Lankide:June.Amets

Wikipedia, Entziklopedia askea

NAZIO BATUEN BATZAR NAGUSIAREN 1541 (XV) EBAZPENA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. DEFINIZIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 1541 (XV) Ebazpena (baita Estatukideentzat gida izan behar duten printzipioak, gutunaren 73. artikuluko e) tartekian eskatzen den informazioa emateko betebeharra dagoen ala ez erabakitzeko Ebazpena bezala ere ezagutua) gobernu propioaren osotasuna lortzeko dauden hiru aukera legitimoak zeintzuk diren definitzen duen Batzar Nagusiak 1960ko abenduaren 15ean hartutako erabakia da. Hiru aukera horiek hurrengoak dira: estatu independiente batekin askatasunez elkartzea, estatu independiente batean integratzea edo independentzia eskuratzea.

2. AURREKARIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945ean Nazio Batuak sortu zirenean, 750 milioi pertsona, munduko biztanleriaren ia heren bat, lurralde ez-autonomoetan bizi ziren, potentzia kolonialen mende.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, NBEren kide fundatzaileek ahalmena eman zioten Erakundeari lurralde ez-autonomoen erabaki askearen esparruan lortutako aurrerapena gainbegiratu zezan.

Nazio Batuen Gutunaren XI. kapituluan (73. eta 74. artikuluak), Nazio Batuen deskolonizazio-ahaleginak garatzeko printzipioak ezarri ziren, eskubide berdintasunarekiko errespetua eta herri guztien erabaki askea barne, sexu, hizkuntza, arraza edo erlijioagatiko bereizketarik gabe.

Artikulu horiek, behartu egiten dituzte estatu administratzaileak mendeko lurraldeen interesak gauza guztien gainetik daudela onartzera, lurraldeetan gizarte-, ekonomia-, politika- eta hezkuntza-aurrerapena sustatzera, beren gobernu-modu egokiak sortzen laguntzera eta lurralde bakoitzaren helburu politikoak eta garapen- eta aurrerapen-etapak kontuan hartzera. Estatu administratzaileak ere behartuta daude, Gutunaren arabera, Nazio Batuei lurraldeetako baldintzei buruzko informazioa aurkeztera. Nazio Batuek gainbegiratu egiten dute lurraldeek determinazio askearen lorpenean lortutako aurrerapena.

Deskolonizazio-prozesua bizkortzeko asmoz, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1960an onartu zuen herrialde eta herri kolonialei independentzia emateari buruzko Adierazpena, 1960ko abenduaren 14ko 1514 (XV) Ebazpenean, Deskolonizazioari buruzko Adierazpena izenekoan. Herri guztiek erabaki askerako eskubidea dutela baieztatzen da dokumentuan, eta kolonialismoari, azkar eta baldintzarik gabe, amaiera emateko beharra aldarrikatzen da.

1514 (XV) Ebazpenean adierazten denez, atzerriko herriak menderatze eta esplotazio baten mende egotea oinarrizko giza eskubideen urratzea da, Nazio Batuen Gutunaren aurkakoa, eta bakearen eta munduko lankidetzaren kausa arriskuan jartzen duena. Horregatik, berehala neurriak hartu beharko dira botere guztiak lurralde fideikomisoetara eta ez-autonomoetara aldatzeko, askatasun eta independentzia absolutuak izan ditzaten.

Halaber, 1960an, Batzar Nagusiaren 1541 (XV) Ebazpena onartu zuen. Ebazpen horretan definitzen da estatu independente batekin askatasunez elkartzea, estatu independente batean integratzea edo independentzia direla gobernu propioaren osotasuna lortzeko hiru aukera legitimoak.

3. EGITURA ETA/EDO EDUKIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

‘’Estatu kideek jarraitu beharreko printzipioak Nazio Batuen Gutunaren 73. artikuluaren e) tartekian eskatzen den informazioa transmititzeko betebeharra badagoen ala ez zehazteko’’ edota Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 1541 (XV) ebazpena, aurretik esan bezala, gobernu propioaren osotasuna lortzeko dauden hiru aukera legitimoak zeintzuk diren definitzen duen ebazpena da, aurreko 1514 (XV) ebazpena leuntzen duelarik.

