Lankide:Katiadece/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

KRUSTAZEOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinezko crusta (oskola, kuskua) hitzetik dator izena. Artropodoak dira (ornogabe mota bat, bi aldeak berdinak dituena). Hainbat animali mota biltzen ditu, esate baterako, otarrainak, karramarroak, otarrainxkak eta lanpernak. Krustazeoak itsasoan, ur gezako eta, batez ere, ur gazietako animaliak dira.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputza geruza gogor batez babestua (eskeletoa kanpotik) daukatenak.

Krustazeo guztiek tamaina oso aldakorra dute: mikra batetik lau metroko japoniar armiarma-karramarro ikaragarriraino. Gorputzak hiru zati desberdin osatzen dituzte: zefalona (burua), pereioa (bularra) eta pleoia (sabelaldea).

Elikagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horietako asko karniboroak dira (haragi bizia jaten dute) eta beste batzuk, sarraskijaleak (haragi hilda jaten dute), baina ez dira igerilari bereziki trebeak; gehienek hankak eta haginak dituzte.

Ugalketa mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krustazeo gehienak sexu ugalketa bidez soilik ugaltzen dira eta sexu desberdinetako gizabanakoak dituzte. Hala ere, hermafroditak (harrak eta hemeak) diren espezie batzuk daude.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritzan, bi talde handi identifikatzen dira: gorputz luzea eta gorputz motza dutenak.

- Krustazeoak gorputz luze batekin: Otarrainxka, otarraina, izkira, zigala eta bogabantea

   Ba al dakizu   

- Gorputz laburrak: Itsas karramarroa, buia, lanperna eta nekora.

ANIMALI ORNOGABEAK
Dominguez Calvo, Katia eta Del Amo Matínez, Leyre (2019)