Edukira joan

Lankide:Julen Basabe/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

INFILTRAZIO PUTZUAK

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infiltrazio putzuak (soakaway) lurrean egiten diren sakonera txikiko zuloak dira material granularrez edo harri txikiz beteta daudenak. Egitura hauek euri prezipitazioa filtratzea ahalbidetzen dute eremu txikietan uraren kaudala erreduzituz, bere bolumena txikituz eta ur zirkulazioaren sare printzipaletik deskonektatuz.

Non jartzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Putzu hauek ez dira erabilgarriak iragazkortasun gutxiko lurretan. Normalean zonalde urbanizatuetan jartzen dira eta maila freatikoaren gainean geratzea gomendatzen da uraren exfiltrazioa (infiltratutako ura berriz gainazalera bueltatzea) ahalbidetzeko.

Zoruak zenbait karakteristika bete behar ditu. Lurraren infiltrazio kapazitatea 12mm/h-koa baino handiagoa izan behar da eta ezin du buztina eduki kolmatazioa ez gertatzeko. Putzuak eremu baten uraren infiltrazioaz arduratzen denez, eremu hauek ezin dira handiak izan, 2 hektarea ingurukoak. Ekaitzen arteko periodo lehor bat behar dute putzuaren funtzionamendu egokia bermatzeko. Exfiltrazioak gertatu daitezen, maila freatikoa 1,2 metro baino distantzia handiagora egon behar da. Segurtasun moduan, geotestilak erabiltzen dira filtro eta sakabanatze moduan material granularra biltzeko. Emergentzia gainezkabideak jartzea gomendatzen da putzuaren diseinu deposituaren kapazitatea gaindituz gero, ur soberakina estolderia sarera eraman ahal izateko.

Gerta daiteke exfiltrazioa gertatzean lurra kutsatzea eta horretarako ura putzura eramaten duen kanalean filtro bat jartzea gomendatzen da.

Putzuaren kolokazioa kontuan izan behar da. Eraikinen zimentazioen eta errepideen alboan jartzeak arazoak suposa dezake egitura horien funtzionamenduan eta mantenimenduan.

Non ezin dira jarri?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

General Binding Rules ingurumen agentzian sartu eta begiratu zer nolako karakteristikak bete behar diren. Infiltrazio putzuak ez dira ondo ekipatuak ura estolderia batetik irteten bada.

Zergatik erabiltzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurra heze eta garbi eta lorategi zein belarrentzako ur iturri egonkor bat izateko eraikitzen dira. Orokorrean, uraren mugimendua kontrolatzen du eta bere erabilera eremu handiagotara zabaltzen du.

Ekaitzak edo prezipitazio handiak daudenean uholdeak egotea aurreikusi dezake eta ur bolumen gehiegi dagoen momentuetan drainatze sistema efikaz moduan lan egiten du. Aplikazio komertzial zein etxetiarrak ditu batik bat.

Etxetiar putzuak normalean lorategiak ureztatzeko erabiltzen dira eta propietatearen perimetroan eraikitzen dira. Beste elementu bat infiltrazio putzuen antzekoa dena estolderia frantzesak dira. Hauek modu antzekoan eraikitzen dira lurrean zulo bat eginez eta grabazko materiala bertan jarriz. Honetan tutu bat jartzen da gainazaleko ura drainatzeko. Batzuetan Frantziar estolderia hauek infiltrazio putzuetara konektatuta daude.

Nola mantentzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzitsua da infiltrazio putzuen alboan dagoen begetazioa ondo mantentzea sustraiak putzura sartu ez dezaten ur iturri baten bila joanda. Hau gertatuz gero putzuaren eraginkortasuna minimizatzen du. Horretarako, putzua eta ingurukoaren ikuskapena egitea beharrezkoa da, urtero. Gainazalean ur putzuren bat edo ur emari bat ikuskatzen bada, infiltrazio putzuaren funtzionamenduan arazo bat dagoelaren seinale da eta putzuaren garbiketa bat behar duela esan dezake. Material infiltratzaileen eta sedimentuen garbiketa bat bideratu behar da kasu hauetan.

Infiltrazio putzu baten garbiketa egiteko zenbait pausu jarraitu behar dira. Ez da gomendagarria pala batzuekin eta pikoekin egitea putzuko filtroa zein plastiko elementuak apurtu edo hondatu daitezkeelako. Infiltrazio putzu baten durabilitateari dagokionez, 10-15 urtez iraun dezake mantenimendu ona eginez.