1541 (XV) Ebazpenaren edukiari dagokionez, estatu independente batekin askatasunez elkartzea, estatu independente batean integratzea edo independentzia gauzatzean oinarritzen da. Hitzarmenaren ostean, 12 printzipioetan oinarritzen da batez ere bere egitura.  Pritnzipioen aurretik, kontuan hartzen ditu Nazio Batuen Gutnaren XI. kapituluko helburuak, hots, lurralde ez autonomoei buruzko adierazpena, 73. eta 74. artikuluetan araututa dagoena; izan ere, honen arabera, menperapen koloniala jasaten duten herriak administratzen dituzten estatuek, urteko txosten bat egin behar dute eta Idazkari Nagusiari bidali komunikatzeko herri horiekin gertatzen ari dena, hots, herri horiek aukera dezaten zer nahi duten egin (independentzia lortu, esaterako). Bukatzeko, Nazio Batuen Gutuneko 73. artikuluaren e) tartekia aztertzen du, hots, informazioa transmititzeari buruzko Seien Batzorde Bereziaren txostena, Batzar Nagusiaren 1959ko abenduaren 12ko 1467 (XIV) Ebazpenak sortua; beraz, estatu kideek gutunaren 73. artikuluko e) tartekian eskatzen den informazioa transmititzeko betebeharra dagoen ala ez zehazteko zer printzipio jarraitu behar diren aztertuko du, Batzar Nagusiari jakinaraziz bere hamabosgarren bilkuraldian. Lehenik, esker ona adierazten du Seien Batzorde Bereziak egindako jardueragatik 73. artikuluaren e) tartekiaren arabera. Bigarrenik, Batzordearen txostenaren V. ataleko B azpisailean zerrendatutako printzipioak onartzen ditu. Hirugarrenik eta azkenik, erabakitzen du printzipio horiek kasu bakoitzaren inguruabarren eta egitateen arabera aplikatu behar direla, aipatutako 73. artikuluko e) tartekian eskatzen den informazioa transmititzeko betebeharra dagoen ala ez zehazteko.

Behin hau zehaztuta, eranskinarekin hasten da, hain zuzen estatu kideek jarraitu beharko dituzten printzipioekin, 73. artikuluko e) tartekiaren arabera.

