Lankide:Loinaz Etxaniz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskabide-orri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

eskabide-orriaren inprimakia

Eskabide-orria enpresa munduan egunero erabiltzen den dokumentua da. Enpresaburuak galderak planteatuko ditu orrian eta interesdunek erantzutean, enpresak jakingo du hauek lanposturako egokiak diren, erantzunak bilatzen ari diren ezaugarriekin konparatuz. Enpresa gehienek formulario hau eskatzen duten guztiei ematen diete eta interesatuek dute erantzukizuna hau bete eta enpresari bidaltzeko. Eskabide-orriak enpresari jakinarazten dio interesatuen prestasuna eta lanposturako interesa, beraien ikasketak eta esperientziak ere. Horrela, enpresak erabakiko du zein den zuzenena lanposturako.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskabide-orriak informazio mota ezberdina ematen dio enpresaburuari. Informazio mota honek ezaugarri desberdinak izango ditu, lanpostua zein den arabera eta enpresa langile berrian bilatzen ari den ezaugarrien arabera. Hala ere, hautagai batek beti erakutsi beharko du lanposturako gai dela eta beharrezkoa den prestakuntza duela. Askotan hautagaiek beraien esperientzia, aurreko lanak eta prestakuntza zehaztu beharko dute. Gainera, eskabide-orria betetzeko modua bera ere bada hautagaien izaera erakusteko era, gaizki eta fundamentu gabe beteta badago, enpresaburuak jakingo du eta kontuan hartuko du.

Batzuetan eskabide-orrian zigor-aurrekaria eta informazioa eskatuko da enpresaburuak hautagaiei buruz gehiago jakin  dezan. Bestalde, lanaldi partzialeko lanpostu bat bada, hautagaiek adierazi beharko dute zeintzuk diren ordurik egokienak beraientzat. Hala ere, kontuan hartu behar da zenbait gauza galdetzea debekatua eta desegokia izango dela enpresaburuarentzat, iritzi politikoa eta sexu orientazioa diren bezala. [1][2]

Nahiz eta hautagaien curriculum vitae eduki, enpresak eskabide-orria betearazi diezaieke hautagaiei, bidalitako curriculuman lanposturako garrantzitsua den zenbait ezaugarriri buruzko informazioa ez egotea gerta daitekeelako.[3] [4]

Zenbait enpresetan eskabide-orria online bidez bete eta bidali daiteke, hala ere,  gomendagarria da hautagaiek elkarrizketetara joatean betetako eskabide-orriaren kopia bat eramatea. [5]

Eskabide-orriak bigarren kontratazio metodo erabilgarriena da, elkarrizketen ondoren.[6]

Eskabide-orrien elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, eskabide-orriak informazio pertsonala, kontaktuan jartzeko datuak, helbidea, esperientzia, trebetasunak, prestakuntza eskatzen dute.

Hiru katregoria dira garrantzitsuenak eskabide-orrietan informazioa ematerakoan: Ezaugarri fisikoak, esperientzia eta ingurune soziala.

Oakland, California. Gazteak eskabide-orriak betetzen.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait lanposturako eskabide-orriek hautagaien ezaugarri fisikoak galdetuko ditu, batez ere lanpostuak lan fisikoa eskatzen badu. Enpresaburuak jakin behar du hautagaia gai izango den lanpostuak eskaten duen lan fisikoa egitea.

Esperientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan eskatzen den informazioa bi motatakoa izan daiteke: esperietzia profesionala eta prestakuntza akademikoa. Prestakuntza akademikoa garrantzitsua da enpresaburuentzat honek hautagaien inteligentzia maila eta izaera adierazi dezakeelako. Esperientzia profesionala garrantitsua da hautatua izateko ezaugarri nagusi bat izan daitekeelako. Askotan eskabide-orrian hautagaiek langabeak diren eta zergatik utzi zioten lan egiteari.

Ingurune soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune sozialak hautagai bati buruzko informazio asko eman dezake. Norbaiten izaera, indarrak, ahuleziak eta interesak erakutsi ditzake. Gainera aurreko lanpostuek adierazi dezakete zein abilezia daukaten, lanpostuan beharrezkoa zelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Recruiting, Interviewing, Selecting & Orienting New Employees (4th edition) by Diane Arthur» Personnel Psychology 60 (4): 1074–1077. 2007-12  doi:10.1111/j.1744-6570.2007.00101_8.x. ISSN 0031-5826. (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  2. Brous, Edith Ann. (2004-06). «7 tips on avoiding malpractice claims» Nursing 34: 16–18.  doi:10.1097/00152193-200406001-00007. ISSN 0360-4039. (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  3. «Recruiting, Interviewing, Selecting & Orienting New Employees (4th edition) by Diane Arthur» Personnel Psychology 60 (4): 1074–1077. 2007-12  doi:10.1111/j.1744-6570.2007.00101_8.x. ISSN 0031-5826. (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  4. Fox, Russell. (2013). «Fixed Assets and Depreciation» Tax Strategies for the Small Business Owner (Apress): 105–122. ISBN 978-1-4302-4842-2. (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  5. «Book Reviews : Business Communication. Jules Harcourt, A. C. "Buddy" Krizan, and Patricia Merrier. Cincinnati, OH: South-Western Publishing Company, 1987. 501 pages» Journal of Business Communication 24 (4): 100–101. 1987-10-01  doi:10.1177/002194368702400414. ISSN 0021-9436. (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
  6. S, Odiba; M, Olea. (2016). «Computational Fluid Dynamics in Microreactors Analysis and Design: Application to Catalytic Oxidation of Volatile Organic Compounds» Journal of Chemical Engineering & Process Technology 07 (03)  doi:10.4172/2157-7048.1000297. ISSN 2157-7048. (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).