Edukira joan

Lankide:Lide Flores Ruiz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikotinaren  erabilera terapeutiko nagusia harekiko mendekotasuna tratatzea da, erretzeak osasunari eragiten dion kaltea kentzeko. Gaixoek nikotina-maila kontrolatuak jasotzen dituzte,  hortzoietan, adaka dermikoetan, pastilletan, inhalagailuetan edo sudurreko aerosoletan, mendekotasuna kentzeko. Cochrane Lankidetzaren 2018ko berrikuspen batek garrantzia handiko ebidentzia bat aurkitu zuen: nikotina ordezteko gaur egungo terapia guztiek erretzeari uzteko aukerak %50 eta %60 bitartean handitzen dituzte, ingurunea edozein dela ere.

Nikotina-adabakiak ekintza azkarragoko nikotina-ordezkapen batekin konbinatuz gero (txiklea edo spraya, adibidez), tratamenduak arrakasta handiagoa izateko aukera handitzen du.

Mendekotasun-probabilitatea maximizatzeko diseinatu diren aisialdiko nikotina-produktuek ez bezala, nikotina ordezteko produktuak (NRT) mendekotasuna minimizatzeko diseinatuta daude. Nikotina-dosi bat zenbat eta azkarrago eman eta xurgatu, orduan eta handiagoa da mendekotasun-arriskua.

Pestizida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1690eko hamarkadaz geroztik, nikotina  intsektizida gisa erabili izan da tabako-estraktu gisa (nahiz eta tabakoaren beste osagai batzuek ere ondorio plagizidak izan). Nikotina-pestizidak ez dira salgai egon EEetan. 2014tik aurrera, etxeko pestizidak debekatu zituzten labore organikoetan, eta ez dira gomendatzen lorezain txikientzat. Izan ere, nikotina-plagizidak debekatuta daude EBn 2009tik. Elikagaiak nikotina-pestizidak onartzen diren herrialdeetara inportatzen dira, hala nola Txinara, baina hauek ezin dituzte nikotina-maila maximoak gainditu.

Neonikotinoideak nikotinatik eratortzen dira eta egitura aldetik antzekoak dira. 2016. urtetik aurrera asko erabili dira nekazaritzako eta albaitaritzako plagizida gisa.

Nikotina ekoizten duten instalazioetan, nikotinak  belarkien kontrako substantzia kimiko gisa funtzionatzen du; horren ondorioz, nikotina intsektizida gisa erabili da (neonikotinoideen artean, imidacloprid oso erabilia da).

Errendimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan, nikotina duten produktuak honen errendimendu kognitiboa hobetzeko erabiltzen dira. 2010. urtean egindako meta-analisi batean, 41 itsu bikoitz azterketa egin zituzten, plazeboz kontrolatuak; emaitzek nikotinak edo tabakismoak ondorio positibo garrantzitsuak zituztela gaitasun motor, arreta, orientazio eta aldizkako eta laneko oroimenean.  2015. urteko berrikuspen batean adierazi zen bezala,  α4β2 errezeptore nikotinikoarenestimulazioak zenbait hobekuntza eragiten ditu arretaren errendimenduan; hartzaile nikotinikoen azpimoten artean, nikotinak α4β2 hartzailearekiko lotura-afinitate handiagoa du (ki = 1 nM); horrek nikotinaren adikzio-propietateen arteko helburu biologikoa da ere. Nikotinak ondorio onuragarriak izan ditzake, baina ondorio paradoxikoak ere baditu, dosi-erantzun kurbaren alderantzizko U formagatik edo ezaugarri farmako-zinetikoengatik.

Droga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikotina aisialdirako droga gisa erabiltzen da, menpekotasuna sortzen baitu eta eteteko zaila delako. Maiz modu konpultsiboan erabiltzen da  eta mendekotasuna egun batzuetan gerta daiteke. Jolas-drogen kontsumitzaileek nikotina erabiltzen dute gogo-aldartea aldako gaitasuna duen efektuengatik (maskaratzeko tabakoa, puruak, zigarrotxoak, zigarro elektronikoak, errapea, pipa-tabakoa, eta snusa, besteak beste).