Wikipedia, Entziklopedia askea

JoxeMari taldea

Itsas igaraba (Enhydra lutris L.) Mustelidae familiako ugaztuna da. Ipar Amerikako eta Asiako itsasbazterretan bizi da, batez ere Asiako iparraldean. Itsas igaraba uretako ugaztunik txikiena da.

Itsas igarabaren gorputza

NOLAKOAK DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz luze biribila du, 1,20 metro inguru neurtzen dute. Arrak 1,20-1,50 metro inguruan eta emeak aldiz, 1m eta 1,40m inguruan neurtzen dute. 30 cm ingurukoa isatsa dute. Ilea motz sarria izaten dute, gaztaina kolorekoa. Hankak motzak eta sendoak dituzte, eta igeri egiteko oso ondo egokituak. Atzeko hankak igeri egiteko adaptatuak dauzkate, denbora asko uretan ematen dutelako.

NOLAKOA DA BERE BIZILEKUA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igarabak itsasertzean

Kalifornian, Kanadan, Alaskan, eta Aleutiar, Kuril eta Pribilof uharteetan bizi da. Lehorrera irten daitekeen arren, itsas igaraba itsasoan bizi da ia erabat. Itsasertzetik gertu bizi da, eta bertan murgiltzen da itsas ohera janaria lortzeko.

Desagertzeko zorian izan da, eta babesteko hartu ziren neurri zorrotzei esker dirau bizirik.

NOLA UGALTZEN DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama igaraba bat 2 kumeekin

4-5 urte artean ugaltzen hasten dira eta emeen haurdun periodoa 4 eta 5  hilabete artekoa izaten da. Urte osoan zehar ugaltzen dira, ugalketa periodoa haien bizilekuaren arabera aldatzen da. Kalifornian, kumeak urtarrila eta martxoa bitartean jaiotzen dira, baina Alaskan, aldiz, normalean udaberrian jaiotzen dira. Itsas igaraba jaioberriak 1kg eta 2kg bitartean pisatzen dute eta marroi argi kolorekoak dira. Itsas igarabak 15-20 urte bitartean bizi irauten dute.

   Ba al dakizu   

Ba al dakizu itsas igarabak munduko animali maitekorrenetariko bat direla?

Itsas igarabak mundu honetako animali azkarrenetarikoak dira, izurdeekin eta primateekin batera. Ibaietan lo egiten dutenean, hau da uraren gainean, haien artean kate moduko bat sortzen dute eskuetatik hartuta, batak bestearen aldetik ez galtzeko. Orduan, maitekorrak ala praktikoak dira?

ZER JATEN DUTE?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas igaraba haragijalea da eta batez ere itsas ornogabeez elikatzen da, hala nola, itsas trikuez, moluskuez, krustazeoez eta zenbait arrainez. Elikadura-ohiturak nabarmenak dira hainbat alderditan. Lehenik eta behin, harrapakin batzuen oskolak irekitzeko harriak erabiltzeak tresnak erabiltzen dituen ugaztun bakarrenetakoa bihurtzen du. Bestalde, banaketa-eremuaren zatirik handienean funtsezko espeziea da, itsas trikuen populazioa kontrolatzen baitu, bestela kalte handia eragingo bailieke itsas algen basoetako ekosistemei.

Itsas igarabaren posterra