Edukira joan

Lankide:Maddi A.T./Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bigarren koalizioa (1798-1802) Austriako Artxidukerria eta Errusiar Inperioak burutuko Frantziako Iraultza  geldiarazteko hainbat herrialdek osatu zuten koalizioa izan zen. Iraultzaren aurkaku mugimendu honetan hurrengo herrialdeek hartu zuten parte: Austriako Artxidukerria, Ingalaterra, Errusiar Inperioa, Otomandar Inperioa, Portugalgo Erresuma, Napoliko Erresuma eta Aita Santuen Lurraldea.

Napoleonek gudetako garaipenen esku zegoen Frantzia kontrolatzeko. 1797an Italiako iparrraldea konkistatu zuenean eta lehenengo koalizioa desegin zenenan, Direktorioak Britainia inbaditzeko erabakia hartu zuen, herrialde hori mende askotan zehar Frantziaren etsaia izan baitzen eta oraindik ere borrokatzeko gogoak erakusten zituen. Frantziarrek inbasio zuzen bat ezinezkoa zela ikusi zuten, Britaniarren itsas indarra handiagoa baitzen. Horregatik gobernuak Napoleon Egiptora bidali zuten, Britaniarren sare komertzialak oztopatzeko asmoz.

Niloko Batailak Napoleon garaiezina ez zela erakutsi zion Europa osoari. Horren ondorioz Britania Handiak, Austriak, Errusiak eta Inperio Otomandarrak koalizio berri bat sortu zuten, Napoleon garaitzeko asmoz. Ipar Italiako frantziar armadak garaituak izan ziren 1799ko Udaberrian eta penintsulatik alde egin behar izan zute, behintzat gehienek.

Porrot horiek Frantzian ere oihartzuna izan zuten. 1799ko ekainaren 18an estatu kolpe bat jasan zuen Direktorioak eta, horren ondorioz, Jakobinoek eskuratu zuten boterea. Hala ere, egoera oraindik ere ez zegoen batere argi eta Emmanuel Sieyèsek, direktore berrietako batek, monarkia saihesteko aukera bakarra diktadura militar bat zela ondorioztatu zuen. Napoleonek segituan prestatu zen eta Frantziara itzuli zen.

Urriko azken egunetatik aurrera Sieyések eta Bonapartek elkarrekin estatu kolpea prestatzen hasi ziren, 1799ko azaroaren 9 eta 10ean (18–19 Brumaire, VIII. urtea) aurrera eraman zutena: direktoreak bere karguak uztera behartuak izan ziren, kontseiluko kideak sakabanatu zituzten eta gobernu berria eraiki zuten, hau da, Kontsulatua. Hiru kontsulak hurrengoak ziren: Napoleon berak eta lehengo gobernua utzi zuten Sieyés eta Pierre-Roger Ducos.

Brumaireko estatu kolpea gertatzen ari zenean, errepublikako armadak Italiatik kanporatu zituen Bigarren Koalizioak, baina Errusia, Austria eta Britainiaren eraso zuzen bat eten zuten.

Brumaireren ondoren, nazioak hurrengo liderrak bakea garaipen militarraren bidez lortzea espero zuen, eta Napoleonek nahi horiek bete zituen. Horretarako, armada frantziarra gidatu zuen berriro ere Italiarren iparraldean zehar, eta Austriak porrot egin zuen Marengoko gudan (1800eko ekainean). Hortik aurrera, Alemanian egondako beste gudak galtzearen ondorioz, Austriak Lunévilleko bake-ituna sinatu zuen 1801eko otsailean.


Britainia Handiak, bigarren aldiz kontinentean aliatu gabe geratu zela ikusita eta gudaz nazkatuta, negoziatzea erabaki zuen. 1802eko martxoan Britainia Handiak eta Frantziak Amienseko Ituna sinatu zuten, eta 10 urte ondoren lehenengo aldiz Europan bakea zegoen.

Lunevilleko Ituna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bake Ituna, Lunévillen sinatuta, 1801ko otsailaren 9an, Frantziako Errepublikaren eta Enperadorearen eta Alemaniako kidegoaren artean.

