Edukira joan

Lankide:LoreM/Proyecto bullying (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Proyecto bullying (euskaraz: «Bullying proiektua») telebista saio bat da, eskola jazarpenaren aurkakoa.


Jesus Vazquez da programa honen aurkezlea. Jesus vazquez-ek bere haurtxaroan ikasleengandik jasandako errespetu falta handiaren ondorioz, bullying oso jasanezina pasatu zuen. Beraz, programa hau aurrera daramatza buru belarriz.


Programa honetan hainbat pausu betetzen dira, bullying-a erradikalki moztu ordez. Lehenik eta behin, Jesus-ek informazioa jasotzen du, bai biktimarekin bai azken honen gurasoekin hitz eginez. Segidan, gurasoei eskatzen die bere seme-alabaren motxilan kamera ezkutu bat jartzeko baimena. Beraz, biktimaren eguneroko bizitza nolakoa den eta egun bakoitzean zehar zenbat irain esaten dioten ikusten da. Gurasoek grabazio horiek ikusi eta gero, negarrari ematen diote. Orduan, eskolari gertatzen ari dena ohartarazteko momentua ailegatzen da. Jesus ikastetxeko zuzendariarekin kontaktuan ipintzen da. Hainbat izan dira zuzendariak erakutsitako desinteresa kontu hauetan. Aurkezleak, hau ikusita, biktimaren ikaskideen gurasoekin harremanetan jartzen da. Baina ez dira askok Jesusekin hitz egiteko prest daudenak. Beraz, Jesusen azken aukera, zuzenean ikaskideekin hitz egitea da. Hauek, baieztatzen dute ez direla biktimari egindako minaz ohartu. Ikaskide horietako batzuk, negarrez hasten dira eta barkamena eskatzen diote biktimari.



Egindako guztia ez denez nahikoa biktima honek jasandako mina asetzeko, sorpresa bat ematen diote.


Hainbat pertsona famatu ere bullying-a jasan izan dute haien haurtxaroan edo nerabezaroan. Hortaz, hauek dira biktimaren sorpresa.



Beraz, ospetsu hauek biktimaren etxean aurkezten dira sorpresa atsegin bat emateko.