Lankide:Leiresgaintza/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

HAMAR EGUNEKO GERRA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar eguneko gerra, Esloveniako guerra edo Esloveniako independentzia guerra bezala ere ezagutua dena, 1991an eman zen gatazka izan zen, Esloveniako Errepublika Sozialistaren eta Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren gobernuen artekoa. Hau 1991ko ekainaren 25ean gertatu zen, Esloveniako independentziaren aldebakarreko deklarazioaren ondoren .

Gerrak ez zuen asko iraun Jugoslaviako armadak ez zuelako baliabiderik alferrik galdu nahi, Kroaziako sezesio gerrarako prestatzen ari baitziren. Jugoslaviako serbo-montegrina gehienek bazituzten herrialde- errebindikazioak, Esloveniak ez bezala, etniaren arabera homogeneoak zirela eta, ondorioz, ez zuen jugoslavoentzako interesik.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ejertzitoaren paper bateratzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadatik aurrera, auzi nazionalista Jugoslaviako Errepublika Federala osatzen zuten estatu desberdinetan ejertzitoa derrigortu zuen auzi domestikoetan esku sartzera, 1971ean gertatutako croatar udaberrian bezala. 1980ko hamarkadako amaieran, Sobietar Batasunaren ekonomia etenaldiarekin eta 1989ko iraultzekin bat eginez arazo nazionalista gehiagotu zen.

Jugoslaviako sistema militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969ko Defentsa Nazionaleko Legearen onarpenarekin, Jugoslaviak militar doktrina hartu zuen gerta zitekeen gerra totalaren oinarriaren gainean, Defentsa Nazional Totala edo Herriaren Defentsa Totala esaten zaio, Bigarren Mundu Gerran gertatutako Jugoslaviako Askatze Gerran iradokituta. Honen arabera, erasotzaile bati aurre egiten zion edozein herritar indar armadako kide zen, edozein biztanle bihurtu zitekeen erresistentzia gudarosteko monolitiko.

Lehen Hezkuntzatik hasita, Bigarren Hezkuntzetatik pasata, Unibertsitateak, erakundeak eta enpresak, agintariek herrialdea prestatu zuten okupatzen bazuten guztiok erantzun ahal izateko. Horretarako, Herrialde Defentsa indarra (TO) martxan jarri zuten, agresio bat gertatzen bazen jendartea mugitzeko. TOren borrokarako prestakuntzak antolaketa eta prestakuntza pausuak ekidin zitezkeela esan nahi zuen. TO Jugoslaviako Herri Armadaren (JNA) osagarria zen, defentsa sakonagoa eskaintzen zion eta laguntzeko prest zegoen herrialde armatua. Herritar armatuen kopuru handiak erasotzaile bati okupazioaren kostua handituko ziokeen.

- Herrialde Defentsa Indarra (TO):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jugoslaviako Errepublika Sozialistako Armaden atal banatu bat ziren. Nazioarteko Guardia izango balira bezala jokatzen zuten, gobernuaren indar erreserba edo paramilitar ofiziala izanik. Haien antolakuntza oso deszentralizatua izan zen eta, hala, TOren unitateak antolatuak eta finantzatuak izan ziren errepubliketako gobernuen bitartez: Bosnia-Herzegovina, Kroatia, Mazedonia, Montenegro, Serbia eta Eslovenia, baita azpi-unitate guztiak ere, Voivodina eta Kosovo.

TO Infanteria-talde txiki batez osatuta zegoen, arinki armatuak zeudenak, ekintza defentsiboak gauzatuko zituztenak tokiko lurretan. 2000  herrialde baino gehiagotan, fabrikek eta beste enpresek konpainiak antolatu zituzten, haien jatorriko lurraldetan borrokatzean, behar zuten guztia hornituta eduki ahal izango zuten. Horregatik, herrialde osoan armen biltegiak zeuden, TOk gerra bat egotekotan erabiliko zituztenak. Unitate handiago batzuk gehitzen ziren, batailoi eta erregimentuak ere sartzen ziren, eremu eskualdeak artileriarekin, kanoiekin eta zenbait auto blindatuekin hornituz. Haien mugikortasuna eta ekimen taktikoa erabiliz, erasotzaileen tanke zutabeen presioa arintzen eta aire bidezko erasoak baimentzen saiatuko ziren TOren talde txikiak defendatzeko. TOa, beren zerbitzu militar derrigorrezkoa amaituta zuten hiritar soldadu askotatik osatzen zen.