Lankide:Maddigaragarzaazkue/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Melanie Leulpolz futbolari alemaniarra [1]da, gaur egun, emakumezkoen Premier Leagueko [2]Chelsea Football Club-erako jokatzen duena. 1994. urtean jaio zen, apirilaren 14an, Wangen im Allgäu (Alemania).[3]

Maddigaragarzaazkue/Proba orria
Bizitza
Jaiotza1994ko apirilaren 14a
HerrialdeaAlemania
Jarduerak

IBILBIDEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leupolzek 2010eko abuztuaren 8an egin zuen debuta profesionaletan Alemaniako emakumezkoen Bundesligako [4]bigarren mailako SC Friburgo [5]taldearekin. Denboraldi horren amaieran taldeak lehen mailara igotzea lortu zuen.

Leupolzek Alemaniako emakumezkoen futbol selekzioko lehen taldearekin egin zuen debuta Paderbornen, 2013ko ekainaren 19an, Kanadako selekzioaren [6]aurka. 2013ko Emakumezkoen Eurokopan[7] parte hartu zuen Alemaniako talderako izendatu zuten, eta lau partidatan parte hartu zuen, bere taldeari txapelketa irabazten lagunduz. Hau izan zen bere lehen nazioarteko titulua selekzioarekin. Nazioarteko lehen gola 2013ko irailaren 21ean sartu zuen, Cottbusen[8], Errusiako selekzioaren[9] aurka, Munduko Koparako kanporaketa-partida batean.

2014ko otsailaren 17an Leupolzek FC Bayern Munich[10] taldeari eskualdatuko ziola iragarri zuen. Taldearekin egin zuen lehen denboraldian pieza garrantzitsua izan zen Bayernek emakumezkoen Bundesligako[11] txapelketa lehen aldiz irabaz zezan. Bere jardunagatik, zaleek "denboraldiko jokalari" izendatu zuten.

2015eko maiatzaren 24an, Melanie Leupolz Espainiako selekziora[12] deitu zuten 2015eko Emakumeen Munduko Futbol Txapelketarako.

KARRERA PROFESIONALA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009tik Alemaniako jubenil eta nagusien selekzioetako kide izan da. Erdilari profesionala da eta Bayern Munich eta Freiberg taldeetan jokatu du. TSV Tettnang-ekin bat egin aurretik, TSV Ratzenried taldean hasi zuen bere futbol ibilbidea. Ondoren, 2009an, Alemaniako 15 urtez azpiko selekzio nazionalean sartu zuten.

Izenburua Taldea Azken egoitza Urtea
Emakumeen Eurokopa Alemania Suezia 2013
Algarveko Kopa Alemania Portugal 2014
Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak Alemania Brasil 2016

TXAPELKETA NAZIONALAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketarren izena Kluba Herrialdea Temporada
Bundesliga Bayern de Múnich Alemania 2014 - 2015
Bundesliga Bayern de Múnich Alemania 2015 - 2016
FA Women's Super League Chelsea FC Ingalaterra 2020 - 2021
Women's FA Cup Chelsea FC Ingalaterra 2020 - 2021
FA Women's League Cup Chelsea FC Ingalaterra 2020 - 2021

TXAPELKETA INTERNAZIONALAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketaren izena Taldea Finala Urtea
Eurocopa Femenina Alemania Suecia 2013
Copa de Algarve Alemania Portugal 2014
Juegos Olímpicos de Río de Janeiro 2016 Alemania Brasil 2016

ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Alemania. 2022-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  2. (Gaztelaniaz) Premier League. 2022-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Melanie Leupolz (Futbolista) - Edad, cumpleaños, biografía, hechos, familia, patrimonio neto, altura y más» AllFamous.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
  4. (Gaztelaniaz) Bundesliga (Alemania). 2022-02-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  5. (Gaztelaniaz) SC Friburgo. 2022-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  6. (Gaztelaniaz) Selección de fútbol de Canadá. 2022-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  7. (Gaztelaniaz) Eurocopa Femenina. 2022-02-05 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  8. (Gaztelaniaz) Cottbus. 2020-10-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  9. (Gaztelaniaz) Selección de fútbol de Rusia. 2022-02-08 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  10. (Gaztelaniaz) Bayern de Múnich. 2022-02-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  11. (Gaztelaniaz) Bundesliga (Alemania). 2022-02-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  12. (Gaztelaniaz) Selección de fútbol de España. 2022-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).