Edukira joan

Lankide:Junemendia/Perspektibismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Perspektibismoa doktrina filosofiko bat da zeinek mantentzen duen pertzepzio eta ideazio oro perspektiba partikular edo ikuspuntu kognitibo batetik gertatzen dela. Horrek esan nahi du badirela eskema kontzeptual edo ikuspegi posible asko, edozein egiazko judizio posible determinatzen dituztenak. Horren ondorioz, ez dago modurik behin-betiko "egiazko" mundua kontsideratzeko, hala ere, ez du proposatzen derrigorrez perspektiba guztiak baliokideak izatea.

Kontzeptua Leibnizek sortu zuen eta Friedrich Nietzschek garatu zuen, zeinek eragina izan zuen José Ortega y Gasset bezalako filsofoengan. Ernst Nolten eta beste batzuen aburuz, Nietzschek Gustav Teichmüller-en kontzeptua eta terminoa hartu zituen.

Perspektibismoak ezinezkotzat jotzen du metafisika objektiboa, eta dio ez dagoela kultura-egiturak edo izendapen subjektiboak zeharkatzen dituen ebaluazio objektiborik. Hortaz, ez daude gertaera objektiborik eta ezin daiteke gauza bat bere baitan ezagutu. Honek zatiketa sortzen du egiaren eta ikuspuntu partikularraren (edo bakarraren) artean eta honek esan nahi du ez daudela absolutu etiko edo epistemologikorik. Horren ondorioz, filosofiaren, metodo zientifikoaren eta abarren arauak etengabe berrezartzen dira perspektiba indibidualen zirkunstantzien arabera. Beraz, "egia" ikuspuntu desberdinen integrazioak sortutako osotasun gisa formalizatzen da.

Beti bereganatzen ditugu perspektibak, baina ez gara horretaz konturatzen, honela existentziaren banakako kontzeptuak gizabanakoaren inguruabarren arabera definitzen dira. "Egia", azken finean, pertsonak eta komunitateak sortutakoa da. Ikuspegi hau ez dator bat erlatibismo mota askorekin zeintzuk aintzat hartzen duten proposizio jakin baten egia ezin dela ebaluatu "egia absolutu" baten inguruan kultura eta testuingurua kontuan hartu gabe. Hauek ez dute atentzioa begiraleen pertzepzioetan jartzen perspektibismoak egiten duen moduan.