Lankide:Lizeaga/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rumba Tres[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rumba Tres, Pedro Capdevila, Juan Capdevila eta José Sardañak osatutako kataluniar runba talde espainiarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro eta Juan Capdevila anaiek José Sardañarekin batera osatutako taldea da Rumba Tres. Pedro eta Juan anaiek Cristobal Colón eskola nazionalean José ezagutu zuten eta lagun egin ziren.

Kafetegi, plaza eta lorategitan lortu zuten arrakasta ondoren, serioski pentsatu zuten ordurarte egindako etekin gutxiko ahaleginak modu eraginkorrago batean bideratu ahal izatea.

Hasieran "Los Espontáneos" izenarekin ezagutarazi zen taldea.

Los Espontáneos (1963-1970)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Los Espontáneos" izena jarri zioten taldeari, haren kalitate artistikoa isladatuko zuen izenaren bila ibili ondoren.

Bi anaien aita izan zen heuren kontseilari eta managerra.

Jendaurreko lehen agerraldia Buen Pastorreko parrokia-etxean egin zuten.

1963an agertu ziren lehengoz artista profesional moduan, Radio Barcelonako "La comarca nos visita" iganderoko programan artista gonbidatuak izanik.

Bartzelonako hainbat irrati-etxetan aritu ondoren lortu zuten lehen kontratu diskografikoa, Discophonen eskutik.

Rumba Tres (1970-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoetxea aldatzeak (Discos Belterekin oraingoan) "Los espontáneos" izena ezin mantentzea ekarri zuen.

Azken boladan Kataluniar Runba jotzeari ekin ziotenez eta hirukotea osatzen zutelako hain zuzen ere, taldeari Rumba Tres izena jarri zioten berehala.

Bigarren garai diskografikoko lehen diska 1970 urte bukaeran argitaratu zen, “Tu nombre” eta “Besos” abestiak barne izanik. Gerora etorri ziren  “Los palitos”, “Ana María”, “Beatriz” y “Me marcharé” diskak, besteak beste.

Arrakasta ekarri zien abestia “Perdido amor” izan zen, lehendik Rosa Morenak grabatutakoaren bertsio bat. Platino diska lortzeraino salmentak burutu zituzten, espainiar musika zerrendetan lehen postuak lortuaz urte erdiz baino gehiago.

"Perdido amor" ostean, "Tengo lo que quiero" runba gazte, alai eta informalarekin berretsi zuten lortutako arrakasta, urrezko diska lortuaz.

"No sé, no sé" diska berria merkaturatzearekin batera, taldeak Europan hasi berri zuen bilbidea eta Alemania, Belgica eta Frantzian hainbat diska argitaratu zituen.

Urte horretako udaran erabateko ospea lortu zuten "No sé, no sé" abestiari esker, espainiar diska salmenta eta zerrenda guztietako lehen postuan kokatuaz. Platino diska berria ez ezik, sari ugari jaso zuten, hauen artean azpimarragarri izanik 1978an Sopoteko Nazioarteko Abestiaren Jaialdian (Polonia) lortutako lehen postua eta artista ospetsu moduan Viña del Mar-eko Nazioarteko Abestiaren Jaialdian (Chile) jaso zituzten bi gonpidapenak.

Pixkanaka, Rumba Tres bere ospea finkatuz joan zen besteak beste, "No vuelvas a soñar", "Indiferencia", "Quiero ser feliz" eta "El tiburón" abestiei esker.