Edukira joan

Lankide:Laura Aguado/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Miasia hitza grekeratik datorren mya hitzetik dator: eulia. Miasia larba dipteroek sortutako animalia baten infestazio bat da, denbora batez animalia horren ehun bizi edo hilaz, jariakinez edo irentsitako jakiez elikatzen dena. Animalia baten ehun hilez elikatu daitezkeen arren, animalia bizirik egon behar da[1].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi irizpide desberdin daude miasia sailkatzeko. Alde batetik, anatomikoa, eta bestetik, parasitologikoa[1].

Anatomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infektatzen den zati anatomikoa hartzen du kontuan[1].

  1. Sanginoboroa: larbek odola infektatzen dute.
  2. Dermikoa/subdermikoa: larbek larruazala infektatzen dute.
  3. Nasofaringeala: larbek sudur zuloak eta/edo faringea infektatzen dute.
  4. Intestinala: larbek heste meharra zein lodia infektatzen dute.
  5. Urinogenitala: larbek uretra eta/edo genitalak infektatzen dituzte.

Parasitologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ostalari parasito erlazioa hartzen du kontuan[1].

  1. Derrigorrezko parasitoak: larba fasea ostalari batean egin behar dute derrigorrez.
  2. Lehenengo mailako parasito fakultatiboak: larbak materia organiko bizian edo hilean bizi daitezke, eta miasiaren sortzaileak dira zuzenean.
  3. Bigarren mailako parasito fakultatiboak: larbak materia organiko bizian edo hilean bizi daitezke, baina jada miasia sortzen duen parasito bat egon behar da. Ezin dute beraiek zuzenean sortu.
  4. Pseudomiasiak: larbak nahigabeko miasia sortzen du.

Miasia sortzen duten euliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 euli familiak eragin dezakete miasia: Muscidae, Fanniidae, Oestridae, Calliphoridae eta Sarcophagidae.

Musciadae familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deskonposatzen ari den materia organikotik elikatzen dira, eta parasito fakultatiboak dira.

Oestridae familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau subfamilia garrantzitsu daude: Cuterabrinae, Gasterophilinae, Hypodermatinae eta Oestrinae.

Cuteribrinae subfamilia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Subfamilia honetan oso berezia den euli bat dago: Dermatobia hominis. Dermisa infektatzen duen derrigorrezko parasitoa da. Abereak, gizakia, etxeko animaliak etab. infektatzen ditu, eta larbak 35-42 egun egoten dira animalian, animaliaren larruazalez elikatzen. 1000 arrautza jarri ditzakete errunaldi bakoitzean. Helduak direnean ez dira elikatzen, eta soilik 6 egun irauten dute bizirik. Hauek bizi-ziklo berezia aurkezten dute; izan ere, arrautzak intsektu bektore (beste euli bat, eltxoa...) baten gainean jartzen dituzte, eta intsaktu bektorea ostalari apropos batera urbiltzen denean arrautzek eklosionatu egiten dute eta ateratako larbek animaliaren gainera migratzen dute.

Gasterophilinae subfamilia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekinoen digestio hodia infektatzen duten euliak daude, eta 160-2000 aurrautza jartzen dituzte errunaldi bakoitzean.

Hypodermatinae subfamilia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abereak subdermikoki infektatzen dituzte, eta 300-800 aurrautza jartzen dituzte errunaldi bakoitzean.

Oestrinae subfamilia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abereen hodi nasalak eta sinusalak infektatzen dituzte, eta emeek 500 arrautza jarri ditzakete aldi bakoitzeko.

Calliphoridae familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derrigorrezko parasitoak eta parasito fakultatiboak daude. Miasia sortzen duten euli bortitzenak familia honetakoak dira.

Cochliomyia hominivorax[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derrigorrezko ektoparasitoa da, eta odol beroko ia edozien animalia infestatuko du. Adibidez, abereak, animalia basatiak, gizakiak… Emeek arrautzak hiru egunean behin jartzen dituzte, eta errunaldi bakoitzean 200-500 arrautza jartzen dituzte,, zaurietan edo gorputzeko zuloetan. Eklosionatu eta 24h-ra hasten dira jaten. Sortzen duten zauria izugarri handia da, eta beraz, heriotza ere eragin dezake.

Chrysomya bezziana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derrigorrezko parasitoa da, eta 175 arrautza jartzen ditu ostalariaren zauri batean. Ehunen suntsipen altua eragiten du, eta ondorioz, heriotza ere eragin dezakete.

Sarcophagidae familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derrigorrezko parasitoak dira, eta gizakiak infektatzen dituzte. Zaurietan jartzen dituzte arrautzak.

Ostalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ornodun guztiak dira ostalariak: ugaztunak, hegaztiak, arrainak, narrastiak eta anfibioak. Ostalariak aurkitzeko usainak, koloreak, bero estimuluak eta estimulu taktilak erabiltzen dituzte. Ostalari osasuntsuak ez zaizkie hain erakargarriak iruditzen.

Tratamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prebenitzeko antiheltxoak erabiltzea, gorputza babesten duten arropak erabiltzea, eta zauriak ondo desinfektatzea eta zaintzea komeni da.

Terapia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baconaren terapia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baconaren gantza (egin gabe) larbek sortutako zuloen gainean aplikatzen da. Hiru ordu itxaron ondoren, larbak baconera migratzen dute, eta baconetik pintza batekin oso osorik kentzea lortzen da. Berdin erabili daitezke parafina likidoa, gel lubrifikatzailea, azazkalak pintatzekoa edo zeloa. Hala ere, kasu honetan, larbak zulo barruan hiltzea eragiten du, eta beraz, ateratzeko larben zuloan bilatzen ibili behar da.

Beraz, tratamendu hauek zuloa tapatzean oinarritzen dira. Ondoren, zauria berez sendatzen da edozein zauri bat bezala.

Antiparasitoen terapia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esprektro zabaleko agente antiparasitikoa erabiliz, larbak guztiz hiltzea lortzen da 24h pasata. Izan ere, nerbio sistemako inpultso elektrikoak oztopatzen ditu, larbaren paralisia eraginez, eta ondoren, honen heriotza. Ondoren, zauria berez sendatzen da. Erabiltzen den antiparasitikoa abermektina molekularen deribatu laktonikoa da.

Presioaren terapia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaurian presioa aplikatuz atera daitezke larbak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Advances in parasitology. Volume 35. Academic Press 1995 ISBN 0-12-031735-4. PMC 794669691. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).