Edukira joan

Lankide:Judas30/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizikleten sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen bizikleta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karl von Drais alemaniarraren 1817ko bizikleta hartzen da aitzindaritzat. “Makina korrikalaria” (laufmaschine alemanieraz) deitu zion. Bizikleta hau, egurrez egina zegoen eta hanken bitartez bultz eginez mugitzen zen. Von Draisen helburua, erraz mantendu zitekeen garraiobide merke bat sortzea zen.[1]

Pedaldun bizikletak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirkpatrick MacMillan errementari eskoziarrak, 1839an sortu zuen lehen bizikleta pedalduna, eta ondoren Thomas McCall ingelesa, 1869an bizikleta hauek fabrikatzen hasi zen. Hainbat historialariren arabera, MacMillan ezin daiteke bizikleta honen asmatzailetzat jo, 60ko hamarkada baino lehenago ez baita horrelako modelorik aurkitu.

60ko hamarkadatik aurrera pedaldun bizikletek arrakasta handia hartu zuten eta modelo ugari atera ziren. Pierre Lallement izan zen lehena, pedaldun bizikleta patentatzen. Modelo ugari atera ziren:

·       Bone shaker: pedalak soilik aurreko gurpilean zeraman bizikleta. (60ko hamarkadan)

·       La Ariel: gurpil altuko bizikleta, guztiz metalez sortutako lehen bizikleta izan zena, garai hartako metalurgian emandako aurrerakuntzei esker. (70ko hamarkadan)

Bizikleten gurpilak gero eta handiagoak ziren, pedalkada bakoitzean bizikletak distantzia gehiago egiten baitzuen. Modelo batzuk 40 km/h abiadurara heltzeko gai ziren. Segurtasun falta zela eta, hiru eta lau gurpileko bizikletak egiten hasi ziren.

[1]

Bizikleten bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80ko hamarkadan “segurtasunezko bizikletak” diturikoak agertzen hasi ziren, aurreko modeloen erortze arriskua ekiditeko helburuarekin. “Rover” deiturikoa izan zen lehena, J.K. Starkley-ek sortua. Gaur egungo bizikleten oso antzekoak ziren, tamaina berdineko gurpilak eta diamante formako koadrodunak. 1888-an John Dunlop-ek gurpil neumatikoak asmatu zituen, erabiltzailearen ibilbidea erosoagoa bihurtuz eta 1889-an Isaac R. Johnson-ek lehen bizikleta toleskorra patentatu zuen.[1]

90ko hamarkadan, bizikletak masiboki fabrikatzen hasi ziren. Garai honetan, emakumeak bizikletak erabiltzen hasi ziren, sektore femeninoaren askatasun sinbolo bihurtuz. Horrez gain, bizikletaren erabilera mugimendu sufragistekin lotua egon zen.[1]

1920. urtetik aurrera, biztanleriaren nahierak aldatzen joan ziren eta bizikletaren moda murriztu zen, automobilak agertzen hasi zirelarik. Gainera, 30-40-50 hamarkadetako gerren ondorioz aldaketa ugari eman ziren munduan. Horregatik, 50-60ko hamarkadetan, automobila zen erregea eta publikoarentzat gehien saltzen ziren bizikletak umeentzako ziren, ez nagusientzat.[2]

Arrakasta Txinan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, Txinaren kasuan, 20ko hamarkadan bizikletarekiko gogoa handitu zen eta 30eko hamarkadan, atzerriko lehen bizikleta muntai lerro fabrikak sortu ziren. 1949an, Txinako Errepublika Popularreko gobernuak erabaki zuen bizikleta, hiri barruko oinarrizko ibilgailua izango zela. 1958an Txinak milioi bat baino bizikleta gehiago sortzen zituen urtero. Garai hau dela eta, Txinak gaur egungo munduko bizikleta guztien %60a ekoizten du..[2]

