Lankide:Maddiaizpu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Petrolio gailurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrolioaren gailurra petrolioaren mundu mailako erauzketa gehienera iritsiko den muga da, horren ondoren ekoizpen-tasa gainbeheran sartuko delarik. Askotan etorkizuneko aurresate modura erabiltzen bada ere, gero eta aditu gehiagoren arabera petrolioaren gailurra jadanik gertatu da edo orain ari da gertatzen.

Kontzeptu hau behatutako banakako petrolio-hobien ekoizpen-tasetatik eta erlazionatuta dauden hobien eremu bakoitzaren datuetatik aterata dago. Petrolio-eremuen ekoizpen osoa modu esponentzialean hasten da normalean, ondoren gailurrera iristen da eta azkenik txikitzen hasten da, batzuetan nahiko azkar, eremua hutsik geratzen den arte edo petrolioa ateratzea errentagarria ez den arte. Kontzeptu hau Hubbert-en teoriatik aterata dago, eta hainbat herrialdetako ekoizpenetan frogatu da, eta horrela, mundu mailako ekoizpenerako ere proposatu da.

M.King Hubbertek petrolio-gailurrari buruzko ereduak sortu eta lehen aldiz erabili zituen 1956an, Estatu Batuetako petrolio-produkzioak maximoa 1965 eta 1970 urteen artean lortuko zuela zehaztasunez aurreikusteko. Bere eredu-logistikoak, gaur egun Hubberten gailurraren teoria bezala ezagutzen denak, zehaztasun handiarekin iragarri ditu petrolio-hobietako gailurra eta beherakada herrialde desberdin askotan. Era berean, teoria hau baliabide mugatuko beste ekoizpen-eremuetarako ere baliagarria dela egiaztatu da. Hubbert teoriaren arabera, baliabide mugatu baten ekoizpen-tasak kanpai formako kurba simetriko bat jarraituko du, ustiapen limiteetan eta merkatu presioetan oinarrituz. Teoria honen beste bertsio batzuk erabili izan dira, funtzio konplexuagoak aplikatuz, mundu errealeko faktoreak ahalbidetzeko. Bertsio bakoitza eremu zehatz batera bideratuta egon arren, Hubbert kurbaren ezaugarri nagusiak konstante mantentzen dira, nahiz eta perfil desberdinekin erabili.

Petrolio eskaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrolio-gailurraren eskaria, denboran ematen den kontsumoan eta eskari horren hazkundean datza. Munduko petrolio gordinaren bataz besteko urteko eskaria %1,76 hazi zen urteko 1994 eta 2006 urteen artean, %3,4ko maximoa lortuz 2003-2004 urteetan. 2030. urterako, eskari mundialean %37ko igoera aurreikusten da 2006. urteko datuekin konparatuz, batez ere, garraio-sektoreko eskari hazkundearen eraginez (118 milioi upel eguneko (18,8 x 106 m3 / eguneko ).

Eskari energetikoa 4 sektore nagusitan banatzen da : garraioa, egoitza, merkataritza eta industria. Sektorerik garrantzitsuena garraioraren da, azken urteetan, hazkunde handiena izan duelarik beste sektoreekin alderatuta. Hazkunde hori, erabilera pribaturako garatu diren barne-errekuntzako motorra duten ibilgailuen eskariak eragin du. Sektore honek ere, kontsumo-tasa handienak ditu,Estatu Batuetan 2006. urtean erabilitako petroleo guztiaren kontsumoaren %68,9 da ,eta munduan kontsumitutako petroleoaren %55, Hirsch txostenaren esanetan.

Nahiz eta eskariaren hazkundea altuagoa den garapen-prozesuan dauden herrialdeetan, Estatu Batuak dira petrolio-kontsumitzaile nagusienak. 1995 eta 2005 urteen bitartean, Estatu Batuen kontsumoa, 17.7 milioi upeletatik 20.7 milioi upeletara hazi zen, hau da, eguneko 3 milioi barrileko hazkundea jasan zuen . Txinak , ordea, urte tarte berdinean, eguneko kontsumoa 3.4 milioi upeletatik 7 milioi upeletara igo zuen, 3.6 milioi upeleko hazkundea izanik eguneko.

Herrialdeak garatuz doazen heinean, industrializazioaren , urbanizazio azkarraren eta kalitatezko bizi-mailaren eraginez , energia-eskariaren hazkundea ematen da, batez ere, petroliotik eratorritakoa dena. Loratzen ari diren ekonomietan , Txinan eta Indian, esate baterako, petrolio-kontsumitzaile garrantzitsuetan bilakatzen ari dira. Txinak %8 ko igoera jasan du petrolio-kontsumoan 2002. urteaz geroztik, 1996tik 2006ra bere kontsumoa bikoiztuz. 2008. urtean Txinako ibilgailuen salmentak %15-%20ko igoera jasango zuela aurreikusi zen, 5 urteetan %10 baino gehiagoko hazkundea izan baita ekonomia-tasetan. Nahiz eta orokorrean hazkunde konstante azkar bat iragartzen den Txinan, badira esportazioan oinarritutako Txinako ekonomia honen hazkundean sinisten ez dutenak, soldaten eta prezioen inflazioa ,eta, Estatu Batuen eskariaren murrizketaren eraginez. Indiako petrolio-inportazioak 2005. urteko mailak hirukoiztuko dituela iragartzen da 2020. urterako, eguneko 5 milioi upelera iritsiz (790 x 103 m3/eguneko).

Nazioarteko Energi Agentziak (ENA-k) 2009ko urtarrilean petrolio eskaerak 2008.urtean %0.3ko beherakada jasan zuela estimatu zuen, eta ,2009. urterako %0.6-ko beheraka iragarri. Petrolioaren kontsumoa ez da bi urtez jarrain erori 1982 eta 1983. urteez geroztik.