Lankide:LeireOsaba15/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Testu Iruzkina:Cadizko konstituzioa

Testuaren kokapena: Dokumentu historiko juridikoa da, konstituzioa artikuluz beteta dagoelako. Lehen mailako testu publiko politikoa da, espainiarrei zuzendua. Egilea Cadizko Gorteak izan ziren, Gorteetan hainbat ideologiako diputatu zeuden. 1812ko martxoaren 19an aldarrikatu zen, Independentzia Gerraren garaian “La Pepa” izenarekin ere ezagutzen da. Konstituzioaren helburua, Antzinako Erregimena ezeztatu eta ondoren, herrialdea antolatu Fernando vII.a heltzen zenerako.


Testuaren Analisia: Fernando vII.a ez dagoenean, erregeordetza hartu zuten Gorteek eta erregea bueltatzerakoan liberalismoaren oinarrizko printzipioak ezarri nahi zituzten.

1.artikulua: Nazioaren definizio geografikoa. “Bi hemisferioetako espaniar guztiak” Amerikan zituen koloniei erreferentzia eginez.

3.artikulua: Subiranotasuna, nazioak legeak egin ahal dituen bakarra, absolutismoaren kontrakoa.

8.artikulua: Berdintasun fiskala; hau da, legearen aurreko berdintasuna, pribilegioak ezabatzea.

12.artikulua: Estatu konfesionala, erlijio bakarra katolizismoa da. Elizari botere ekonomiko handia kendu zioten, adibidez; hamarrenak kendu zizkioten. Hamarrenak kleroen lurrak lantzen zituzten langileei inposatutako zerga zen.

14.artikulua, 15.artikulua, 16.artikulua eta 17.artikulua: Monarkia konstituzionala, botereak banatu zituzten. Betereazlea erregeak zuen; legegilea erregea eta Gorteak; eta judiziala auzitegiak zuten.

3.7.1 artikulua: Adierazpen askatasuna, oinarrizko printzipio liberala ezarri zuten. Artikulu hauek biltzen dituen konstituzio independentzia Gortean idatzi zen. Frantziarekiko harreman gatazkatsua lehenago hasiko da, baina... 1807an, Espainak eta Frantziak Fontainebleko Ituna sinatu zuten. Portugalek, merkataritza harremanak mantentzen zituen. Britania Handiarekin eta Frantziaren helburua Britania handiari blokeo kontinentala egitera zenez, Espainiari Portugalen zati bat emango zion. Napoleonen benetako helburua Espainia ere konkistatzea zen. Herria oso haserre zegoen Godoyrekin (kargua utzi zuelako) eta Karlos Iva erregearekin. Horrela, 1808an herritarren lehen altxmendua izan zen: Aranjuezeko matxinada. Ondorioz, Baionara deitu zituen eta han, Napoleonen anaiari eman zioten koroa, hau da, Jose Bonaparte ( Baionako Abdikazioak: 1808ko martxoaren 5a). 1808ko maiatzaren 2ª, Madrilen, herria armadaren kontra altxatu zen eta horrela, Independentzia Gerra. Probintzietan batzordeak zeuden. 1808ko Irailean Batzorde Zentral Gorena eratu zen eta probintzietako batzordeetako ordezkariek osatzen zuten. 1810ean, Batzorde Zentral Gorenak, gorteak biltzeko deia egin zuten. Cadizen bildu ziren, erreformistak, absolutistak, liberalak eta ilustratuak elkartu ziren. 1812ko martxoaren 19an, Espaniako lehenengo konstituzioa jarri zen indarrean. Gorteek, Fernando vII.aren izenean idatzi zuten. Konstituzioarein, Antzinako Erregimena abolitu eta liberalismoa ezarri zen. Espainiako Herriaren zati handia absolutismoaren aldekoa zen eta liberal gutxi zeuden. Konstituzio hau 1814 urtera arte egon zen indarrean. Urte horretan Fernando vII.a konstituzioa baliogabetu zuen. Fernando, Espaniako tronura bueltatu zenean, absolutismoa berrezarri zuen, baina Hirurteko liberalean (1820-23) konstituzioa berriro jarri zuten indarrean.


Sintesia: Dokumentu hau oso garrantzitsua da garaia ulertzeko, Espaniako lehenengo konstituzioa izan zelako eta liberalismoaren printzipioak ezarri eta Antzinako Erregimena abolitu zelako. Gainera, munduko lehen konstituzioen artean onetariko bat da eta eredugarria izan zen beste konstituzio batzuk egiteko.