Lankide:Leireetxabe/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jatorri enbrionarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pleura, orri serosoetatik sortuko da: esplaknopleura eta somatopleura. Hauek, enbrioi kanpoko mesodermoa osatuko dute hasiera batean eta garapenaren amaieran perikardioa, peripleura eta peritoneoa (erraien gaineko paretak)[1].

Garapen enbrionarioan, hiru geruza nagusi bereiziko ditugu: endodermoa, mesodermoa eta ektodermoa. Hauek sortu aurretik, enbrioian soilik epiblastoa eta hipoblastoa bereiziko dira.

Pleuraren jatorria mesodermoa izango da, baina honen barruan atal desberdinak bereizi ditzakegu. Enbrioia garatzen doan heinean, lehengo sortuko den geruza enbrioi kanpoko mesodermoa izango da, disko bilaminarraren inguruan kokatuko dena eta ondoren orri serosoak osatuko dituena. Honako hau epiblastotik etorriko da eta bitan zatitu daiteke: esplaknopleura (zaku bitelinoaren inguruan) eta somatopleura (kabitate amniotiko inguruan). Garapenak aurrera egin ahala gainontzeko geruza enbrionarioak sortuko dira eta enbrioia tolestuko da. Toleste prozesuan, somatopleura eta esplaknopleura orriak gerturatuz joango dira, kabitate zelomiko intraenbrionarioa osatuz.

Kabitate zelomiko intraenbrionarioan, torax aldea eta abdomena bereizteko “septum transversum” egitura sortuko da. Ondoren, toraxean kabitate perikardikoa eta pleurala bereizi behar dira. Prozesu horretan sortuko da pleura, birikak inguratzen geldituko den somatopleura eta esplaknopleura izanik. Pleura eta perikardioa bereizteko, tolesdura pleuroperikardikoa emango da eta birikak pleuraz estalita geldituko dira. Esplaknopleurak, pleuraren errai-orria osatuko du eta somatopleurak pareta-orria[2].

  1. Chillón Martín, Mª Jesús. EMBRIOLOGÍA, ANATOMÍA Y FISIOLOGÍA PLEURAL. .
  2. Schünke, Michael.. (2015). Prometheus : texto y atlas de anatomía. (3ª ed., mejorada y ampl. argitaraldia) Médica Panamericana ISBN 978-84-7903-980-6. PMC 908137680. (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).