Lankide:Joxan Garaialde/Hiri diseinu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiri-diseinuaren teoriak espazio publikoaren diseinua eta kudeaketa (adibidez, esparru publikoa, eremu publikoa edo jabari publikoa) eta leku publikoak bizitzeko eta erabiltzeko moduaz dihardu.

Espazio publikoak, jenteak orokorrean, egunero libreki erabiltzen dituen espazio guztiak barne hartzen ditu, hala nola kaleak, plazak, parkeak eta azpiegitura publikoak. Jabetza pribatuko espazioen zenbait alderdi, esaterako eraikinen fatxadak edo etxeko lorategiak, espazio publikoari ere laguntzen diotenak dira, eta, beraz, hiri-diseinuaren teoriak kontuan hartzen ditu. Diziplina hori defendatzen eta tratatzen duten idazleetako batzuk dira: Gordon Cullen, Jane Jacobs, Christopher Alexander, William H. Whyte, Kevin Lynch, Aldo Rossi, Robert Venturi, Colin Rowe, Peter Calthorpe eta Jan Gehl.

Hiri-diseinua hirigintza-plangintzarekin oso lotuta dagoen esparrua da, baina ingurune publikoaren hobekuntza fisikoen ikuspegitik desberdintzen da; izan ere, praktikan, hirigintza-plangintzak hirigintza pribatuaren administrazioan jartzen du arreta plangintza-eskemen eta estatuko beste urbanizazio-kontrolen bidez. [[Kategoria:Hirigintza]]