  • I. printzipioak hitz egiten du XI. Kapitulua aplikatzeaz, hain zuzen garai hartan kolonia-motakoak ziren lurraldeei, hau Nazio Batuen Gutunaren egileen asmoa zelarik. Horretaz gain, Gutunaren 73. artikuluko e) tartekian eskatzen den informazioa transmititzeko betebeharra dagoela esaten da, oraindik gobernu propio osorik lortu ez duten herrien lurraldeei dagokionez.
  • II. printzipioan, Gutunaren XI. Kapituluan lurralde ez autonomoren kontzeptua ‘’gobernu propio osoa’’ lortzeko eboluzio- eta aurrerapen-egoera dinamiko batekin lotzen dela esaten da. Betebeharra bukatuko da lurraldeak eta bertako biztanleriak gobernu propio osoa lortzen dutenean; bitartean 73. artikuluko e) tartekian eskatzen dena jarraituko dute.
  • III. printzipioak dio 73. artikuluko e) tartekarikoa, nazioarteko betebeharren eremukoa dela eta nazioarteko zuzenbidea bete behar dela.
  • IV. printzipioaren arabera, informazioa transmititzeko betebeharra dago geografikoki hura administratzen duen herrialderik banaduta dagoen lurraldeari dagokionez eta kulturalki zein etnikoki desberdina dana. Hau da, nolabait deskribatzen dira zeintzuk diren lurralde kolonialen ezaugarriak.
  • V. printzipioak dio behin zehaztuta begibistan lurralde desberdina dela ikuspuntu geografiko eta ektiko edo kulturalari dagokionez, beste elementu batzuk kontuan har daitezkela. Elementu horiek, beste batzuen artean, izaera administratibo, politiko, juridiko, ekonomiko edo historikoak izan daitezke. Metropoliko estatuaren eta lurraldearen arteko harremanetan eraginik baldin badu, non lurraldea arbitrarioki kokatuta edota menpekotasun egoera batean dagoen, elementu hoiek ziurtatuko dute Gutunaren 73. artikuluko e) tartekian eskatzen den informazioa transmititzeko betebeharraren presuntzioa dagoela.
  • VI. printzipioa garrantzitsuena litzateke, hain zuzen hiru kasu aipatzen baititu lurralde ez autonomo batek gorbenu propio osoa lortu duela kontsideratzeko: estatu bat independientea eta subiranoa izatera igaro denean; estatu independiente batekin aske elkartze bat eratzean; edota independentea den estatu batera integratzen denean.
  • VII. printzipioak dio, aske elkartzea, lurralde interesdunaren erabaki aske eta bondatezkoa izan behar dela, jakinaren gainean eta prozesu demokratikoen bitartez. Bertan, lurraldearen eta hango herrien banakotasuna zein ezaugarri kulturalak  errespetatu behar dira, eta estatu independente bati elkartzen diren lurraldeko herrientzat, lurralde hartako estatutua aldatzeko askatasuna erreserbatu behar da  bide demokratikoen eta konstituzio prozeduren arabera adieraziz. Horretaz gain, elkartzen den lurraldeak bere barne-konstituzioa zehazteko eskubide izan behar du kanpoko esku hartzerik gabe, beti ere prozesu konstituzionalak jarraituz eta bere herritarrek askatasunez adierazitako nahien arabera. Eskubide honek, gainera, ez du beharrezkoak diren kontsultak egiteko aukerarik baztertuko hitzartutako aske elkartzeren baldintzen arabera.
  • VIII. printzipioa beste estatu baten integratzeaz mintzo da, hain zuzen estatu independente batera integratzea  berdintasunean egin behar dela ordura arte ez autonomoa zen lurraldea eta independentea den estatuaren artean. Bi lurraldeetako herriek herritar-estatu eta -eskubide berberak izan behar dituzte bereizkeriarik eta diskriminaziorik gabe, horri gehituz oinarrizko eskubide eta askatasunen berme berberak izan behar dituztelarik ere; biek eskubide eta aukera berberak izan behar dituzte gobernuaren organu exekutibo, legegile eta judizialei dagokionez parte hartzea zein ordezkaritza izateko maila guztietan.
  • IX. printzipioak integrazioa gauzatu ahal izateko baldintzak azaltzen ditu. Batetik, integratzen den lurraldeak autonomiazko estatu bat lortu behar izan du eta instituzio politiko askeak izan, modu horretan herriek aukeratzeko aukera izan dezaten, arduraz, jakinaren gaineran eta prozesu demokratikoen bitartez. Bestetik, integrazioa, lurraldeko herriek askatasunez adierazitako nahien emaitza izan behar du, haien estatutuaren aldaketaz jakitun, jakinaren gainean eta prozesu demokratikoen bitartez, inpartzialki aplikaturik eta helduen sufragio unibertsalarean oinarrituz. Nazio Batuek, beharrezkoa denean, prozedura horiek zain ditzakete.
  • X. printzipioak dio Nazio Batuen Gutuneko 73. artikuluko e) tartekian esaten dena, segurtasuna eta ordena konstituzionalaren kontsiderazioen mugei loturik dagoela. Hau da, egoera jakin batzuetan, informazioaren irismenak mugatuak izan daitezke, baina 73. artikuluko e) tartekian adierazitako mugek ezin du estatu kiderik salbuetsiko XI. Kapituluak adierazitako betebeharrei dagokionez. ‘’Mugak’’ horiek, transmititu beharreko izaera sozial, ekonomiko eta hezkuntza-arlokoak bakarrik izango dira.
  • XI. printzipioaren arabera, Gutunaren 73. artikuluko e) tartekian aipatzen diren orden konstituzionalaren kontsiderazio bakarrak, lurraldeak estatu kideko administratzailearekin  dituen  konstituzio harremanetatik ondorioztatutakoak dira. Kontsiderazio horiek, erreferentzia egiten diote lurralde bateko konstituzioak autonomia ematen dionean gai ekonomiko, sozial eta hezkuntza-arlokoei dagokionez, instituzioen bidez askatasunez erabakitakoak. Bestalde, 73. artikuluko e) tartekiak esandakoa mantendu egin behar da, beti ere harreman konstituzional horiek direla eta, estatu kide administratzailearen gobernu edo parlamentua ezintasun egoera baten aurkitzen bada datu estatistikoak edo lurraldeko egoera ekonomiko, sozial edo hezkuntza-arlokoari buruzko beste informazioa jasotzeari.
  • XII. printzipioak dio, segurtasun eskakizunak ez direla iraganean aipatu. Oso salbuespenezkoak diren egoeretan bakarrik egotzi ahal izango da segurtasun alderdiren bat, egoera ekonomiko, sozial eta hezkuntza-arlokoei buruzko informazioari. Beraz, beste egoera batean, ez litzateke informazioa transmititzeko mugarik egon behar segurtasun arrazoiengatik.