Prebentzio moduan, zenbait akzio gomendatzen dira:

  • Pilatutako material sedimentarioa garbitu behar da %25-eko bolumenera heltzen denean dekantazio kameran.
  • Injekzio putzuetan, uraren kalitatea neurtu laborategiko entseguak eginez hutsune baten susmoa egonez gero.
  • Gainazaleko drainatzearen garbiketa egin, obran sedimentuen pilaketa ekiditeko. Akzio hau dekantagailuen garbiketa aurreztea ahalbidetzen du.

Nola instalatzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infiltrazio putzua instalatu baino lehen, lurraren kalitatearen test bat egin behar da jakiteko urak ondo drainatuko den azkar eta modu eraginkor baten. Lurra buztin kantitate handia badu, ez da gomendagarria bertan jartzea uholdeen lokalizazio puntu bat bilakatzen lagundu dezakeelako. Lege orokor moduan, infiltrazio putzuak ezin dira eraiki eraikin batetik 5 metro baino hurbilagora.

Uraren isuriaren forma ezberdinen arabera, bi mota daude:

Xurgapen putzua: infiltratutako urak zoru ez saturatuetatik pasatzen denean, hau da, maila freatikoa putzuaren basearen behekaldean kokatzen denean. Honela, euri ura zoruan infiltratuko da maila freatikora heldu baino lehen.

Injekzio putzua: Maila freatikoa putzuaren basea baino gorago badago, kasu honetan infiltratutako urak berehala lurpeko uran sartuko da.

Maila freatikoaren puntu altuena edo estratu iragazgazkorra 1 metro beherago badago putzuaren basearekin konparatuz, injekzio putzu moduan sailkatzen da.

Infiltrazio putzuaren abantailak eta desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abantaila moduan hurrengo karakteristikak daude:

  • Isurketa uren bolumena jaisten du eta emari maximoa ere. Honek uholdeen sorketan eragin handia dauka urak drainatzeko beste metodo bat delako eta estolderien urek ez dute gainezka egiten.
  • Paisaian ondo moldatzen dira. Infiltrazio putzuak lur sakonera batean daudenez ez dute paisaia eraldatuko.
  • Gainazalean ur putzu handiak egotea sahiesten du eta urmaelan sortzea ekiditen du moskitoen proliferazioa ahalbidetuz.
  • Kasu batzuetan modu errazagoa da ura areka batera edo estolda sare batera eramatea baino.
  • Espazio gutxi betetzen du.
  • Eraikitzeko eta mantentzeko erraza maila lokal batean.

Desabantailak hurrengoak dira:

  • Oso erraz traba daitezke eta horregatik ez da gomendagarria lur finetan egitea. Lur finak, buztina duten lurrei dagozkie.
  • Kutsaduren pilaketa eta trabaketa zaila da ikustea eta lokalizatzea. Honek mantenimendu lanari zailtasunak eta dedikazio gehiago ematen dio.
  • Infiltrazio putzu baten eraikuntzak, porrot tasa oso altua du bere mantenimendu defizienteagatik, lokalizazio txarragatik edota sarreran egondako zikinkerien eta zaborren pilaketagatik.
  • Drainatze zonalde txikietara limitatuta daude. Infiltrazio putzuek ezin dute area oso handi bat drainatu egitura sinple eta txikia delako. Honek lorategi askotan erabiltzea ekiditzen du.
  • Drainatutako ura zikin edo kutsatuta badago, zorua eta kapa freatikoa kutsatuta egongo dira ere.

Putzuaren kostua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inbertsio kostua: herrialde batzuetan, Frantzia moduan, kostua nahiko altua da non prezioa 250 eta 600 euroren artean dago materiala eta eskulana kontuan izanda. Hegoaldeko herraialdetan putzuaren kostua 50 euro edo gutxiagokoa izango da.

Mantenimenduaren kostua: 5 euro/urte izan ohi da kostu orokorra non honen barruan deposituaren ateratzearen gastuak kontuan hartzen diren infiltrazio kapazitatea limitatzen duena eta hornikuntza laguntzen duen.

Putzuaren errendimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emari maximoaren murrizketari dagokionez, errendimendu ertainekoa da. Bolumen murrizketaren errendimendua altua du. Uraren kalitatearen tratamenduari dagokionez, errendimendu altua dauka. Onura potentzial sozio/urbanoan errendimendu baxua du oso egitura txikia delako eta ez duela eragin handirik sozietate osoan.

Potentzial ekologiko baxua dauka ere, egituraren materialagatik eta mantenimendu txarrak ekar ditzakeen uraren kutsaduragatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]