Lankide:Juneaini/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benta Berriko Kiroldegia

Benta Berriko Kiroldegia XX. mendearen bukaeran sortu eta gaur egun martxan diharduen Donostiako Antigua auzoan kokatutako kiroldegia da. Bere tamaina handiko egiturak bertan arlo desberdinetako kirol asko egin ahal izatea ahalbidetzen diete Donostiako kirol txartelaren bazkide diren pertsona guztiei, baita sarrera ordaintzen dutenei ere.

Helbidea: Bertsolari Xalbador, 2

Helbidea: Bertsolari Xalbador, 2 Benta Berri Kiroldegiaren kanpoko kantxak.jpg Telefono zenbakia: 943 210 070 E-maila: [kirolak@donostia.eus
Benta Berri Kirodegiko kantxak

Telefono zenbakia: 943 210 070

E-maila: [kirolak@donostia.eus|udala_kirolak@donostia.eus]


Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ASTELEHEN-OSTIRAL LARUNBATA IGANDEA ETA JAI EGUNAK
INSTALAZIOEN ORDUTEGIA 7:30-22:30* 8:30-22:00 9:00-14:00
UDARAKO ORDUTEGIA (EKAINAK 11- IRAILAK 2) 7:00-20:30 9:00-20:00 9:00-14:00

OHARRA: Igerilekua ordu erdi (30minutu) lehenago itxiko da (*Igerilekua ordu bat lehenago itxiko da)[1]

*Kanpoko kantxak, 9:00-22:00 bitartean dago irekita.

Ixten diren egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urtarrilak 1, urtarrilak 20 eta abenduak 25.
  • Uztailak 4-12 bitartean (biak barne), geldialdi teknikoa egongo da.

Ordutegi bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urtarrilak 19: 18:00tan itxiko dira instalazioak.
  • Abenduak 24 eta 31: 14:00etan itxiko dira instalazioak.

Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako egitura hauetan gozatu dezake bazkide den edo sarrera ordaintzen duen edonork:

  • Hiru igerileku: igerileku handi bat hiru zatitan banatuta (50x30), igerileku ertain bat (25x12.5), eta igeriketan ikasteko igerileku txiki bat (12.5x10).
  • Erabilera desberdinetarako bi gela (120m²)
  • Muskuluak eta kardiobaskularra lantzeko gimnasioa (300²).
  • Saskibaloi eta futboleko hainbat kantxa; barruan nahiz kanpoan.*
  • Ping-pongeko mahai bat, kanpoan.
  • Atletismoko pista txiki bat, kanpoan.
  • Hiru frontoi txiki, kanpoan.

*Hainbat ikastolek, institutuek eta saskibaloi taldeek bertan entrenatu egiten dute, baita batzuk partiduak jokatzen dituzte ere.[2]

Aurreko guztiaz gain, erabiltzaile guztiek takila batzuk erabili ditzakete euren gauzak gordetzeko, baita egoera bikainetan aurkitzen diren aldagela batzuk ere.

Taberna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pintxo, ano eta razioen karta

Hainbat eskaintza ezberdin dituzte:[3]

  • Eguneko menua (5-9 € )
  • Asteburuko menua (15-19 € )
  • Karta
  • Pintxoak

*Gozoki denda moduko bat ere badute.

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aste egunetan: 9:15-9:30 ordutan ireki eta 22:30 ordutan itxi.
  • Asteburuetan, 10:00-etatik, jendea joan arte.

*Baina eguneroko menua, soilik eguerdian 13-15:30 bitartean dago eskainita.

Iristeko moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobusez, trenez, kotxez, motorraz, bizikletaz baita oinez ere iritsi daiteke. Kotxez eta motorraz joatekotan, aparkalekua aurkitzea zaila dela kontuan hartu behar da. Bizikletarentzat, berriz, hainbat aparkatzeko eremuak daude. Horrez gain, autobusez eta trenez iritsi nahi bada, ondorenean hainbat konbinazio[4] azaltzen dira:[5]

  • DONOSTIAN (autobusa): Bulebarretik, zentrotik, Grosetik, Añorgatik eta Errotaburutik joatekotan, hainbat d.bus daude; hala nola, 5 (gertuen uzten duena), 25, 33, 40 eta 45.
  • DONOSTIAN (trena): Easo plazan (Amara Zaharra), Intxaurrondon (bi geltoki), Loiolan, Añorgan, Errekalden, Anoetan (Amara Berri) eta Herreran, Euskotrena hartuz, Lugaritz geltokian jaitsita.
  • Beste edozein herritatik ere hainbat ibilgailu publikoren konbinazioren bitartez irits daiteke bertara. Ez da gomendagarria renfe tren linea hartzea, izan ere, urrun xamar uzten du eta, zentroan hain zuzen eta bertatik beste autobus bat hartu beharko litzake. Euskotrenek aldiz Lugaritzen du geltokia , hau da, kiroldegitik oinez hamar minutura gutxi gorabehera. Hala eta guztiz ere, beste herrietatik autobusak ere har daitezke eta kiroldegitik gehienez bost minutura izaten dute geltokia gehienek. Honako autobus hauek dute geltokia

Kontaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tlf.: 943213510
  • Fax: 943 317552
  • E-mail: info@barpolideportivobentaberri.com

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Donostiakirola.eus - Polideportivo» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  2. (Gaztelaniaz) GESTIONMAX. «Polideportivo Municipal Bentaberri - Polideportivos Municipales» sansebastian-virtual.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).
  3. (Gaztelaniaz) «Benta Berri Polideportivo | Menú Diario» Menu-Diario (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).
  4. (Gaztelaniaz) Cómo llegar a Polideportivo Benta-Berri en Donostia-San Sebastián en Autobús, Tren | Moovit. (Noiz kontsultatua: 2018-04-24).
  5. (Gaztelaniaz) Cómo llegar a Polideportivo Benta-Berri en Donostia-San Sebastián en Autobús, Tren | Moovit. (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).