Lankide:Laura lekuona/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

A30 Greba Feminista Orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko azaroaren 30ean, Hego Euskal Herri osoko milaka emakumek bat egin zuten egun osoko Greba Feminista Orokorrarekin (A30 Greba Feminista Orokorra ere deituta), zaintzarako eskubidea aldarrikatzeko. Gizarteak bizitzaren etapa guztietan eskaini eta jaso behar duen eskubidea. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu zuen, eta ELA, LAB, ESK, Steilas, Ehne, Etxalde eta CGY sindikatuek babestu zuten.

Agurain kalea

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroaren 30erako Denon bizitzak erdigunean lelopean deitutako greba feminista orokorraren prozesua pandemia garaian aktibatu zen. 2022ko otsailean, mugimendu feministako hainbat kide Gasteizen elkartu ziren Euskal Zaintza Sistema Publiko eta Komunitarioa ezaugarritzen hasteko. Oraingo zaintza sistema eraldatzeko asmoz, mobilizazio prozesu bati ekin zioten.

"Zaintza lanak ezinbestekoak dira bizitzeko. Ezin dira ikusezin eta merkantilizatzen jarraitu"[1], ohartarazi zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak, dinamika aurkezteko agerraldian, otsailean.

Aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko urrian, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, hainbat eragile eta sindikaturekin adostuta, zaintza eskubide unibertsalaren aldeko Herri Akordioa aurkeztu zuen.[2]

Egoeraren azterketa bat egin ostean, zaintza lana zer den eta ekonomiari zer ekarpen egiten dion aztertzen du dokumentuak. Horrez gain, mugimendu feministak aldatu nahi duena plazaratzen du, aldarrikapen taula baten bitartez zaintza sistema publiko-komunitario baten oinarriak eraikitzeko ibilbide-orria proposatuz:

Epe laburrera begirako lehentasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Premiei erantzutea, hau da, egun, prekarioen eta kolapsatuen dauden egoerei aurre egiteko:

  • Zaintza duinen unibertsaltasuna eskubide gisa aitortzea eta bermatzea.
  • Zaintza sistema publikoa indartzea eta garatzea.
  • Zaintza zerbitzuen pribatizazioa amaitzea.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua indartzea eta garatzea.
  • Atzerritartasun Legea bertan behera uztea, eta bitartean, zaintza langile guztiak erregularizatzea.
  • Erroldatzeko eskubidea guztiontzat eskuragarri izatea.
  • Etxeko langile egoiliarren erregimena desagerraraztea.
  • Etxeko langileak lan-erregimen orokorrean sartzea: Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189. hitzarmena bere osotasunean berrestea.
  • Etxeko langileei gutxieneko soldatatik gorako lansaria ezartzea.
  • Zaintza sektoreko langileen lan baldintzak hobetzea.
  • Zaintzaileei laguntzeko sareak sortzea.
  • Zaintzeko denborak bermatzea: lanaldia murriztu soldata txikitu gabe.
  • Gizonak interpelatzea, ez zaintzearen pribilegioari uko egin diezaioten eta zaintza lanetan ardura har dezaten.
  • Zaintzeko baimenak zabaltzea eta handitzea: loturagramak.
  • Zaintza lanak transbersalki lantzea: hezkuntzan, osasungintzan eta lan eremuan, besteak beste.
  • Denontzako pentsio duinak ezartzea: 1.080 eurokoak gutxienez.
  • Agroekologia babestea eta sustatzea.
  • Etxebizitza eskubidea bermatzea: merkatuan esku hartzea.

Epe luzera begirako lehentasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza erdigunean jarriko duen sistema sozial bat imajinatzea eta definitzea, sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala gaindituko dituena[3]:

  • Zaintza sistema publiko-komunitarioa garatzea: aldaketa kultural handi bat eskatzen du eta transbertsalki momentu oro landu behar da (zaintzaren kulturaren kontzeptua jorratu eta zaintzen politizazioa zein kontzientzia bultzatu, familia heteronuklearra suntsitu, gizonei ardura exijitu, hezkidetza sustatu eta zaintzan oinarritutako eredu pedagogikoa garatu).
  • Lanaren banaketa sexual eta arrazista amaitzea.
  • Herri antolaketa feminista bat garatzea: espazioen diseinua, denboraren erabilera eta hirigintza -etxebizitza komunitarioak- eraldatu, elikadura burujabetza bultzatu, eta horren bidez hirien eta landa eremuaren arteko harremanak eraldatu.
  • Arrazakeriaren eta biolentzia instituzionalaren aurka borrokatzea.
  • Herri boterea eta gobernantza eredu berriak eraikitzea.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko mobilizazio feministak hiru bloketan banandu egin ziren. Lehenik eta behin, goizean piketeak sortu ziren Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Bigarrenik sindikatuek eta euskal mugimendu feministak deitutako kontzentrazioak eman ziren. Azkenik arratsaldeko manifestazio handiak euskal herriko hiriburu eta bestelako herri eta hirietan. [4]

Manifestazioak eta piketeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araban hainbat txokoetan eraman da aurrera greba, herietan zein Gasteizko auzoetan:

  • Gasteizen

Gasteizen azaroak 29an –bezperan– gaueko 20:00 auzo eta lehietatik hasi ziren ekintzak. Lehenegoa Gasteizko auzo ezberdinetatik kazerolada, zehazki: Abetxuku, Adurtza, Alde Zaharra-Errota, Judimendi, Lakua, Sansomendi Salburua, Txago eta Zabalgana-Ariznabarra.

