Lankide:Maaiaaleen9/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

DONOSTIAKO DOKA KAFE ANTZOKIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria: Donostia Herrialdea: Gipuzkoa Irekiera data: 2007ko maiatzaren 11an

Doka kafe antzokia Antiguo auzoan(Donostia)kokatuta dago, hau da, auzo bizi eta alaian, zehazki Erregezain Kalean. Gainera, Ondarreta eta Kontxa hondartzak Antzokitik oso gertu daude eta Euskal Herriko Unibertsitateko mugetatik gertu aurkitzen da. 2007 Maiatzaren 11n zabaldu zituen bere ateak lehenengo aldiz. Euskal Herriko beste hainbat hiri edo herrietan beste hainbat Kafe Antzoki aurki ditzakezu, hala nola, Bilbon Bilboko Kafe Antzokia, Durangon Plateruena, Elgetan “Espaloia”…[1]

Aurkezpena

Bertan hainbat kontzertuz, antzerkiz, emanaldiz, bertso-saioz… goza dezakezu. Hortaz gain, ezkontzak ere antolatzen dira bertan. Doka antzokiak taberna zerbitzua eskaintzen du baita ere. Doka antzokitik hainbat musika talde, artista, bertsolari, monologo… pasa dira, hala nola, Green Valley, Berri Txarrak, Gatillazo, Lauroba, Txorroskilo, Vendetta, Zartako, Jokin Labayen (bertsolaria), Los chicos del Maiz.... Gehienak artista euskaldunak dira. Kontzertuak edo emanaldiak egon ezean, Doka Antzokia diskoteka batean bihurtzen da eta asteburuetan ordutegi luzeaz goza daiteke bertan. Doka Antzokia beti jendez betea dago.[2]

Bertso txapelketak

Doka antzokian Mikel Laboa bertso sariketa jokatu izan da, hain zuzen ere, bertsolari gazteen 7.sariketa. 2018ko Urtarrilaren 28an ospatu zen eta bertan sei bertsolarik parte hartu zuten.

2012an hasi ziren Antiguako Jai Batzordean eta DOKA Antzokian sariketa hau antolatzen. Hauek izan dira orain arteko irabazleak:

  • 2012an: Unai Gaztelumendi
  • 2013an: Asier Azpiroz
  • 2014an: Maialen Akizu
  • 2015ean: Nerea Ibarzabal
  • 2016an: Unai MendizabalNahia Sasco
  • 2017an: Nahia Sasco[3]

Denda

Momentuz soilik kamisetak dituzte salgai, kolore beltza dute eta neurri guztiak daude salgai. Kamisetak 10€-ko prezioa dute.

Prezioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzertuen sarreren prezioa merkea da. 30€ baino gutxiago balio dute. Hauek dira 2018an antolatuko diren emanaldi batzuen prezioak:

-LA OTRA & Las Locas del co : 2018ko Apirilaren 27an izango da eta sarreraren prezioa 9€-koa da.

-O´FUNK´ILLO: 2018ko Apirilaren 28an izango da kontzertua eta sarreraren prezioa goiz eskatuz gero 15€-koa izango da eta leihatilan eskatuz gero 18€.

-ZARTAKO-K + TXORROSKILO: 2018ko Maiatzaren 3an izango da kontzertuaren epea eta sarreraren prezioa goiz eskatuz gero 15€-koa izango da eta leihatilan, berriz, 18€.

-GATILLAZO: 2018ko Maiatzaren 12an izango da kontzertua eta sarreraren prezioa goiz eskatuz gero 14€-koa izango da eta leihatilan, berriz, 17€.

-TREMENDA JAURIA: 2018ko Ekainaren 9an izango da kontzertua eta sarreraren prezioa 12/15€-koa izango da.

Besteak beste, gainontzeko emanaldien prezioak jakin nahi badituzu hemen begiratu dezakezu: http://www.doka.eus/sarrerak/[4]

  1. «Info | Donostiako Kafe Antzokia» www.doka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  2. «Info | Donostiako Kafe Antzokia» www.doka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  3. «Mikel Laboa bertsolari gazteen sariketa urtarrilaren 28an izango da» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  4. «Doka. kontzertuetarako sarrerak salgai» www.doka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).