Edukira joan

Lankide:JulenAldalur/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Altzairu kirurgikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila kirurgikoko altzairua, tresneria kirurgikoa deritzon eragiketa kirurgikoetan erabiltzen diren tresnak fabrikatzeko erabiltzen den altzairu mota bat da (bisturia, pintzak, guraizeak etab.). Altzairu mota hau pertsona gehienengan erreakzio alergikorik ez eragiteko hautatzen da.

Altzairu kirurgikoa altzairuaren aldaera bat da, eta eskuarki, horrela dago osatua: kromo-aleazioa (%12-20), molibdenoa (%0,2–3) eta batzuetan, nikela (%8-12). Kromoak higadurarekiko eta korrosioarekiko erresistentzia eta Nikelak akabera leuna ematen dio metalari. Molibdenoak gogortasun handiagoa ematen dio eta zorroztasunari eusten laguntzen dio.

Kirurgiko hitzak, altzairu mota hori tresna kirurgikoak egiteko elementu egokia dela esan nahi du, erraz garbitzen eta esterilizatzen delako eta sendoa eta korrosioarekiko erresistentea baita. Nikel, kromo eta molibdeno aleazioa ortopedia-inplanteetarako ere erabiltzen da, hezurrak birsortzeko laguntza gisa, bihotzeko balbula artifizialen egitura-zati gisa eta bestelako inplante metalikoetan ere bai. Gerta daitekeen konplikazio nagusia nikelarekiko erreakzio sistemikoa da.

Altzairu herdoilgaitzaren bi aldaera nagusi daude: ferritikoa eta austenitikoa. Tresneria kirurgikoaren zati handi bat altzairu ferritikoarekin egiten dira, altzairu austenitikoa baino gogortasun handiagoak lortu daitezkeelako tenplatuz. Altzairu kirurgiko ohikoenak SAE 316 altzairu herdoilgaitza eta SAE 440, SAE 420 eta SAE 630 altzairu herdoilgaitz martensitikoak dira.

Gaur egun, altzairu kirurgikoaren ordez, titanioa erabiltzen da inplante metaliko iraunkorra behar den prozeduretan. Titanioa metal erreaktibo bat da, bere azalera airearekiko esposizioan azkar oxidatzen dena, eta oxido azalera egonkor mikroegituratua sortzen duena. Azalera hori ona da hezurra hazi eta inplante ortopedikoei itsasteko, baina ezin du korrosioa jasan ezarri ondoren. Beraz, altzairua aldi baterako inplanteetan erabil daiteke, eta titanioa, berriz, garestiagoa denez, inplante iraunkorretan.

Tresneria motaren arabera, erabilitako aleazioa pixka bat aldatzen da, ertz zorrotzagoa edo indar gehiago lortzeko.

Presiopean jar daitezkeen inplanteak eta tresneria (hezurrak konprimitzeko torlojuak eta horiek lotzeko torlojudun plakak, protesiak, etab.) altzairu austenitikoz egiten dira, ez baita hain hauskorra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stainless Steel Surgical instruments Boston Career Institute (BCI Inc.) identifikatutako martensitiko eta austenitikoak 400 eta 300 seriekoak dira.