4. SARTZEKO PROZESUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik aipatu bezala, 1541 (XV) Ebazpena, 1960ko abenduaren 15ean sartu zen indarrean, hain zuzen 1514 (XV) ebazpena onartu zen hurrengo egunean, Batzar Nagusiak onartua. Ebazpen berriak, aurrekoa leuntzen edo mugatzen du, izan ere hori zen estatu kolonizatzaileek nahi zutena, 1541 (XV) Ebazpena lehen baino lehen indarrean sartzea 1514 (XV) Ebazpenak eraginik izan ez zedin. Azken honek, herrien libre autodeterminazioa egikaritzeko independentziaren bidez egiten dela aurreikusten du; 1541 (XV) Ebazpenak aldiz, beste abagune batzuk ematen ditu independentziaz gain, hala nola, aske elkartzea eta integrazioa, 2625 (XXV) Ebazpenak ere barnebiltzen dituelarik.

5. ONDORENGO APLIKAZIOA ETA GARAPENA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5.1. Deskolonizazioa gainbegiratzeaz arduratzen diren nazio batuen gobernuarteko organoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzar Nagusiak, 1946ko 66 (I) Ebazpenean, hasiera batean, ad hoc batzorde bat eratu zuen, Gutunaren 73 e). artikuluaren arabera emandako informazioaren sumarioa aztertzeko, Batzar Nagusiari informazio hori gainbegiratzen laguntzeko. Eskutitzaren 73 e) artikuluaren arabera informazioa helarazten zuten estatu kideen ordezkari-kopuru berak eta bidezko ordezkaritza geografikoan oinarrituta izendatutako kideen ordezkariek osatzen zuten komitea. Hurrengo urteetan, Gutunaren 73 e) artikuluaren arabera helarazitako Informazio Komite Bereziak, geroago Lurralde Ez Autonomoei buruzko Informazio Batzordea izena hartu zuenak, bere gain hartu zuen Gutunaren 73 e) artikuluaren arabera igorritako informazioaren laburpenak eta analisiak aztertzeko lana, organismo espezializatuek egindako edozein dokumentu barne. Eta 1963an, batzordea desegin egin zen (ikus Batzar Nagusiaren ebazpenak: 146 (II), 219 (III), 332 (IV), 333 (IV), 569 (VI), 646 (VII), 933 (X), 1332 (XIII), 1700 (XVI) eta 1970 (XVIII)).

1961ean, Batzar Nagusiak, 1654 (XVI) Ebazpenean, Batzorde Berezia ezarri zuen, Independentzia Herrialde eta Herri Kolonialei Emateari buruzko Adierazpenaren Aplikazioari buruzko Egoera aztertzeko ardura zuena (Deskolonizazio Batzorde Berezia edo C-24 ere esaten zaio), 1960ko Adierazpena betetzen zela ikuska zezan eta haren aplikazioari buruzko gomendioak eman zitzan. C-24 taldeak 1962an ekin zion lanari jatorrizko 17 kideekin, eta handik gutxira, 1962. urtearen amaieran, 24 kidera zabaldu zen (osaerari buruzko xehetasun gehiago izateko, ikus C-24ko kideen orria). Lurralde Ez Autonomoei buruzko Informaziorako Batzordea desegitearen ondorioz, C-24 taldeari emandako informazioa aztertzeko lana agindu zitzaion, Gutunaren 73 e). artikuluan agindutakoaren arabera, Batzar Nagusiaren 1970 (XVIII) Ebazpenaren arabera.

