Lankide:KZ1B12/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

MILGRAMEN ESPERIMENTUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoritate batek zerbait aginduz gero, ohikoena, esaten duena pentsatu gabe betetzea da.Portaera sumiso hori noraino iritsi daiteken jakin nahian,eta gure etika pertsonala hausteko gai garen jakin nahian, Stanley Milgram psikologoak, 1963an, pertsona batzuekin honako esperimentu hau egin zuen.Bildu egin zituen,autoritatearen bidez,konbentzituz,beste pertsona bati deskarga elektrikoak emateko,esperimentu baten parte zela esanez,(memoria eta ikasketari buruzkoa).[1]Hau egiteko, berak, makina bat jarri zuen, non boltio maximoak 450 ziren eta minimoak 25. Makina horretan, boluntarioak arriskuaz konturatzeko, 3 marka jarri zituen:

1- 75 etik 120ra Moderatua

2-135 etik 180ra Indartsua

3- 435etik 450ra Arriskua[2]

Hortaz aparte, hainbat gauza egin zituzten.Lehenik, aktore bat kontratatu zuten, deskargak jasotzen zituen itxura egiteko.Ondoren, bolondresei, esperimentua grabatuta zegoela abisatu zieten,esperimentuaren emaitzak zuzenak zirela bermatzeko.Azkenik, bolondresek ezezkoa esan ezkero, erantzun hauek jasotzen zituzten:

1-Mesedez jarraitu.

2-Esperimentuarentzako zuk jarraitzea beharrezkoa da.

3-Zuk jarraitzea behar beharrezkoa da esperimentuarentzako.

4-Zuk ez daukazu aukerarik jarraitu behar duzu.

Autoritateak 4 erantzun horiek eman ezkero, bolondresak,5. aldi batean ezezkoa esaten bazuen,ez zitzaion gehiago insistitzen[3].

Emaitzak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egin zuten lehen aldian, %65ak (26tik 40ik) 450 boltio eman zioten, deseroso sentitu arren.Gainera, parte hartu zuten guztiek 300 boltio baino gehiagoko deskarga eman zioten[4]. .Aktoreak benetan, deskargak jaso izan balitu 250 boltio pasa ondoren hilda egongo litzateke.Hau egin baino lehen, Milgramen taldean zeuden psikologo eta ikasle guztiek %0ko obedientzia egongo zela pentsatu zuten (130 boltio emango zizkiotela) eta bakarrik pertsona sadiko edo krudelek jarraituko zutela, baino ez zen hala izan.[5].

  1. https://es.wikipedia.org/wiki/Experimento_de_Milgram
  2. https://explorable.com/es/el-experimento-de-milgram
  3. https://es.wikipedia.org/wiki/Experimento_de_Milgram
  4. https://es.wikipedia.org/wiki/Experimento_de_Milgram
  5. https://es.wikipedia.org/wiki/Experimento_de_Milgram