Lunévileko Itunarekin guda iraultzaileak amaitu ziren, eta garaipen nagusia izan zen Frantziarentzat. 1800eko ekainaren 14an Marengon porrot egin ondoren, Austriak Alessandriako Hitzarmenean parte hartzea adostu zuen. Horretan, Italiaren iparraldeko zati handi bati eman zuen, eta negoziazioak hasi ziren. Aldi berean, Britainia Handiarekin zuen izuna errespetatu behar zuen Austriak, eta horrek Frantziarekin aparte bakea izatea galarazten zion 1801eko otsailaren 1erarte, edo Britainia Handiaren laguntza galduko zuen.

Denbora pasa ahala, negoziaketak bertan behera utzi ziren, eta Italia eta Alemania borrokan hasi ziren berriz. 1800eko abenduaren 2an Moreau jeneralak Austraren porrota eragin zuen berriz ere Hohenlinden, eta Austriak bakea eskatu behar izan zuen. Abenduaren 25ean Moreauk Steyerren armistizioa onartu zuen, betiere Britainia Handia gabe negoziatzea adosten bazen.

Lunévileko Itunak Austriaren posizioa Alemanian asko ahuldu zuen.  Rhin ibaiaren mendebaldeko ertzaren galera konpentsatzeko, enperadoreak, ekialdeko ertzean eliz lurrak sekularizatu behar izan zituen. Mugimendu horrek, Dieta Inperialean babesa galtzea eragin zion, eta Alemanian zuen ekimena Prusiari eman zion.

Lunévilleko Itunak Bitarren Koalizioari amaiera eman zion, Britania Handia bakarrik borrokatzen utziz.

Beraz, Frantziak Austriari baldintza drakoniarrak ezarri zizkion. Azken ituna, Lunévillen sinatua 1801eko otsailaren 9an, bost klausula nagusi zituen.

  1. Zisalpinako Errepublikaren ekialdeko muga Minzio Ibaitik Adigera pasa zen.
  2. Rineko mendebaldeko Alemaniako lurralde guztiak Frantziaren esku geratuko ziren, zeinak Frantziaren parte izatera pasako ziren.
  3. Belgika eta Luxemburgo Frantziaren kontrolpean zeudela baieztatu zen. Belgika ere Frantziaren parte bihurtu zen.
  4. Toscana erresuma independente bilakatuko zen, Etruria deituko zena eta Luisek, Parmako dukeak, aginduko zuena.
  5. Pio VII.a aita santua, Aita Santuen Lurraldearen agintari bezala berretsi egin zen. Bai Etruria bai Aita Santuen Lurraldea berehala Frantziako satelite bilakatu ziren.

Ameinsko Ituna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1801ak Egipton britaniar kanpainaren arrakasta eta Nelson-en Kopenhageko garaipena ikusiko zituen arren, bakea lortzeko negoziazioak laster hasi ziren, 1802ko martxoak 27ko Amienseko Itunean gertatu zirenak.

Britainia Handiaren eta Frantzia iraultzaile eta napoleonikoaren arteko gerrako haustura bakarra Itunari esker eman zen, 1793tik 1814ra. 1801ean, gatazka geldialditik gertu zegoen. Pitten dimisioak urte horretan, bere ondorengo Addington-i bakea bilatzea erraztu zion. Britainia Handiak Ceylon eta Trinidad atxiki zituen, baina Esperantza Oneko lurmuturra holandarrei berrezarri zien. Malta San Joan Ospitaleko Zaldunei itzuli behar zitzaien. Frantziarrak Napleseko eta Italiako lurraldetatik erretiratuko ziren, eta Egipto turkiar domeinura itzuliko zen. Alde bakoitzak, terminoak era bakea betetzerako orduan atzeratu ziren, su-eten armatu bat baino ez, Britainia Handiak gerra deklaratu zuen arte iraun zuenak  (1803ko maiatzera arte). Orduan, Napoleonek Ingalaterraren inbasio bat prestatzen hasi zen.

W. Otridge eta seme, [et al.] (1802). “The Annual Register [...] for the Year 1801”. London. (270-274).

Cannon, John (2009). “A Dictionary of British History”: Oxford University Press. Oxford.

Godechot, Jaques (2020). “Napoleon I emperor of France”.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schroeder, Paul W. (1987). “The Collapse of the Second Coalition”: University of Chicago. Chicago.

Hüffer, Hermann (1904) “Der Krieg des Jahres 1799 und die zweite Koalition”.