Lankide:KZ1CD09

Wikipedia, Entziklopedia askea

MARIE MEURDRAC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marie Meurdrac Mandres-les-Roses-en jaio zen, 1610ean. Alkimista eta kimikari frantsesa izan zen. Vincent Meurdrac-en eta Elisabeth Dovet-en alaba zaharrena zen, Vicent Mandres-les-Roses-en notarioa izan zen. Marie ahizpa bat zuen Catherine (Madame de la Guette) izenekoa. 1625ean Henri de Vibrac-ekin ezkondu zen, hau Charles de Valois-en guardia komandantea zen. Charles de Valois-ekin Grosbois-en gazteluan (Boissy-Saint-Léger-en) bizi izan ziren.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikasketa gehienak bere kabuz egin zituen, baina tailer batzuetara ere joan zen, Jean Beguin-en Kimika eta Farmazia tailerrera (Paris). Zihurrena da tailer haietan neska bakarra izan zela.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra bat idatzi zuen, “Química caritativa y facil para mujeres” (“La chymie charitable & facile, en faveur des dames”) izenekoa, 1666an argitaratu zen, arrakasta handia izan zuen eta edizio bat baina gehiago izan zituen. XX. mendean edizio berri bat izan zuen. Marie lehen emakumea izan zen gai honi buruz idazten eta emakumeentzako idazten. Obra hau Guiche-ko kondesari eskani zion, Gramount-en Armand-ren (Guiche-ko kondea) emaztea.[1]

Hau bere obraren estalkia da, 1687ko edizioarena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Marie Meurdrac. 2018-04-11 (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).