Edukira joan

Lankide:Maddiker/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zer dira eta nola eratzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikan, zatikiak unitatearen zati bat adierazteko erabiltzen dira. Hau da, unitate osoak ez diren kopuruak adierazteko (1 baino txikiagoak direnak): sagar erdia, pizza laurdena…

Zatikiak bi zenbaki osoz osaturik daude: zenbakitzailea eta izendatzailea. Izendatzailea behean kokatzen da eta adierazten digu unitatea (sagarra, pizza, ordua, txokolate tableta…) zenbat zatitan banatuta dagoen. Zenbakitzailea goian kokatzen da eta adierazten digu zati horretatik zenbat hartu ditugun.

Adibidez:

Sagar bat bi zatitan banatzen badugu eta hortik bat jaten badugu, sagar erdia (1/2, bi zatitik bat) jan dugula esan dezakegu. 1a zenbakitzailea izango litzateke, bi zatitatik bat jan dugulako. 2a izendatzailea izango litzateke, sagarra bi zatitan banatu dugulako.


Pizza bat lau zatitan banatzen badugu eta hortik 3 jaten baditugu, pizzaren hiru laurdenak (3/4, lau zatitik hiru) jan ditugula esango dugu. 3a zenbakitzailea izango litzateke, lau zatitatik hiru jan ditugulako. 4a izendatzailea izango litzateke, pizza lau zatitan banatu dugulako.





TRIKIMAILUA!



Nola irakurtzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arauaren arabera, zatikiak irakurtzeko lehenengo zenbakitzailea (goiko zenbakia) irakurri behar dugu, eta ondoren izendatzailea (beheko zenbakia) “-en” (zenbakia kontsonantez amaitzen bada) edo “-ren” (zenbakia bokalez amaitzen bada) atzizkia gehituz.

Adibidez:

2/5 bi bosten
3/6 hiru seiren
4/10 lau hamarren


Hala ere, badaude salbuespen batzuk:

1/2 erdia (ez bat biren)
1/3 herena (ez bat hiruren)
1/4 laurdena (ez bat lauren)


Zein zatiki moda daude?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adierazten duten balioaren arabera, bi zatiki mota ditugu:


Zatiki propioak unitatea baino txikiagoak diren zatiak adierazten dituzten zatikiak dira. Zatiki propioetan zenbakitzailea txikiagoa izaten da izendatzailea baino: 1/2, 1/4, 10/12…



Zatiki inpropioak unitatea baino handiagoak diren kopuruak adierazteko erabiltzen dira. Bi eratara adierazi daitezke:

  1. Zatiki osoa + zatiki propioa: zenbaki mistoa. Pizza bat eta hiru laurden: 1 3/4
  2. Zatiki eran: 7/4. Kasu honetan zenbakitzailea handiagoa da izendatzailea baino.




Zein harreman dute zatikien zenbaki hamartar eta ehunekoekin?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatikiek adierazten dutena ehuneko eta zenbaki hamartarretan ere adieraz daiteke. Era berean, edozein ehuneko edo zenbaki hamartar zatiki eran ere adierazi daiteke.

ZATIKIA ZENBAKI HAMARTARRA EHUNEKOA
½ (erdia) 0,5 (zero koma bost) %50 (ehuneko berrogeita hamar)
¼ (laurdena) 0,25 (zero koma hogeita bost) %25 (ehuneko hogeita bost)
¾ (hiru laurden) 0,75 (zero koma hirurogeita hamabost) %75 (ehuneko hirurogeita hamabost)
2/5 (bi bosten) 0,4 (zero koma lau) %40 (ehuneko berrogei)


Zatikia zenbaki hamartar gisa adierazteko, zatikiak berak adierazten duen zatiketa egitea nahikoa da:


- ½= bat zati bi= 0,5

-1/4=bat zati lau= 0,25

-3/4= hiru zati lau= 0,75

-2/5= bi zati bost= 0,4


Zenbaki hamartarra ehunekotara pasatzeko, 100ekin biderkatu behar dugu eta aurretik ehunekoaren ikurra (%) idatzi:


-0,5 x 100= 50 > %50

-0,25 x 100= 25 > %25

-0,75 x 100= 75 > %75

-0,4 x 100= 40 > %40


BA AL ZENEKIEN?

Ehunekoak eta zenbaki hamartarrak asko erabiltzen dira –hedabideetan adibidez- egunerokotasunari buruzko informazio eta datuak emateko.

Adibidez:

-         “10-12 urte bitarteko gaztetxoek beraien aisialdi denboraren %50a telebista ikusten pasatzen dute”: horrek esan nahi du aisialdi denboraren erdia telebista ikusten pasatzen dutela.

-         “Lehen hezkuntzako ikasleen %70a neskak dira”: horrek esan nahi du Lehen hezkuntzako 100 ikasletik 70 neskak direla.

-         “Nerabeek gurasoengandik jasotzen duten diruaren 1/5 aurrezten dute”: horrek esan nahi du jasotzen dituzten 5 eurotatik 1 aurrezten dutela.