Lankide:Koldorb

Wikipedia, Entziklopedia askea

Niri buruzko zenbait datu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Angel Rodriguez Bengoa banaiz ere, Koldo izenez ezagutzen naute gehienek. Gasteizen jaioa, 1959. urtean, Bilbon bizi naiz gaur egun.

Lehen Hezkuntzako Irakasle diplomatura lortu nuen Eskoriatzako Irakasle Eskolan, 1980. urtean. 1986.ean, berriz, Euskal Filologiako lizentziatura eskuratu nuen.

1981ean Euskaltzaindiaren D tituluaren jabe egin nintzen. Hizkuntzen Eskola Ofizialeko ingeles- eta frantses-tituluak (C1) 2002an eta 2003an eskuratu nituen. Katalanez hitz egiten, irakurtzen eta idazten ere badakit, nahiz titulurik ez dudan. Eta italieraz nolerebait hitz egin eta ulertzeko gauza banaiz.

2013tik aurrera IRALEko irakasle nabil, Bilboko Artazugoikoa irakastegian.

Wikilari hau Lurrekoa da.

Helbidea: https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Koldorb