Mundu gerren osteko bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu Gerren eta Depresio Handiaren ondoren, 60ko hamarkada osteko garaiak esperantza eta askatasunez beteak egon ziren eta bizikletaren bilakaeran eragin positiboa izan zuen, 1960 eta 1975 urteen artean, bizikleta bera sortu zenetik izan dituen urte arrakastatsuenak izanik. Batzuek garai honi, “bizikletaren boom”-a deitu izan diote, urte hauetan, salmentak asko ugaritu baitziren.[2]

Garai honetan, motocross txapeldunen diseinuan oinarritutako BMX delako bizikletak sortu ziren eta kultura popularrean arrakasta handia izan zuten. ET, Karate Kid eta BMX Bandits pelikula klasikoetan bizikleta hauen agerpenak, gazteen arteko ospean eragin handia izan zuen.[2]

Mendi bizikletak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. urtean lehen mendi bizikleta sortu zen. Esan daiteke, mendi bizikletak jada, aurreko mendetik sortuak zeudela, garai haietan ez baitzegoen errepiderik. 80ko hamarkadan sortutako bizikleta hau, Californiako hippie talde baten diseinuan oinarritu zen. Bizikleta modelo hau masiboki fabrikatzen hasi ziren eta mendi bidezidorretatik, asfaltatu gabeko bideetatik eta zelaietatik ibiltzeko pentsatuta zegoen.[2]

Hamarkada honetan zehar, teknologia altuko material berriak integratzen hasi zitzaizkien, hala nola, aluminioa, malgutze moteltzaileak, suspentsio urkilak, batez ere mendiko bizikletei. Mendi bizikleten, ohiko neumatikoak ere erabiltzen hasi ziren, mendian bizikletari oreka eta egonkortasuna emateko.[2]

Gaur egun egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, munduko hiri askok bizikleten erabilera sustatzen dute eta gero eta jende gehiagok erabiltzen du bizikleta, garraiobide ekologiko eta merke bezala, hiriko kaleetatik mugitu ahal izateko. Gainera, osasuntsu mantentzeko modu ona izan daiteke. Europa eta Estatu Batuetako hiri askok bizikletak kalean hartu eta utzi ahal izateko programa ugari dituzte. Honek, kaleetako buxadurak, modu erraz eta ekonomikoan ekiditea ahalbidetzen du eta norbere helmugara modu erosoan heltzea.[2]

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1868ko maiatzaren 31an historiako lehen bizikleta lasterketa burutu zen. Paris-eko Saint Claud parkean egin zen, 1200 metrotako distantzia motzean. Zaldi-lasterketa egitera bideratutako hartxintxarrezko lurzorua zen. Bi probaz osatutako lasterketa bat zen eta James Moore izan zen irabazlea.[3]

Lehiaketen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1885ean, Renold ingelesak bizikletaren katea eta atzeko gurpilarekiko trakzioa asmatu zituen. Honi esker, Estatu Batuetan lehen erresistentzia probak ospatzen hasi ziren. Hurrengo urtean, neumatikoen gehikuntza dela eta, sei eguneko lasterketak egiten hasi ziren. Saint Paul-en egin zen lehena, 1500 km osatuz eta Albert Schoclt irabazle ateraz.[3]

1890ean, Dunlop-ek kamaradun neumatikoak asmatu zituen eta lasterketen distantziak asko handitu ziren. 1893an, Schock-ek, Nueva Yorkeko Madison lasterketa irabazi zuen, sei egunetan 2500 km eginez. Europan mota honetako lasterketak ez ziren egin, Berlineko lehen sei eguneko lasterketa egin zen arte (1909), probaren gogortasun hori ez baitzen onartzen.[3]

1896an bizikleta lasterketak Joko Olinpikoetan sartu ziren, errepideko erresistentzia probarekin.[3]