Hurrengo goizean–Azaroak 30– goizeko 05:00etan hiru zutabe egin ziren piketeak burutzeko. Hauetan, zehazki Mitxelineko sarreran bi atxilotu egon ziren, gainontzekoetan hainbar identifikatu.  Piketeak hamaitzerakoan ekintzak auzoetara bideratu ziren. Bertan, gosariak zaintza-guneetan eta pikete infromatiboak egin ziren, besteak beste. Jarraian Deriba  Ibilaldi aldarrikatzaile eta politikoa egin zen Gasteizko zaintzari lotutako puntu estrategikoetatik pasatuz.

Arratsaldez, manifestazioa San Anton plazatik 18:00tan, horretarako lehenago 17:30tan Gazte blokea Rafa plazatik (Harramazka, Ikama eta Gasteizko unibertsitateko greba batzordeak deituta).

  • Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Arabako Errioxan eta Mendialdean ekintzak egin zituten baita ere: piketeak, gosari eta bazkariak zaintza-guneetan eta gero Laudion zein agurainen eskualdeko mobilizazioak antolatu zituzten, gainontzekoak Kotxe kedaden bitartez Gasteizko mobilizaziora batu ziren.

Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko hainbat herri eta hirietan erabaki zuten Azaroak 30ean kaleak hartzea eta greba deialdian parte hartzea:

  • Bilbo

Bilboren kasuan, ekitaldi ezberdinak eman dira egun osoan zehar, bai auzo ezberdinetan eta bai hiri guztia batzeko ekitaldietan.

Azaroak 30eko grebaldia goiz goizetik, goizeko 07:30ak aldera, hasi zen pikete ezberdinekin. Bilbo hiriaren kasuan, Euskal Herriko Mugimendu Feminista, eta ELA, LAB, ESK, Steilas, Ehne, Etxalde eta CGT sindikatuak Azaroak 30are goizean pikete informatzaileak sortu zituzten.

Bilboko puntu ezberdinetatik hasi ziren martxak (zehazki Juan de Garay, La Salve, Enekuri eta San Mamés-etik), horietako askok kotxeen trafikoa eta Bilborako sarrera ostopatuz. Bilboko udaletxeak argitaratu duen bezala, egoera hau goizeko 8:00etatik eman da eta bi pertsonen identifikazioa eman zen poliziaren eskutik.

Eguerdiko 12:00ak aldera mobilizazio bat egon zen udaletxearen aurrean gizartea mobilizaziora deitzeko.

Azkenik, arratsaldeko 17:00tan Jesusen Bihotzetik mobilizazio orokor bat eman zen, Kale Nagusia zeharkatuz eta Bilboko udaletxera heldu arte. Geroago Bilboko diputazioaren aurrean jarri ziren kazerolada bat eginez gogoratzeko etxeko langileak eta greba egin ezin duten besteakoak. Horretaz gain, muginendu feministak Bilboko Kale Nagusitik jarraitu zuen bere bidea eta piketeen ondorioz zenbait dena bere ateak itxi behar izan zituzten; adibidez El Corte Ingles eta Primark.[5]

Orokorrean Bilboko kale nagusian 25.000 pertsona elkartu ziren Azaroak 30ean emakumeenganako biolentziaren aurka borrokatzeko eta zaintzaren inguruko eskubideak bermatzeko eta prekarisazioa salatzeko egin zen arratsaldeko manifestazioan.[6]

  • Durango, Gernika eta Markina.

Herri hauetan eskualdeko mobilizazio orokorrak eman ziren arratsandean.[7]

Gipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoaren kasuan ere, Euskal Herriko mugimendu feministak deituta, hainbat ekintza egin ziren, eta gehienak hiriburuan burutu ziren. Besteak beste; mobilizazioak, pikete informatiboak eta ekimen disruptiboak egin ziren. Horiek goizean goizetik hasi ziren. Esate baterako, goizeko 07:00etan Donostiako 27 poligonoan (Martutene auzoa) lehen pikete informatiboa jarri zen martxan. Horri lotuta, goizeko 08:00etan Martuteneko espetxetik lehen konzentrazio zaratatsurako deialdia egin zen.

