Lankide:Laializa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ester Expósito 2000ko urtarrilaren 26an jaio zen Madrilen. Espaniar aktoresa da. Élite seriean ateratzeagatik bihurtu da ezaguna. Txikitatik erakutsi zuen interesa mundu artistikoarengatik. 16 urte zituenean, derrigorrezko hezkuntza bukatu eta interpretazio kurtsoetara apuntatu zen. 2013 eta 2015ean Madrileko antzerki saria jaso zuen.

2016. urtean, lehenengo aldiz jarri zen kameren aurrean “Vis a Vis” seriean. Urte berean, “Centro Médico” telesailan azaldu zen. Haren lehen paper garrantzitsuena, Estoy Vivo seriean izan zen. Arrakasta lortu zuen 2018an Élite seriean azaltzeagatik. Seriearen arrakasta zela eta, Netflixek bi pelikula egiteko kontratatu zuen. Bietan paper protagonista lortuz.

Goya Sarietan

TVE “La Caza. Monteperdido” seriean ere bai parte hartu du, eta azken hilabeteetan Netflixeko serie berri batean parte hartuko duela argitaratu dute (“Alguien tiene que morir”).