Wikipedia, Entziklopedia askea


Zer da Snapchat?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

      Entzun!

Snapchat, Estatu Batuetan sortutako mezularitza-aplikazio bat da. Mugikorrean, tabletetan edo ordenagailuan deskargatu daitekeen aplikazioa da. Snapchaten ikono hori kolorekoa da eta mamu baten itxura dago irudikatuta. Evan Spiegel, Bobby Murphy eta Reggie Brownek sortu zuten 2011an.

   Ba al dakizu   
Snapchatek 332 milioi erabiltzaile ditu egunero eta 2.500 milioi argitalpen egiten dira egunero.
Erabiltzaileen bizilekua (2014)

Zer funtzio ditu Snapchat?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Snapchat aplikazioa argazkien aplikazio bat bezala sortu. Hala ere, beste hainbat aukera eskaintzen dizkigu. Hasteko, erabiltzaileek argazkiak eta bideoak grabatzeko aukera dute. Behin grabatuta, testuak eta marrazkiak gehitzeko aukera dago eta nahi izanez gero, lagunen bati bidaltzeko aukera ere. Guk bidalitako mezua zenbat segunduz ikusi dezaketeen moldatu dezakegu. Hori gutxi balitz, aplikazioan diseinatutako filtroak erabili daitezke. Bideoa edo argazkia gailuan deskargatu nahi badugu, "gorde" botoian klikatu beharko dugu. Argazki eta bideo hauek Snaps bezala ezagutzen ditugu.

Zertarako erabiltzen da Snapchat?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ARGAZKIAK EGITEKO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Snapchat aplikazioa ireki bezain laister argazkiak egiteko funtzioarekin egiten dugu topo. Behin argazkia egin aurretik edo ondoren filtro bat jartzea erabaki dezakegu. Aplikazio honen berezitasuna argazkietan erabiltzen diren filtroak dira. Filtroen bidez, aurpegi barregarriak, animali aurpegiak, eta beste hainbat gauza sortu ahal ditugu. Mezuak edo gometxak argazkia egin ondoren itsatsi ditzakegu. Lagunekin partekatu dezakegu behin argazkia editatu dugunean. Bidalitako argazkiak jasotzen dutenek segundu batzuk bakarrik ikusi ahal dute. Gero, ezabatu egiten dira automatikoki.

BIDEOAK EGITEKO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkiak egiteko leku berean, bideoak dibertigarriak egin ahal ditugu. Hauen iraupena minutu batekoa izan ahal da gehienez. Horretarako, pantaila azpialdean dugun borobila nahi hainbeste mantendu besterik ez dugu egin behar. Era berean, filtroak, gometxak, mezuak... gehitu ahal diegu gure bideoei.

EDITATZEKO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filtroez gain, irudiak eta bideoak atera ondoren editatzeko aukera ere ematen digu, hauetan marraztu, “stickerrak” edo pegatinak itsatsi ahal ditugu, baina horrez gain ere, bideoaren audioa aldatu ahal dugu, motelago jarriz, soinu grabeagoekin edo arinago jarrriz, soinu altuekin. Musika txertatu ahal diogu ere, edo esaten dugunari transkripzioa gehitu, edota, bideoa moztu eta audioa gehitzeko ere aukera dugu. Baita aurretik ateratako beste argazki bat gehitzeko ere.

SNAP-MAPAN NABIGATZEKO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Non gauden jakin ahal izateko, Snapchat-ek Snap-mapa aukera du. Bertan, nire kokapena, eta nire lagunen kokalekua adierazten dit. Aplikazioa ireki eta beheko ezkerrealdean aurkitzen den botoian klik eginez iristen gara mapara. Aukera honek arrisku handia dakar, izan ere, beti non zauden jakin dezakete.

BITMOJI BAT SORTZEKO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitmoji baten adibidea

Snapchatek bitmoji bat sortzeko aukera ematen digu, hau da, pertsona baten bertsio digitala. Emoticono bidezko pertsonaia bat da. Zuk sortutako pertsonai honen bidez, mezuak bidaltzeko balio dute.

Zure bitmojiari, azal kolorea, ilea, aurpegia, gorputza eta arropa aldatu ahal diozu, zure antza izan dezan.

ELKARRIZKETAK IZATEKO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Snapchat bidez lagunekin hitz egiteko aukera dugu, banaka edo taldeka, baina bidalitako eta jasotako mezuak bi aldiz soilik ikusi ditzazkegu. Behin chat-etik atera garenean, ezingo dugu mezua berriro ikusi. Sartzen garenerako, jada ez da mezurik egongo.

Zer arrisku ditu Snapchatek?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Snapchat interneten eta denentzat eskura dagoen aplikazioa denez, hainbat arrisku ditu:

- Aplikazioarekiko adikzioa. Sare sozial askorekin gertatzen den bezala kontu handiz erabili behar da Snapchat, izan ere, gehiegi erabiltzen bada edota uneoro aplikazioa erabiltzean pentsatzen bagaude ez da batere osasuntsua.

- Mezu desatseginak, mingarriak diren mezuak jaso ditzakezu.

- Informazioa pertsonalaren eskuragarritasuna. Edonork ikusi dezake zure informazioa.



Zer ondorio ateratzen ditugu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioztatu dezakegu Snapchat oso tresna erabilgarria dela eta funtzio asko eskaintzen dizkigula, baina hauek ondo erabiltzea funtsezkoa da erabilpen egoki bat egiteko eta arazoak ekiditeko. Arazo horien artean gertatu daiteke sare sozial guztietan bezala, adikzioa bihurtzea. Aplikazioan igarotzen den ordu kopurua kontrolatzea beharrezkoa da erabilpen osasuntsu baterako.


Horrez gain, erreala ez den mundu bati ohitzea, izan ere, Snapchat mundu honetan, edertasuna eta ideala den mundu bat goraipatzen da filtroen bidez. Beraz, erreala den eta ez den bi munduak ezberdintzeko zailtasuna sortu ahal da. Gainera, mundu ideal horretatik ateratzen den edozein kritikatzeko tendentzia dago. Oso kaltegarriak izan daitezkeen komentarioak sortuz. Snapchatek, gainera, lehiakortasuna sustatzen du: lagunen arteko mezu kopuruak kalkulatzen ditu eta horren arabera, lagun onenak nor diren publikoki identifikatzen ditu.


Garbi dago SnapChat, beste sare sozial asko bezala, arrisku asko dituztela, baina hala ere, funtzio onuragarri asko ditu. Horiek kontrolpean izan ahal ditugu eta erabilpen onuragrri bat egin dezakegu, betiere ondo ezagutzen baditugu beren arriskuak eta pribatutasuna mantentzen jakiten badugu.