Edukira joan

Lankide:Joxemi Saizar/Proba orria2

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bonifacio Laskurain Olano[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruran (Gipuzkoa) 1882ko maiatzaren 6an jaiotako txistularia. Bergaran hil zen 1978ko urriaren 9an.

Iruran jaio arren, umetan joan zen Villabonara bizitzera familiarekin, 8 urte zituenean. Villabonako musika bandan flautina joz hasi zuen musika ibilbidea. Txistua bere anaia Feliperekin hasi zen ikasten, gero Donostian Eusebio Basurkorekin eta 1911an Isidro Ansorena maisuarekin. 1916an Bergarara joan bizitzera lanarengatik eta bi semerekin Bergarako txistulari banda osatu zuen, sari ugari eskuratuz. Euskal Herriko Txistularien Elkarteko aitona izan zen eta 1958an ohorezko lehendakari izendatu zuten.

Interprete eta konposatzaile bezala nabarmendu zen. 1962an omenaldia egin zioten Bergaran. Bere konposizio gehienak 1964ean argitaratutako Colección de 100 piezas para txistu liburuan daude jasoak. “Txistuaren poeta” eta “hitzik gabeko bertsolaria” deitu zioten.


https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lascurain-olano-bonifacio/ar-87084/

https://www.bergara.eus/es/Herria/Ospetsuak/LaskurainOlano