Bizikleta lasterketa handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, mundu mailako bizikleta lasterketa garrantzitsuenak, hiru dira. Lasterketa hauei hiru asteko edo 21 eguneko lasterketa deitzen zaie. Garrantzia ordenaren arabera:  Frantziako Tour-a, Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta dira.[3]

Tour De France[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1903. urtean, L’ Auto periodikoko Henri Desgrange eta Geo Lefevre kazetariak, taberna batean batu, eta Frantziari bizikletan bira emateko aukera bururatu zitzaien. Urte bereko maiatzean burutu zen eta 6 etapa eta 2428 km-ko ibilbidea izan zen. Hasiera batean, soilik hamabost pertsona apuntatu ziren, baina sarien igoerari esker hirurogei pertsonak parte hartu zuten. Maurice Garin izan zen txapelketa honen lehen irabazlea.[4]

Gaur egun, Tour D’ France deiturikoa, 21 etapaz osatzen da. Etapa hauen artean, mota ezberdinak daude, adibidez, lauak, erliebedunak edo mendiko etapak. Gainera, Tour-a ez da soilik Frantziatik pasatzen. 2022ko lasterketa, Danimarka, Belgika eta Suitzatik ere pasatzen da.[5]

Giro De Italia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Giroa 1909ko maiatzaren 13an hasi zen, Loreto de Milan plazan. Giro de Italia, beti La Gazzetta dello Sport aldizkariarekin lotuta egon da, berak izan baitu lasterketa honen antolaketa aurrera eramateko ekimena. Gainera, Italiako lasterketa sortu baino lehenago beste hainbat lasterketen antolaketan parte hartu izan zuen, adibidez, Milan-Monza-Lecco-Erba, 1896ko lasterketan, aldizkariaren lehen edizioaren portada izan zena.[6]

Lehen txapelketa hartan, 127 parte-hartzaile egon ziren eta hauetatik 49 bakarrik lortu zuten 2449 km burutzea.[6] Zortzi etapaz osatua egon zen eta 2-3 egunero egiten zuten hauetako bakoitza. Parte-hartzaile ia guztiak italiarrak ziren, lau frantses izan ezik, eta lau pertsonako taldeetan banatzen ziren. Luigi Ganna, italiarra,  izan zen irabazlea.[7]Gaur egungo Giroa, 21 etapaz osatzen da.[8]

La Vuelta de España[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935. urtean izan zen lehen aldia eta Madrilgo hirian izan zen hasiera. 50 parte-hartzailez osatu zen lasterketa eta 3425 km burutu behar izan zituzten, apirilaren 29 eta maiatzaren 15 artean, hamalau etapatan banaturik. Etapa hauetatik hamarrek 250 km-ak gainditzen zituzten. Gustaaf Deloor izan zen irabazlea.[9] Gaur egungo vueltak, 21 etapa dauzka.[10]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2017-04-19). «Hace 200 años de la primera bicicleta: estos fueron los primeros modelos» Verne (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  2. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Historia de la bicicleta durante los últimos 200 años | Bikester.es» www.bikester.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «Origen del Ciclismo - Carreras y Evolución | CurioSfera-Historia» CurioSfera Historia 2022-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  4. Diario AS, S. L.. «Historia - Tour de Francia en AS.com» AS.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  5. (Gaztelaniaz) «El recorrido oficial - Tour de France 2022» www.letour.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  6. a b (Gaztelaniaz) «El recorrido oficial - Tour de France 2022» www.letour.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  7. (Gaztelaniaz) «El primer Giro de Italia de la Historia. ¿Cómo surgió? ¿Por qué?» elSuperHincha 2016-05-13 (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  8. (Gaztelaniaz) «Ruta y etapas del Giro de Italia 2022 | Giro d'Italia» Giro d'Italia 2022 (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  9. «Web Oficial de la Vuelta a España - Historia» historia.lavuelta.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  10. (Gaztelaniaz) «El recorrido de La Vuelta 22 - La Vuelta 2022» www.lavuelta.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).