Lankide:Jugatx Uriarte02

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izozmendi osoaren irudia

Izozmendia edo iceberga ur gezaren izotzezko masa handi bat da, itsasoko uretan flotatzen dagoena. Glaziar baten ertza apurtzean eta uretara erortzen denean sortzen dira. Oso ikusgarriak diren arren, izozmendi baten bolumenaren %90a ur azpian dago, itsasozko uraren dentsitatea Izozmendiarena baino handiagoa delako. Horren ondorioz ezin dugu Izozmendi baten itxura guztiz zehaztu.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izozmendiak itxuraren eta tamainaren arabera sailkatzen dira:

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen hau ikusgai dagoen izozmendi zatiaren araberakoa da:

  • biribildua (dome) : gainazal leun eta biribildua
  • tontorduna (pinnacled) : altuera handiko tontor bat edo gehiago dituena
  • higatua (drydock) : malda txikikoa eta gainazal irregularrekoa, higaduren eraginez
  • potoloa (blocky) : gainalde lauekoa eta ertz bertikal aldapatzukoak, luzera 3-5 bider handiagoa altuera baino
  • zapala (tabular) : itxura lauekoa, luzera 5 bider handiagoa altuera baino

Tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen hau izozmendi osoaren araberakoa da:

  • Apurra (Glowler): altuera metro 1 baino gutxiago eta 5 luzera-metro baino gutxiago
  • Zatia (Bergy Bit): altuera 1 eta 4 metro bitartean eta luzeera 5 eta 14 metro bitartean
  • Txikia (Small):altuera 5 eta 15metro bitartean eta luzeera 14 eta 60 metro bitartean
  • Tartekoa (Medium):altuera 16 eta 45 metro bitartean eta luzeera 61 eta 122 metro bitartean
  • Handia (Large): altuera 46 eta 75 metro bitartean eta luzeera 123 eta 213 metro bitartean
  • Oso handia (Very Large):altuera 75 metro baino gehiago eta luzeera 213 metro baino gehiago


Hitzaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izozmendi hitza ingelesetik datorren iceberg hitzetik dator. Beste hizkuntza batzuk ere izotz masa honi erreferentzia egiteko antzeko hitzak erabiltzen dituzte. Adibidez, Alemanez Eisberg esaten da eta Suedieraz isberg esaten da.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero 16.000 izozmendi inguru sortzen dira ipar hemisferioan. %90 Groenlandian ematen dira. Izozmendi huen iraupena ezin da zehaztu. Udan txikiago bihurtzen dira tenperaturak igotzen direlako. Izozmendi bat ur korronteen ondorioz ur beroagoetara mugitzen bada azkarrago desagertuko da. Izozmendi hauen urketa, aldaketa klimatikoaren eraginak gutxiesten lagundu dute. Usten dituzten alga arrastoen bidez atmosferan amaituko zuen CO2a harrapatzen dutelako.