Beranduago, blokeak Amaratik Gipuzkoa Plazara abiatu ziren. Zehazki, goizeko 09:30etan zaintzarekin lotutako negozio pribatuetan informazio-piketeak egin zituzten. Horren harira, 12:30etan “zaintzarekin negoziorik ez” lelopearekin mobilizaziora deitu zuten Donostiako udaletxe parean. Horrez gain, mobilizazioaren ostean, 14:00ak aldera, Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan hainbat manifestari kateatu ziren. Horietatik 5 atxilotuak izan ziren, eta beste pertsona asko identifikatu zituzten. Gatazka horien ondoren, mugimendu feministak bazkari autogestionatua antolatu zuen, Gipuzkoa plazan. Bazkaria bukatuta, txango aldarrikatzailea antolatu zuten, eta 16:30etan Antiguako tunelera abiatzeko deia egin zuten. Bukatzeko,  arratsaldeko 18:00etan Antiguatik greba eguneko mobilizazio handienari eman zitzaion hasiera. Lelo nagusia: “Denon bizitza erdigunean” izan zen, eta Donostiako Boulevardean izan zuen amaiera. Hala ere, nahiz eta, mugimendu nagusia Donostian izan, Gipuzkoako beste herrietan ere manifestazioan parte hartzeko deialdia ere egin zen. Tolosan, Beasainen eta Azpeitian besteak beste.

Euskal Herriko mugimendu eta sindikatu nagusiek bat egin zuten mugimendu feministak egindako eta antolatutako deialdiarekin. Zehazki: ELA, LAB, ESK, Steilas, Ehne, Etxalde eta CGT sindikatuek babestu zuten.[8]

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroaren kasuan, lehen izendatutako sindikatuek egin zuten greba, eta gutxienez 186 enpresa-batzordek. Goizean goizetik, pikete informatiboak izan ziren industrialdeetan, eta, ondorioz, atzeratu egin ziren villavesetako irteerak. Auto-karabanek ere auto-ilarak sortu zituzten Nafarroako hiriburuko zenbait gunetan.

Mobilizazioei dagokienez, 14 ziren aurreikusita zeudenak. 7 goizean, eta beste 7ak arratsaldean. Nafarroako hiriburuan, Carlos III.aren etorbidean, Nafarroako Jauregiaren aurrean, 12: 30ean deitutako konzentrazioa izan zen ardatz nagusia, eta 500 pertsona inguru elkartu ziren.

Gainerako mobilizazioei dagokienez, manifestazioak egin ziren hainbat udalerritan, hala nola Altsasun, Elizondon, Irunberrin, Tuteran, Lizarran eta Tafallan.[9]

Zaintza guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun osoan zehar Euskal Herriko txoko ezberdinetan greba egun osoan zehar zaintza-guneak sortu ziren, zaintza beharrak dituzten pertsonentzako — Haur, heldu, adineko…— espazio seguro gisa.  Gune hauen helburua honako hauek bermatzea izan da:  janaria, kafea, atseden espazioa, laguntza eta babesa besteak beste. Ekintza honek, greban zehar herritarren egoera eta ongizatea erdigunean jartzen du.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioei dagokionez, baieztatu dezakegu grebak arrakasta handia izan zuela. Izan ere, mugimendu feministak antolatutako hamaika ekintzez gain, guzti horiek babes handia eskuratu dute Euskal Herriko hiri, herri eta lurralde desberdinetan. Horrez gain, kontuan izanik, Euskal Herrian antolatu den lehen greba feminista orokorra izan dela, ondorioztatu dezakegu emaitza eta impaktu handi eta garrantzitsua izan duela.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zergatik eta nola egin bat greba feminista orokorrarekin? - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. Denon bizitzak erdigunean: HERRI AKORDIOA - A30 GREBARA!. 2023-10-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  3. «Zergatik eta nola egin bat greba feminista orokorrarekin? - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  4. (Gaztelaniaz) Ferreira, Maialen. (2023-11-29). «Una huelga feminista aspira a paralizar Álava, Bizkaia, Gipuzkoa y Navarra para revolucionar el "negocio de los cuidados"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  5. (Gaztelaniaz) Press, Cadena SER,Agencia Europa. (2023-11-30). «Piquetes informativos recorren la Gran Vía de Bilbao por la huelga feminista y hacen una cacerolada ante la sede de la Diputación» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  6. (Gaztelaniaz) Montero, Félix. (2023-11-30). «25.000 personas llenan la Gran Vía por la huelga feminista: «Queremos un sistema de cuidados comunitario»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Manifestaciones y movilizaciones de la huelga feminista general: cuándo y dónde» EITB 2023-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  8. Txantiloi:Local «La Ertzaintza detiene a cinco manifestantes feministas tras encadenarse en la Diputación de Gipuzkoa» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  9. (Gaztelaniaz) «HUELGA FEMINISTA 30 N | Unas 500 personas se concentran frente al Palacio de Navarra» Onda Vasca 2023-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).