Deskolonizazioari buruzko programako gaiak ere aztertzen ditu Batzar Nagusiko Batzorde Nagusietako Politika Bereziko eta Deskolonizazioko Batzordeak (Laugarren Batzordea). Laugarren Batzordeak C-24ren gomendioak aztertzen ditu, eta ebazpen- eta erabaki-proiektuak egiten ditu, Batzar Nagusiaren osoko bilkuran aurkezteko.

5.2. Nazio Batuen babesa eta laguntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, C-24k eta bere mahaiak, Laugarren Batzordeak bezala, deskolonizazioari buruzko saioetan, Politika Gaietarako eta Bakea Finkatzeko Sailaren (DAPCP) eta Batzar Nagusiaren eta Konferentziak Kudeatzeko Sailaren (DAGC) Deskolonizazio Bulegoaren laguntza dute, eta horiek, hurrenez hurren, funtsezko laguntza eta prozedura-babesa emateaz arduratzen dira.

Lurralde ez-autonomo esaten zaio Nazio Batuen Erakundearen (NBE) aginduz deskolonizazio-prozesu baten xede izan behar den mendeko lurraldeari. 2012an, 16 lurralde zeuden oraindik deskolonizatu beharreko lurralde ez-autonomoen zerrendan: Aingira, Bermudak, Gibraltar, Guam, Kaiman Uharteak, Malvina Uharteak, Turkiar Uharteak eta Kaiko Uharteak, Britainiar Birjina Uharteak, Estatu Batuetako Birjina Uharteak, Montserrat, Kaledonia Berria, Pitcairn, Mendebaldeko Sahara, Samoa Amerikarra, Santa Helena eta Tokelau.

6. IKUS ERE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nazio Batuen Gutuna.
  • 1960ko abenduaren 14ko 1514 (XV) Ebazpena.
  • 1953ko azaroaren 27ko 752 (VIII) Ebazpena.
  • 1959ko abenduaren 12ko 1467 (XIV) Ebazpena.
  • 1970eko urriaren 24ko 2625 (XXV) Ebazpena.

7. ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 1541 Ebazpena (1960). Resolución 1541 (XV), “principios que deben servir de guía a los estados miembros para determinar si existe o no la obligación de transmitir la información que se pide en el inciso e del artículo 73 de la carta”. Eskuragarri hemen:  https://www.iri.edu.ar/publicaciones_iri/manual/Principios/res1541XV-1960.pdf [Kontsulta eguna: 2022/11/30].
  • Nazio Batuen Batzar Nagusiko 1467 (XIV) Ebazpena (1959). Resolución 1467 (XIV). Cuestiones generales relativas a la transmisión y examen de información. Eskuragarri hemen: https://www.noticieroficial.com/Internacional/DIH/ONUAG/ONUAGR1467-1959.pdf [Kontsulta eguna: 2022/12/1].
  • Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 2625 (XXV) Ebazpena 1970). Resolución 2625 (XXV). Declaración sobre los principios de derecho internacional referentes a las relaciones de amistad y a la cooperación entre Estados de conformidad con la Carta de las Naciones Unidas. Eskuragarri hemen: https://www.dipublico.org/doc/A-RES-2625(XXV).pdf [Konstulta eguna: 2022/12/5].

8. KANPO ESTEKAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 1541 Ebazpena (1960). Resolución 1541 (XV), “principios que deben servir de guía a los estados miembros para determinar si existe o no la obligación de transmitir la información que se pide en el inciso e del artículo 73 de la carta”. Eskuragarri hemen: https://www.iri.edu.ar/publicaciones_iri/manual/Principios/res1541XV-1960.pdf [Kontsulta eguna: 2022/11/30].
  • Nazioarteko Zuzenbide Publikoari buruzko liburua (2020). Civitas: Sistema De derecho Internacional Público (6ª ED.)