997). «The Brazilian cerrado vegetation and threats to its biodiversity» Annals of Botany 80 (3): 223–230.  doi:10.1006/anbo.1997.0469.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "ratter" defined multiple times with different content
  2. a b Vierra, E.M.; Marinho-Filho, J.. (1998). «Pre- and post-fire habitat utilization by rodents of [the] Cerrado from central Brazil» Biotropica 30: 491–496.  doi:10.1111/j.1744-7429.1998.tb00086.x..
  3. a b Goodland, R.. (1971). «A physiognomic analysis of the cerrado vegetation of central Brazil» Journal of Ecology 59: 411–419.  doi:10.2307/2258321..
  4. Furley, P.A.; Ratter, J.A.. (1988). «Soil resources and plant communities of the Central Brazilian cerrado and their development» Journal of Biogeography 15: 97–108.  doi:10.2307/2845050..
  5. Goodland, R; Pollard, R.. (1973). «The Brazilian cerrado vegetation: A fertility gradient» Journal of Ecology 61: 219–224.  doi:10.2307/2258929..
  6. Mayle, F.E.; Burbridge, R.; Killeen, T.J.. (2000). «Millennial-scale dynamics of southern Amazonian rain forests» Science 290 (5500): 2291–2294.  doi:10.1126/science.290.5500.2291. PMID 11125139..

[[Kategoria:Brasilgo biosfera erreserbak]]